Sektore publikoaren kargudunak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Xabier Unanue Ortega

Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria 2016-11-27-tik
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria (Herri Administrazioa eta Justizia) 2013-01-17-tik 2016-11-26-ra

Aholku Batzorde Juridikoarentzat gordeta ez dauden lege-aurreproiektuen eta arau-indarra duten erregelamendu-xedapeneko proiektuen legezkotasunaren barne-kontrola egiten dugu. Era berean, sailek eta erakunde autonomoek, edo beste erakunde batzuek, hala eskatzen dutenean, haien eskumenekoak diren arazoei buruzko irizpenak edo txosten juridikoak lantzen ditugu. Halaber, araubide juridikoaren, administrazio-prozeduraren edo EAEko administrazio publikoen egituraren alorreko araudi-jarduerak proposatzen ditugu, baita Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia iraunarazi eta garatzeko jarduerak ere.

Curriculum Vitae:
XABIER UNANUE ORTEGA - SINATUTAKO EHAA-KO XEDAPENAK
Lege oharra:
Hemen adierazitako xedapenak bat datoz titularraren jarduerekin, 2012 abendutik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoaren arabera, eta dibulgatzaileko argitaratzen dira; horrek ordea ez du adierazi nahi jatorrizkoak eta/edo zehatzak direnik. Horretarako, EHAAren jatorrizkora jo beharko da —Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan dago jatorrizko hori— horietako bakoitzarekin lotutako estekaren bitartez, edota sarrera sarrera nagusiaren bitartez.