Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Komunikazio Zuzendaritzaren ardura Segurtasun Sailaren komunikazio-politika diseinatzea eta gauzatzea da.
Horrek barne hartzen ditu komunikabide sozialekin harremanetan egotea, Sailaren jardunari buruzko informazioaren eta publizitatearen zabalkundea egiteko; komunikatuak, prentsa-oharrak eta ikus-entzunezko edukiak prestatzea; elkarrizketak eta agerraldi publikoak planifikatzea; eta komunikabideetako informazio automatizatuaren hornidura kudeatzea.
Horrez gainera, publizitate-kanpainak diseinatzea eta gauzatzea; web-orrietako eta sare sozial ofizialetako informazio- eta publizitate-edukiak koordinatzea; ekitaldi ofizialak eta protokolarioak antolatzea; eta sail arteko eta erakunde arteko dagozkion organoetan esku hartzea ere badagokio.