EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019223

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 5ekoa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Abadiñoko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualaren ingurumen-azterlan estrategikoaren irismen-dokumentua, I-12, I-13 eta I-14 industriaguneei eta eraikin industrialen altuera-araudiari dagokienez.

Xedapenaren data: 2019-11-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201905426
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2017ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez, Abadiñoko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualaren ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua formatu zen, I-12, I-13 eta I-14 industriaguneei eta eraikin industrialen altuera-araudiari dagokienez (aurrerantzean, plana), bai Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean bai ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean jasotakoari jarraikiz.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Abadiñoko Udalak jendaurrean jarri zuen plana, ingurumen-azterketa estrategikoarekin batera; iragarkia argitaratu zuen 2018ko martxoaren 15eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (53. zk.), eta 45 egunez egon zen jendaurrean, horren ukituek egoki ikusten zituzten alegazioak egin zitzaten, beren interesak defendatzeko.
Jendaurreko informazioaren izapidea burututa, Abadiñoko Udalak egiaztatu zuen bi alegazio jaso zituela.
Jendaurreko informazioaren izapidearekin batera, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, Abadiñoko Udalak kontsulta egin zien ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei, arauaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta 45 eguneko epea eman zien, egoki iritzitako txostenak eta alegazioak aurkez zitzaten. Horien ondoreak espedientean daude jasota.
2019ko uztailaren 8an, ingurumen-adierazpen estrategikoa osatu du Abadiñoko Udalak, otsailaren 27ko 3/1998 Legean, abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzeko urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan xedatutakoarekin bat.
Eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu ziren:
– Planaren azken proposamena (Abadiñoko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualaren Testu Bategina, I-12, I-13 eta I-14 industriaguneei eta eraikin industrialen altuera-araudiari dagokienez), 2019ko urtarrilekoa.
– Abadiñoko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualaren ingurumen-azterketa estrategikoa, I-12, I-13 eta I-14 industriaguneena, 2019ko uztailekoa.
– Jendaurrean erakusteko aldiaren eta entzunaldiaren emaitza deskribatzeko hainbat dokumentu, baita jasotako txostenak aintzat hartzeko moduari buruzko idazkia planaren azken proposamenean txertatu izanaren agiria ere.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, beste helburu batzuen artean, plangintza-prozesuaren lehen faseetan ingurumenaren gaineko ondorioen analisia txertatzea, aukerarik egokienak hautatzeko, jardueren metatze- eta sinergia-efektuak aintzat hartuta.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar zaie administrazio publiko batek abian jarritako edo onetsitako planei, baldin eta lege-xedapen batek edo erregelamenduzko xedapen batek beharturik prestatu eta onartu badira, betiere ingurumen-eraginaren ebaluazioa egitera legez behartutako proiektuak baimentzeko esparrua ezartzen badute eta arlo jakin batzuei erreferentzia egiten badiete, hala nola lurralde-antolamenduari.
Ildo horretan, aipatu behar da Abadiñoko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala (I-12, I-13 eta I-14 industriaguneei eta eraikin industrialen altuera-araudiari dagokienez) egin eta onartzea, nahitaezkoa dela, Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen arabera.
Halaber, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak 46.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ingurumen-inpaktuaren gaineko baterako ebaluazio bat egin behar da; hau da, arauaren I. eranskineko a) atalean jasotako planen ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar da, eta ebaluatu beharreko plan horien artean daude, besteak beste, Antolamenduko Arau Subsidiarioen aldaketak, ingurumenari ondorio adierazgarriak eragiteko modukoak badira.
Halaber, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 17. artikuluan eta hurrengoetan eta Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzeko urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 8. artikuluan eta hurrengoetan adierazitakoaren arabera, bai Abadiñoko Udalak, organo substantibo gisa, bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, ingurumen organo gisa, beharrezko den guztia xedatu dute Planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura burutu ahal izateko, ingurumen-ikerketa estrategiko baten bidez, zeinaren irismena aurrez ezarri baita, kontsulta publikoen eta ukitutako administrazio publikoen eta interesdunen parte-hartze prozeduraren bitartez.
Planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertu ostean, eta kontuan hartuta ingurumen-ebaluazio estrategikoa egokia dela eta indarrean dagoen araudiari egokitzen zaiola, ingurumen-adierazpen estrategiko hau ematen du Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak –organo eskuduna otsailaren 27ko 3/1998 Legearen eta apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organiko eta funtzionala–. Adierazpen horretan, ingurumen-arloko alderdiak Planaren proposamenean sartzearen alde egiten da, eta Plana aplikatzeak dakartzan ingurumen-efektu nabarmenen aipamena jasotzen, azkenik onartuko den Planean sartu behar diren azken zehaztapenak sartuta, ingurumen-efektuetarako bakarrik.
Hona arte azaldutakoari jarraikiz, espedienteko txostena aztertu da, eta xedapen hauek guztiak ikusi dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskadiko Ingurumena Babestekoa; 21/2013 Legea abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzekoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa. – Abadiñoko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualaren ingurumen-adierazpen estrategikoa formulatzea, I-12, I-13 eta I-14 industriaguneei eta eraikin industrialen altuerari buruzko araudiari dagokienez (aurrerantzean, plana), zehaztapen hauekin:
A) Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.
Planaren xedea da Abadiño udalerriko ondoz ondoko eta elkarren mendeko hiru hiri-lurzoru industrialen (I-12, I-13 eta I-14) egiturazko antolamendua eta antolamendu xehatua aldatzea. Aipatu esparruek hartzen duten azalera, guztira, 78.344 m
Planak indarrean den antolamenduko sailkapen orokorrari eutsiko dio (erabilera industrialeko hiri-lurzorua), eta antolamendu xehatuaren zenbait alderdi doitzera mugatuko da. Zehaztapenetako zenbaiti hirigintza-antolamendu egiturazkoaren barneko iritzi zaie; esaterako, BI-3336 (N-636 ohia) errepidean zehazten den sistema orokorrari.
Planak helburu hauek ditu:
– Antolamendua Gerediaga-Elorrio autobidearen behin betiko ibilbidera egokitzea; izan ere, errepideak I.12 industriagunearen zati bat hartu du, eremu horretarako sarbidea eraldatuta.
– EAEko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planak ezarritako gutxieneko atzerapenak eremuko antolamendu xehatuan sartzea. Eraikin berrien gehieneko inguratzailean, 14 m-ko atzeraemangune bat izango du Zumelegi ibaiak, eta 12 m-koa Ursalto errekak.
– Zumelegi ibaiko zubia ordeztea, taula-altuera handiagoko bat jarrita, ur-kotaren igoera murrizteko industriagunean. Ursalto errekan zubi berri bat eraikiko da, eta errekaren gaineko eraikin bat, 15 m zabalekoa, I-12 eta I-13 konektatzeko.
– Industriagunerako ibilgailu-sarbideak zehaztea, baita barneko zirkulazioa eta eraikin industrialen arteko komunikazio-bideak ere.
– Eraikin industrialen altuerak arautzea; gehienez, 12 m. Egun indarrean den araudiak 10 m-koa baimentzen du. Salbuespenetan (egungo edo etorkizuneko industriek hala behar balute), 12 m-ko altuera gainditu ahal izango da.
Indarreko arau subsidiarioetako eraikigarritasunari eutsi zaio; I-14 eremuan aldatu da zertxobait, 13.582 m
Zumelegi ibaiaren ezker ertzean, berdegunez eta espazio librez osatutako zerrenda bat egongo da, gutxienez 5 metrokoa ibilbide osoan. I-12 gunean, eraiki txikien sorta bat dago; oztopo dira ibai-ibilguaren igaro-zortasunarentzako, eta, planaren arabera, ez datoz bat antolamenduarekin. Horrenbestez, kontserbazio-lanak baizik ez dira baimenduko horietan.
