EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019218

AGINDUA, 2019ko irailaren 30ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Euskampus Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak.

Xedapenaren data: 2019-09-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201905275
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2019ko uztailaren 3an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Euskampus Fundazioaren estatutuen 10.2 artikuluan (patronatuaren osaera) egindako errakuntzaren aldaketa (Tecnaliaren lehendakaritzari dagokionez) eta Donostia International Physics Center delakoaren lehendakaritza organo horren zuzendaritza-taldeari eskuordetzan ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, zeina Fundazioaren Patronatuak erabaki baitzuen, 2019ko maiatzaren 22an. Espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion eskabideari.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datuak eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta bigarren xedapen iragankorrean; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan. Horrenbestez, estatutu-aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.
Ikusi dira aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta, beraz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Leioako (Bizkaia) Euskampus Fundazioaren estatutuen 10.2 artikuluan (patronatuaren osaera) egindako errakuntzaren aldaketa eta Donostia International Physics Center delakoaren lehendakaritza organo horren zuzendaritza-taldeari eskuordetzan ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu hau ematen den eguneko datarekin, 2019ko ekainaren 27an Juan Ramon Manzano Malaxechevarria notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 961).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 30a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.