Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari dagokio landa-garapen iraunkorreko programa diseinatzea eta planak eta programak bideratzea nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren arloetan, hots, Europar Batasunaren helburuetan eragina duten arloetan.
Eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatzea eta garatzea. Landa-inguruetan jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko ekintzak burutzea, eta ingurune horren funtzioaniztasunari eustea. Bidea erraztea eta laguntzea enpresa-ekimen berriei, baita enpresa txiki eta ertainen eta landa-inguruneetako elkarteen sorrerari ere. Landa-garapeneko elkarteak bultzatzea, eta haiekin lotura edukitzea. Nekazaritzarako eta itsas-arrantzarako prestakuntza ematea. Nekazaritza- eta arrantza-arloetan eta landa-inguruetan, lanbide-gaikuntza sustatzea, eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere, enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia lortzeko.
Berrikuntza, kudeaketaren hobekuntza eta pertsonen prestakuntza laguntzea. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-gaietan enpresen ekintzailetza-kultura sustatzea, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.
Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetze aldera.
Landa-turismoaren arloko jarduerak gauzatzea.
Jarduera-programak egitea eta proposatzea, arrantza-guneen gainbehera saihesteko eta gune horiek Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako guneen pareko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren mailan jartzeko
Sektore publikoaren kargudunak
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Irma Mª Basterra Ugarriza
Karguak | Hasiera data - Bukaera data |
---|---|
Azken legealdietako beste kargu batzuk: | |
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) | 2016-12-17 // 2019-07-07 |
Curriculum Vitae:
Irma Mª Basterra Ugarriza - Agenda
-
Lehendakariak Gonzalo Nardiz sariak banatuko ditu
IREKIAK EKITALDI HONEN ESTALDURA EGIN ZUEN AUDIO, BIDEO, ARGAZKI ETA ZUZENEKO KONEXIOA(AR)EN BIDEZ. -
Tapia: Euskadiko Landa eta Kostaldeko Garapen Proiektuen aurkezpena
IREKIAK EKITALDI HONEN ESTALDURA EGIN ZUEN AUDIO ETA BIDEO(AR)EN BIDEZ. -
Basque Culinary World Price Sari ematea
IREKIAK EKITALDI HONEN ESTALDURA EGIN ZUEN AUDIO ETA BIDEO(AR)EN BIDEZ.