Halaber, I-12 eremuan, aparkaleku bat sortuko da Gerediaga-Elorrio errepidearekiko lotura dagoen tokitik hegoaldera. Gutxi gorabehera 124 plaza izango dituen aparkaleku publikoa izango da. Barne-bideetan ere aparkaleku publikoak egongo dira (plaza batzuk).
Planaren hasierako bertsioan, lurzoru urbanizaezineko eremu bat sartu zen (1.322 m
Halaber, irismen-dokumentua eta plana izapidetzean jasotako sektore-txostenak kontuan hartuta, baztertu egin da I-14 eremuaren instalazioak zeharkatzen dituen errepidearen alboan aparkalekua egitea (672 m
Planaren xedeko eremua BI-3336 errepidearen ekialdean dago, 47,100 kilometro-puntuan. Errepidearekiko paraleloan dagoen zerrenda bat da, 375 metrokoa, batez beste 200 bat metroko sakonera duena. Bi ur-ibilguk zeharkatzen dute: Zumelegi ibaia eta Ursalto erreka.
Hiri-lurzoru industriala da. Eremuaren zati handi batean eraikin industrialak daude, baina badaude eraiki gabeko eremuak ere. I-14 eremuan, Fundiciones Garbi enpresa aipatu behar da, burdinurtuzko piezen fabrikazioan diharduena; ingurumen baimen integratua du.
Eremua ez da Naturagune Babestu bat. Planaren xedeko eremuan, hauek dira ingurumen-elementu nabarmenenak:
– Zumelegi ibaiaren ertzetan, egoera onean da Europar Batasunaren intereseko 91E0* Haltzadia-lizardia lehentasunezko habitata.
– Industriagunea zeharkatzen duten bi ur-ibilguak (Zumelegi eta Ursalto) interes bereziko eremuak dira, bisoi europarraren kontserbazioari dagokionez, Bizkaiko lurralde historikoan bisoi europarra (
Ingurumen-arrisku handienak faktore hauen ondorio dira:
– Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak: Eremuaren % 61 lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioaren barruan daude.
– Uholdeguneak: eremu horretarako proposatutako jarduketak Zumelegi ibaian uraldiek eragin ditzaketen uholde-eremuen barruan daude (100 eta 500 urteko errepikatze-denborak kontuan hartuta).
B) Ingurumen-adierazpen estrategiko hau bat dator ingurumen-azterketa estrategikoaren ondorio nagusiekin, eta uste da nahikoa justifikatu dela Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2017ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez emandako irismen-dokumentuan aurkeztutako ingurumen-irizpideak integratzea.
Ingurumen-organo honek emandako irismen-dokumentuan eskatutako sakonera, xehetasun-maila eta espezifikazio-gradua bermatuz egin da Planaren ingurumen-azterketa estrategikoa. Planifikazio-prozesuan ingurumen-eragin posibleak kontuan hartzen direla bermatzeko, uste da nahikoa zorrozki heldu zaiela ingurumen-izapidean adierazitako irizpide guztiei.
C) Planaren tramitazioa egin bitartean ez da ingurumen-ebaluazio estrategikoaren hedapenik eskatzen duen jarduketa berririk sartu.
