EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2019213

EBAZPENA, 2019ko irailaren 25ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca erakunde publikoaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea, 2018-2020 urteetarako.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-09-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201905154
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2019ko irailaren 19an, Negoziazio Batzordeko ordezkariak aipatu den hitzarmenari dagokion nahitaezko dokumentazioa aurkeztu zuen, REGCON erregistroan.
Bigarrena.– Aipatutako hitzarmenaren sinatzaileek pertsona bat izendatu dute gordailutzeko, erregistratzeko eta argitaratzeko eskabidea izapidetu dezan.
Hirugarrena.– 2019ko irailaren 23an, Negoziazio Batzordeari, eskatu zitzaion dokumentazioa zuzentzeko, eta data horretan bertan zuzendu zen, REGCON erregistroan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honen eskumena da Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3 artikuluan adierazitakoa (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 2015-10-24ko BOE), bat etorrita Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.i) artikuluarekin (2017-04-21eko EHAA), hauei dagokienez: urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua (2011-02-15eko EHAA) eta Hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (2010-06-12ko BOE).
Bigarrena.– Sinatutako hitzarmenak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.
Bigarrena.– Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 25a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.
EUSKAL TRENBIDE SAREAREN 2018-2020 HITZARMEN KOLEKTIBOA
Hitzarmen kolektibo hau Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) erakunde publikoaren Zuzendaritzaren ordezkariek eta, langileen ordezkaritzan, ELA, LAB, UGT eta CCOO zentral sindikalek itundu dute.
ATARIKO TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.– Lurralde-eremua.
Hitzarmen kolektibo hau ETSren lantoki eta bulego guztietan aplikatuko da, dagoeneko dauden horietan eta etorkizunean eratu daitezkeenetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan erakundearen jarduera garatzen duten lantoki guztietan.
2. artikulua.– Langileak.
Hitzarmen kolektibo hau ETSren plantillako langile guztiei aplikatuko zaie; baina hitzarmenean adierazten diren baldintza ekonomikoak I. eranskinean adierazitako lanpostuak betetzen dituztenentzat dira.
3. artikulua.– Indarraldia.
Hitzarmen honen indarraldia 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra artekoa izango da, baldin eta atalen edo kontzepturen batean irizpide berezirik ezartzen ez bada.
Hitzarmena elkarren artean adostuta luzatu ahalko da, edo haren amaiera iragarri, 2020ko urriaren 31 baino lehen.
Dena dela, eta Langileen Estatutuaren 86.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako, hitzarmenaren amaiera iragarri ondoren ere indarrean jarraituko du hura ordezten duen beste bat indarrean sartu arte, iragandako denbora dena delakoa izanda ere.
4. artikulua.– Hitzartutako baldintzen izaera eta xedea.
Hitzarmen kolektibo honen arau eta xedapenek ETSn lan egiten duten langileen lan-harremanak arautuko dituzte, indarrean dagoen bitartean.
Hitzarmen honen baldintzek multzo oso eta zati ezina osatzen dute. Ondorioz, ez da bertako xedapenetako bat ere indarrean jarriko, guztiak onartzen ez baldin badira.
Hitzarmen honetan ezartzen diren hobekuntza ekonomikoek beste lege-arau edo arau konbentzional baten bidez onar daitezkeen ordainsari-igoerak xurgatu eta konpentsatuko dituzte. Xurgapena konpentsatzeko, hitzarmena indarrean jartzearen ondorioz sortutako egoera eta beste edozein arauren aplikazioak sortutako egoera alderatuko dira, oro har eta urteko kopurua kontuan hartuta.
Administrazio publikoak hitzarmen hau onartzen ez badu, edo klausularen bat aldatzen badu, edo jurisdikzio eskudunak klausuletako bat edo beste baliogabetzen badu, indarrik gabe geratuko da bere osotasunean, eta Negoziazio Batzordeak haren edukia aztertu beharko du berriro.
Aldeetako bakar batek ere ezin izango du hitzarmen kolektiboa aldatu, ezta hitzarmena bere aldetik aplikatu ere, Langileen Estatutuaren 82.3 artikulua oinarritzat hartuta, eta gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko bidea GEP izango da. Zuzendaritzaren eta langileen ordezkariek hala erabakitzen dutenean baino ez da arbitrajea erabiliko; horretarako, aldeetariko bakoitzaren gehiengoak hartu behar du erabakia.
Indarraldi-eremuaren edukia aldatu nahi izanez gero, Langileen Estatutuaren 86.1 artikuluan xedatutako prozeduraren arabera egin behar da.
5. artikulua.– Langileen konpromisoak.
Hitzarmen hau indarrean jartzeaz batera, oro har, lehenagokoen aldean dakartzan hobekuntzen truke, langileek konpromiso hauek hartzen dituzte:
1.– Ekoizpena orokorrean areagotzea, lanaren antolaketaren arabera.
