Sektore publikoaren kargudunak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

Miren Izaskun Landaida Larizgoitia

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria 2020-08-10-tik
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria (Lehendakaritza) 2016-11-27-tik 2020-09-09-ra
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria (Lehendakaritza) 2013-01-31-tik 2016-11-26-ra

Emakunderen arduradun modura nire ahalegin guztia Euskal Autonomia Erkidegoko politika, ekonomia, kultura eta gizarte alorretan emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra lortzera bideratuta dago. Egon badaude oraindik lanean jarraitzeko esparruak: erakundeetan berdintasunaren aldeko egiturak finkatzea, emakumeen ahalduntzean eta baloreen aldaketan lana egitea, gizarte-antolaketa erantzunkidea bultzatzea, eta emakumeenganako indarkeriaren aurka borroka egitea, gure gizartean emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren ezaugarririk bortitzena eta ikusgarriena baita indarkeria hori. Horiek dira Emakunden mahai gainean ditugun erronka batzuk eta horien alde ari gara lanean.

Curriculum Vitae:

Ekitaldiak Miren Izaskun Landaida Larizgoitia 2020.eko urtarrilak 24

  • 2020.eko urtarrilak 24 09:30 - 13:30
    Delegación Gobierno Vasco BI Gran Vía 85 (salón de actos), Bilbao, C/ Gran Vía, 85