Planaren jarduketa batzuk kendu dira; esaterako, ez da egingo I-14 eremuan aurreikusita zegoen aparkalekua. Aparkaleku zerrenda hori, SZSLCA-14.2 azpizona izenekoa, SZSLCV-14.1 bide-adartzarekiko paraleloa da, eta I-14 eremuaren iparraldean dago, 30 autorentzako lekuarekin. Irismen dokumentuaren eta Uraren Euskal Agentziaren txostenaren (2017ko maiatzaren 23koa; ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua zehazteko kontsulta-izapidean jasoa) arabera, eta Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren berrikuspena onartzen duen urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoarekin bat, ezin daiteke aipatu aparkalekua baimendu hiri-lurzoru urbanizaezina delako eta Zumelegi ibaiaren 100 urteko errepikatze-denborako uraldiek urperatzeko arriskua dagoelako. Beraz, planaren amaierako bertsioan I-14 eremuaren mugak aldatu dira, eta SZSLCA-14.2 aparkaleku-eremua lehenagoko hirigintza-egoeran lagako da (lurzoru urbanizaezina). Aparkaleku-zerrenda horrez gain, SZSLCV-14.4 bide-azpizona eratu nahi zen, auzo-bidea eta I-14 eremuko bide nagusia lotzeko. Eremuaren barnean, zegoen, aparkaleku-azpizonaren muga zehaztuz. Horrenbestez, SZSLCA-14.2 azpizona kenduta, ez dago zertan zehaztu bide-azpizona bera ere.
Zuzendu den alderdietako bat da Ursalto errekaren gaineko bide-erabilerarena; planaren hasierako bertsioan, zubi bat egin nahi zen, eta zubia estalita egoteko aukera aipatzen zen. Uraren Euskal Agentziaren txostenak zioen eran (2017ko maiatzaren 23koa), Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren 43. artikuluaren 5. apartatuaren arabera, ezin daiteke estalkirik ipini 0,5 km
Azkenik, BI-3336 errepidetik industriagunerako sarbide orokorra aldatu da. Bide-korapiloa askatzeko, biribilgune bat egin asmo zegoen; sinplera jo da antolamendu-esparrutik kanpoko lurzoruetan eraginik ez izateko. Hala, proposatutako biribilgunearen ordez, T formako bidegurutze bat proposatu da, semaforoarekin. Hala, ez da lurzoru gehiago okupatu beharko.
D) Indarreko araudiaren arabera hartuko dira neurri babesleak, zuzentzaileak, konpentsatzaileak eta segimendukoak, baita hurrengo apartatu hauetan xedatutakoaren arabera eta, aurrekoa galarazten ez dutenetan, ingurumen-azterketa estrategikoan aurreikusitakoaren arabera ere.
Gainera, neurri babesle eta zuzentzaile hauek proposatzen dira:
D.1.– Lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko neurriak.
Plana Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzko irailaren 30eko 165/2008 Dekretuan jasotako sei lekutan gauzatuko da (kodeak: 48001-00009, 48001-00010, 48001-00028, 48001-00035, 48001-00036 eta 48001-00037).
Hala, gogoratu behar da lurzoruaren kalitate-adierazpena izapidetu beharko dela, baldin eta Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako kasuren bat ematen bada.
Inbentariatutako kokaleku batean edozein esku-hartze abian jarri aurretik, beharrezkoa izango da, lehenik eta behin, lurzoruaren kalitatearen azterketa bat egitea lurzoruaren kutsadurarekin lotutako arriskurik izango ez dela bermatzeko, ez langileentzat ez ezarritakoarekin bat lursailak izango duen erabilera berriko erabiltzaileentzat; bigarrenik, bertan utzitako hondakinak, eraikinak eta hondeatuko diren lurrak egoki kudeatuko direla bermatu beharko da, indarrean den hondakinen arloko legedia betez.
D.2.– Zaraten eraginak gutxitzeko neurriak.
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, ezin izango dira gauzatu garapen berriak kanpoko ingurunean kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez badira, hargatik eragotzi gabe dekretu horren 43. eta 45. artikuluetan xedatutakoa.
D.3.– Uholde-arriskuak murriztera bideratutako neurriak.
Aztergai den eremua Zumelegi ibaiaren 10, 100 eta 500 urteko errepikatze-denborako uraldien uholdegunean dago. Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoan jasotakoa barnean hartu beharko du planak, baita EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialean jasotakoa ere, hizpide dugun arau subsidiarioen aldaketa puntuala aplikatzearen ondoriozko obrak egiteko.
