EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019215

33/2019 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, lehendakariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko buruaren agintaldia luzatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201900033
Xedapenaren data: 2019-11-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201905202
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/04/23an argitaratutako 2015/04/09ko 201500008 DEKRETUA

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak Gizarte Kontseilua arautzen du Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernuan eta zuzendaritzan gizarteak parte hartzeko organo bezala.
Aipatutako legearen 71. eta 73. artikuluen arabera, kontseiluburua lehendakariak izendatuko du unibertsitate gaietan eskumenak dituen saileko sailburuak proposatuta. Gizarte Kontseiluko buruaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta beste agintaldi bakar batez luzatu ahal izango da, segidakoa nahiz alternatiboa izan.
Lehendakariaren apirilaren 9ko 8/2015 Dekretuaren bitartez, Joseba Agustín Eizaguirre Agote jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte kontseiluburu izendatu zen, agintaldia bukatzeko falta zen eperako.
Otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako lau urteko agintaldia igaro denez, izendapen berri bat egin behar da; horretarako, Hezkuntzako sailburuak proposatu dio lehendakariari beste lau urteko agintaldi batez luzatzeko Joseba Agustín Eizaguirre Agote jaunak Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren buru izateko duen agintaldia.
Horrenbestez, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Joseba Agustín Eizaguirre Agote jaunak Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko buru izateko duen agintaldia luzatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko azaroaren 5ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.