EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019218

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 5ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Futbol Federakundearen Estatutuetan egindako aldaketak onartu eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Xedapenaren data: 2019-11-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201905285
Maila: Ebazpena
Euskadiko Futbol Federakundea Euskadiko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1988ko abenduaren 12an 156. zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.
Euskadiko Futbol Federakundeak, 2019ko ekainak 27an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, bere Estatutuen 9. artikulua moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Futbol Federakundearen Estatutuen 9. artikuluaren aldaketa onartu eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluen erredakzioa modu honetan gelditzen da:
9. artikulua.– Definizioa.
1.– Federakundearen lizentziak adierazten du haren titularra Euskadiko Futbol Federakundearen eta dagokion lurraldekoaren kide dela. Pertsonala eta transferiezina da eta lehiaketa ofizialetan parte hartzeko gaitasuna ematen dio, betiere haiek zuzentzen dituzten arauen arabera.
2.– Federakundearen lizentzia bakarra izango da, eta titularrak izena eman beharko du Euskal Federakundean eta dagokion lurraldekoan.
3.– Euskadiko Futbol Federakundeak federazio-lizentzia bezala homologatuko ditu foru-aldundietako organo eskudunek emandako eskola-lizentziak.
4.– Eskola-lizentziak federazio-lizentzien baliokideak izango dira. Eskola-lizentziek ez dute ahalmenik ematen federatutako kirol-lehiaketetan parte hartzeko, baina federazio-lizentzien baliokideak izango dira gainerako ondorio guztietarako.
Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.