Ordeztuz gero, eraikin berriak 500 urteko errepikatze-denborako uraldia irits daitekeen kotatik gora leudeke. Dagokion txosten hidraulikoaren justifikatu beharko da inguruabar hori, txostena egiten den uneko baldintza zehatzen arabera.
Jardueraren batek jabari hidrauliko publikoari eragiten badio, edo haren babes-eremuei eragiten badie, aurretik administrazio-baimena lortu beharko da.
Uraren Euskal Agentziaren 2017ko maiatzaren 23ko txostenaren arabera, SZSLCA-12.1 aparkalekuak 500 urteko errepikatze-denborako uraldiez abisu emateko eta ibilgailuak erretiratzeko sistema izan beharko du.
E) Ingurumen-jarraipenaren plana.
Azterketak ikuskatze-programa egoki bat deskribatzen du, Planaren aplikazio egokia bermatzeko eta, hala badagokio, aurreikusitakoak ez diren beste ingurumen-efektu batzuk antzemateko. Hainbat kontrol proposatzen dira, Planaren esparrukoa den proiektuaren obra-faserako; jarraipen-adierazleen eta atalase-balio jakin batzuen arabera burutu beharreko jarduketa batzuk dira kontrol horiek.
F) Planaren ondoriozko proiektuen ingurumen-ebaluaziorako arau orokorrak.
Planaren ondoriozko proiektuen ingurumen-ebaluazioan, aintzat hartuko dira lurraldearen baldintzatzaileak eta Ingurumen Administrazioaren zuzendariak 2017ko uztailaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez eginiko irismen-dokumentuan adierazten diren ingurumen-irizpideak. Besteak beste, hauek lehenetsi behar dira: lurzoru jada artifizialduak erabiltzea, natura-arriskuak gutxitzea, habitaten eta espezieen egoera babestu eta hobetzea, eta konektagarritasun ekologikoa.
Zehazki, honako hauek dira:
F.1.– Urbanizazio-obrak, eta haien artean indusketa-lanak, indusketa selektiboen planen arabera eta lurzoruaren kalitateari buruzko prozedura horretan (Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean) ezarritako baldintzetan egingo dira, kokapena aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko. Halaber, lurzoruaren kalitateari buruzko Ebazpen horretan ezartzen diren erabilera-mugak beteko dira.
Hala ere, obrek dirauten bitartean lurra kutsatzen duten jarduerak edo instalazioak izan dituen beste lekurik aurkitzen bada, edo lurzorua kutsatzen duten gaien zantzu argirik bada, kasu horietarako ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoa beteko da.
F.2.– Oro har, zuzenean okupatzea aurreikusten ez den eremuetan, ez da kenduko bertako landaredi naturala. Egoera onean dauden espezie interesgarrien aleak dituzten lekuetan, eta batez ere Europar Batasunaren intereseko 91E0* Haltzadia-lizardia basoetan, kontuzko neurriak zorrotzagoak izango dira, alerik interesgarrienen mesedetan.
F.3.– Bisoi europarraren (
F.4.– Jardunbide egokien eskuliburuan jasotako neurriak hartu beharko dira obretan, lurren eta soberakinen kudeaketan, hondakinen sorkuntzan eta kudeaketan, induskatutako lurzoruen kontrolean, uraren eta airearen kalitatearen eta kalitate akustikoaren babesean. Bereziki honako hau:
– Obrako langileek erabiltzeko jardunbide egokien eskuliburua. Alderdi hauei loturiko alderdiak behintzat hartuko ditu barnean: lanaldiak, makineria, behin-behineko desbideratzeak, isurketen prebentzioa, ahalik eta hauts eta zarata gutxiena sortzea, herritarren lasaitasunean eragin negatiboa duten jardunak minimizatzea, hondakinak kudeatzea, eta abar.
