EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-12-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019233

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 22koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 8ko Ebazpena, zeinaren bidez esleitzen baitzaizkio Jesús Delgado Naranjo jaunari Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitateko Osasun arloko Prestakuntza Espezializatuko Ikasketen Burutzaren eginkizunak.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-11-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201905629
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/19an argitaratutako 2017/06/26ko EBAZPENA [201703650]

2018ko urtarrilaren 8an, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 8ko Ebazpena onartu zen, zeinaren bidez Jesús Delgado Naranjo jaunari esleitzen baizitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitateko medikuen Osasun Prestakuntza Espezializatuko Ikasketen Burutzaren eginkizunak. Ebazpen hori interesdunari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Kudetzailetzari jakinarazi zitzaien. Hala ere, ez da nahitaezko argitalpenik egin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bertan aginduta, eta, beraz, izapide hori egin behar da orain.
2017ko ekainaren 26an, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez deialdia egin zen fakultatiboen (BAME) Osasun-arloko Prestakuntza Espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko lrakaskuntza Unitatean.
Hautaketa Batzordeak dagoeneko egin dituenez aurkeztutako eskabide bakarraren balioztapena eta izendapen-proposamena, eta ikusita Jesús Delgado Naranjok dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak, bidezkoa da berari esleitzea fakultatiboen (BAME) Osasun-arloko Prestakuntza Espezializatuko lkasketa Buruzagitzako eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko lrakaskuntza Unitatean.
Beraz, bat etorrita, hurrenez hurren, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2017ko apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 12.m) artikuluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan Prestakuntza Espezializatuaren Sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuarekin, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak, hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jesús Delgado Naranjo jaunari esleitzea fakultatiboen (BAME) Osasun-Arloko Prestakuntza Espezializatuko Ikasketa Buruzagitzako eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko lrakaskuntza Unitatean. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario lntegratuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dago lkasketa Burutzaren egoitza. lkasketa Burutzaren eginkizunen dedikazio-erregimena % 20koa izango da.
Bigarrena.– Eginkizun-esleipen honek egun honetan izango du eragina: 2018ko urtarrilaren 1a, Euskal Autonomia Erkidegoan Prestakuntza Espezializatuaren Sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako eran.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoan Prestakuntza Espezializatuaren Sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17. artikuluaren arabera, ebazpen honen bidez esleitzen diren eginkizunak betetzeak, berez, kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro aztertuko zaizkiola zeregin horretan ari denari; hain zuzen ere, 4 urtean behin.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Bosgarrena.– Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdunari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario lntegratuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari kudeatzaileari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 8a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRÍA.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 22a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIGUEL SÁNCHEZ FERNÁNDEZ.