EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019218

AGINDUA, 2019ko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Niño Jesús de Praga» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-10-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201905283
Maila: Agindua
Donostiako «Niño Jesús de Praga» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea da ikastetxearen titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzea.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «Niño Jesús de Praga» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Congregación religiosa Carmelitas Misioneras» erakundeak dauka eta aurrerantzean «Scientia School, S.L.» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak.
2. artikulua.– «Niño Jesús de Praga» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Scientia School» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izango du izena.
3. artikulua.– Ikastetxea honela geratuko da osatua:
Kode-zenbakiak: 012523 eta 20004344.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Scientia School».
Titularra: Scientia School, S.L.
Helbidea: Illumbe kalea, 8.
Udalerria: Donostia.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 10 unitate, honelako edukierakoak:
• 4 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
• 3 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
• 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 140 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 9 unitate, 225 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.
4. artikulua.– Ikastetxearen titulartasun-aldaketa eta izen-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko dira. Aldaketa hauek ez dute inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
5. artikulua.– Agindu honetako hirugarren artikuluan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, ikastetxea behartuta dago dagokion baimena eskatzera.
6. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du baimendutako irakaskuntzak emateko irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
7. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek 2019ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.