https://www.irekia.euskadi.eus/eu/pages/34118

Irekia

Irekiako datu estatistikoak

Irekia atariak gobernu irekiaren oinarrizko hiru printzipio ditu: gardentasuna, partehartzea eta lankidetza. Irekia herritarren partaidetzari irekitako tresna bat da, eta baita, herritarren eta administrazioaren arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen duena.

Atari honetako atal honetan, erabitzaileek X. Legealdiko (2013-2016) datu estatistikoak kontsultatzeko aukera izango dute. Grafiko ezberdinek interesgarriak diren hainbat datu aurkezten dituzte; hala nola, urtez urte Irekian sortu diren berri eta ekitaldiak, hauek izan dituzten iruzkin eta post-ak, Irekiako orrialdeak izan dituen bisita kopuruak eta bisita horien batez besteko iraupena...

X. Legealdi osoan Gobernuaren proposamenak zenbat izan diren ezaugutzeko aukera izango da, eta honekin batera, baita herritarren eskaerak ere. Azken hauek funtsezkoak dira Gobernu baten gobernantza onean, honi esker herritarrekin elkarreragina ahalbidetzen baita, eta gainera, partehartzea sustatzen laguntzen du.

Azkenik, eta X. Legealdia osatu duten Sailei erreparatuz, datu zehatzez osatutako hainbat grafiko eratu dira. Hala, berriak, ekitaldiak, herritarren eskaerak eta Gobernuaren proposamenak sailez sail zeintzuk izan diren ezagutzeko aukera izango da.

Beraz, grafiko hauek kontsultatu nahi duen erabiltzaile orok, jarraian izango du informazio hau eskuratzeko aukera.