EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-12-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019235

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako bi irakurle hautatzeko hautapen-batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2019-11-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201905670
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/10/28an argitaratutako 2019/10/14ko EBAZPENA [201904966]

2019ko urriaren 28an argitaratu zen EHAAn 2019ko urriaren 14ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Txileko Santiagoko Unibertsitaterako (Txile), Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Cátolica Unibertsitaterako (Txile) eta Montevideoko La Republica Unibertsitaterako (Uruguai) irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena.
Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.
Hori dela eta, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen-batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.
Kideak:
– Estibaliz Amorrortu Gomez andrea, edo ordezkoa.
– Lourdes Otaegi Imaz andrea, edo ordezkoa.
– Miren Ibarluzea Santisteban andrea, edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2019ko azaroaren 18a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.