Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren zeregin nagusia da sail guztietarako eraikinak kudeatzea, eta eraikin horietako espazioa banatzea. Kudeaketa horretarako zerbitzu asko kontratatzen dira; zeregin horien artean daude, bestak beste, energia elektrikoa, gasa eta bulegoko materiala erostea, garbiketa zerbitzuak kontratatzea, ekipoen mantentze-lanak egitea eta segurtasuna.
Horretaz landa, Bulego Teknikoak jardunean dauden administrazio-zerbitzuek behar dituzten obrak eta inbertsioak egiten ditu. Tartean, zenbait zerbitzu zentralizatu, eta Gobernuko sailei eskaintzen die: parke mobileko ibilgailuen kudeaketa, posta- eta mezularitza-zerbitzua, argitalpen-zerbitzua, agirien artxibo zentralizatua, eta erreprografia-zerbitzua.