EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-12-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019235

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko hautapen-batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2019-11-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201905669
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/11/14an argitaratutako 2019/11/05eko EBAZPENA [201905259]

2019ko azaroaren 14ean argitaratu zen EHAAn 2019ko azaroaren 5eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Habanako Unibertsitaterako (Kuba) irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena.
Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko hautapen-batzorde bat eratuko dela.
Hori dela eta, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen-batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.
Kideak:
– Estibaliz Amorrortu Gomez andrea, edo ordezkoa.
– Lourdes Otaegi Imaz andrea, edo ordezkoa.
– Miren Ibarluzea Santisteban andrea, edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2019ko azaroaren 18a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.