Oro har, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzak funtzio hauek ditu: irakasleen, hezkuntza-pertsonalaren, ikastetxeetara atxikitako Administrazio Orokorreko pertsonalaren eta Saileko hitzarmen kolektiboaren menpe dagoen lan-legepeko pertsonalaren burutza eta pertsonal horren ohiko administrazio- eta kudeaketa-egintzak.
Zehatzago esanda, zuzendaritza honek, besteak beste, prozesu hauek antolatu eta kudeatzen ditu: karrerako funtzionarioa edo lan-legepeko pertsonal finkoa izateko aukeratze-probak; karrerako funtzionario irakasleen lekualdatze-lehiaketak; ikertzeko eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak betetzeko merezimenduen lehiaketak; zerbitzu-eginkizunak, baimenak eta lizentziak; bateragarritasun-espedienteak eta beharturiko eta ezgaitasun fisikoak eragindako erretiroen tramitazioa; berezko negoziazio kolektiboa eta sindikatuekiko harremanak; administrazio-egoeren aitorpena; Pertsonalaren Erregistroko irakasleen atala; lan-arriskuen arloan aplikatu beharreko neurriak; zuzendaritzara atxikitako pertsonalaren nominaren kontrola.