– Hondakinak sortzea eta kudeatzea: obrak egitean eta garbiketa-kanpainak dirauen bitartean sortutako hondakinak kudeatzeko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta berariazko arauetan xedatutakoa beteko da.
Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira eraikuntza- eta eraispen-hondakinak.
Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek segurtasun-arauak beteko dituzte uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluari jarraikiz (833/1988 Errege Dekretua, Hondakin toxikoei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzekoa).
Olio erabiliak kudeatuko dira Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan eta EAEn erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
– Airearen kalitatearen eta kalitate akustikoaren babesa: Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuari eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan (apirilaren 28ko 524/2006 Dekretuak aldatua) eta arau osagarrietan ezarritakora.
– Halaber, eguneko lan-ordutegian jardungo da, eta kamioiek obran sartu eta irteteko erabiltzen dituzten bideak garbi mantendu beharko dira; horretarako, presioko ura edo erraztatzeko makina mekanikoak erabiliko dira.
– Urak babestea: Urbanizazio- eta eraikuntza-proiektuek lurrazaleko uretara solidoak ahalik eta gutxien iristeko neurriak aurreikusi beharko dituzte, adibidez, jalkitze-tangak, sedimentuentzako tranpak edo iragazkiak.
I-13 eremuko industria-garapen berrien saneamenduari dagokionez, garapenok saneamendu-sistema orokorrera konektatu beharko dituzten beren isuriak, eta ez dute hondakin-urik isuriko jabari publiko hidraulikora. Halaber, egungo sistemek eskari berriei aurre egiteko beste ahalmen dutela bermatu beharko da.
– Ahalmen inbaditzaileko espezie aloktonoen (
– Zumelegi ibaiaren eta Ursalto errekaren ibilguen alboan kokatutako espazio libreen tokiko sistema diseinatzeko, hauek hartuko dira kontuan: «Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua», Udalsarea 21en lan-koadernoa (20. zenbakia, 2017ko apirilekoa) eta Eusko Jaurlaritzaren «Ibaien eremuko ingeniaritza naturalistikoko tekniken eskuliburua».
– Etxegintza eta eraikuntza jasangarrienerako beharrezkoak diren ezaugarriei dagokienez, «Etxegintza Jasangarriaren Gida. Eraikin industrialak» gidan jasotako neurri eta jardunbide egokiak baliatuko dira, eraikinen aurrezki eta efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien sustapena bultzatzeko xedez. Neurri horiek, gutxienez, alderdi hauetan eragin beharko dute:
• Materialak. Lehengai berriztaezinen kopurua murriztea.
• Energia. Berriztagarriak ez diren iturrien bidez sortzen den energiaren kontsumoa eta/edo sorkuntza murriztea.
• Edateko ura. Edateko uraren kontsumoa gutxitzea.
• Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.
• Atmosfera. Gas, hauts, bero eta argi gutxiago igortzea.
• Barne-kalitatea. Barruko airearen kalitatea, erosotasuna eta osasuna hobetzea.
Bigarrena.– Gehienez bi urteko epea ezartzea Abadiñoko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala, I-12, I-13 eta I-14 industriaguneei eta eraikin industrialen altuera-araudiari dagokienez, onartzeko, ingurumen-adierazpen estrategiko hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita. Epe hori igarota, proiektua onartu ez bada, ingurumen-adierazpen estrategiko honen indarraldia amaituko da, eta ez da gehiago eraginkorra izango. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du Abadiñoko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala, I-12, I-13 eta I-14 industriaguneei eta eraikin industrialen altuera-araudiari dagokienez, non eta ez den ingurumen-adierazpen estrategikoaren epea luzatzea adosten. Hori guztiori, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 27. artikuluarekin bat etorriz.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen edukia Abadiñoko Udalari jakinaraztea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.