Ertzaintzaren 2016rako Plan Estrategikoa oinarrizko hiru ardatz hauen gainean garatuko dugu:
• Herritarren segurtasuna bultzatzea.
• Informazioa eta ikerketa bultzatzea.
• Kudeaketarako beste eredu bat bultzatzea.
Taldeko lanak eta etengabeko hobekuntzak zuzenduko dituzte honako zerbitzu hauen eraketa, betiere hurbiltasuna, konfiantza eta konpromisoa bultzatuta: larrialdien arreta, Euskalmet Meteorologiako Euskal Agentzia, Zirkulazioaren kudeaketa, Joku eta Ikuskizunen kontrola eta Ertzaintzaren garapena, gure erkidegoaren zerbitzura dagoen polizia oso baten modura, udaltzaingoekin etengabe koordinaturik eta elkarlanean.