2.– Absentismoa murriztea.
3.– Bi aldeek onartzen dute eta adosten dute ETSek, bezeroaren beharretara egokitutako kalitate-zerbitzua eskaintzeko, une bakoitzean sortzen den zerbitzu-eskaerari erantzun azkar bat emateko gaitasuna emango dion ahalmen antolatzaile malgua behar duela, hitzarmen honetan ezartzen diren prozedurak eta arauak galarazi gabe.
4.– Halaber, instalazioen eta giza baliabideen optimizazio hobea lortzearren, onartzen da lana hainbat egoeratan egiteko aukera ematen duten formulak egokitu beharra, gaur egungoak osatuta eta denen artean itunduta.
6. artikulua.– Lehenespen arautzailea.
Hitzarmen honen arauak lehentasunez ezarriko dira, indarrean dagoen beste edozein arau edo lege-xedapenen aurrean.
Xedatu ez diren kasuetan, Erregelamendu Nazionala, Langileen Estatutua, eta goragoko lerruneko beste edozein arau ezarriko da.
LEHEN TITULUA
LANAREN ANTOLAKETA ETA LAN-DENBORA
7. artikulua.– Lanaldia.
Lanean benetan eman beharreko lanaldia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzuan diharduten lan-kontratupeko langileei aplikatu beharreko urteko lanaldia da, baldintza homogeneoetan, hitzarmen honek dirauen bitartean, bai zerbitzu-koadroei lotutako langileentzat, bai lan-egutegien arabera lan egiten dutenentzat.
Zuzendaritzara atxikitako langileek (idazkariek eta txoferrak) behar diren ordutegiak eta lanaldiak beteko dituzte, indarrean dauden legeen arabera. Beraz, kasu berezietan baino ez zaie 65. artikulua aplikatuko.
Koadroei lotuta ez dauden langileek astelehenetik ostiralera beteko dute lanaldia, eta urteko lan-egutegiaren bitartez ezarriko zaie bete beharreko ordutegi zehatza. Mantentze-lanetako txandaren kasuan, adostu zen gisan, astea igandearen eta astelehenaren arteko gauean hasiko da.
Zerbitzu-koadroei lotuta ez dauden langileen kasuan, lan-denboraren prestasuna lanaldiaren luzapenetan isla daiteke, zerbitzu-irizpideen arabera, beharrizanei erantzun ahal izateko, gehienez 46 ordu urtean, gehienez 3 egun hilean eta gehienez 6 ordu hilean (gehienez 2,50 ordu egunean). Ordu horiek zerbitzuaren arabera berreskuratuko dira (ordua orduaren truke), udalditik, Aste Santutik eta Eguberrietatik kanpo. Prestasun hori ez da gaueko txandan izango.
Koadroei lotuta dauden langileentzako urteko lanaldia honela garatuko da:
● 43 astetan zehar.
● Urteko gainerakoan, 6 aste oporretakoak izango dira; eta beste 3 aste izango dute, urtean zehar egindako gehiegizko kopuruei eta egunez aldatutako jaiegunei dagozkienak.
Langile bakoitzari zenbatuko zaizkio lanean emandako benetako lanorduak.
Lanaldi etengabean aritzen diren langile guztiek atsedena izango dute, ahal dela, 3. eta 5. orduen artean, eta batez beste 20 minutu artean iraungo du.
Atsedenaldi hori benetako lanordutzat hartuko da.
Zerbitzuarekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat dela medio, atsedenaldi osoa edo zati bat hartu ezin baldin bada, ez da konpentsaziorik jasoko.
Hitzarmen hau indarrean den bitartean, lana eta familia uztartze aldera, bi aldeek, beharrezko aurretiazko azterketa egin ondoren, telelana garatu ahal izateko formulak antolatuko dituzte, neurri hori aplikatzea zilegi den lanpostuetan.
Mantentze Kolektiboaren berrantolaketa.
Seinaleztatze eta Komunikazio kolektiboaren lan-baldintzak xedapen gehigarrietan sartu dira.
8. artikulua.– Oporrak eta egunez aldatutako jaiegunak.
Oro har, ETSko langile guztiek, koadroei lotu gabeko lan-antolaketa badute, antzinatasuna eta lanpostua edozein izanda ere, oporretarako 25 lanegun izango dute, astelehenetik ostiralera.
Koadroei lotu gabeko langileek oporrak hartuko dituzte urteko lan-egutegietan garatutako moduan.
Koadroei lotutako langileentzat, oporraldia 42 egun naturalekoa izango da; horrez gain, 14 egun izango dituzte berreskuratutako jaiegun gisa, eta beste 7 egun, berreskuratutako aste gisa, gehiegizko lanaldiaren ondorioz. 21 eguneko multzo horri JAB esango zaio. Koadroei lotuta dauden langileek larunbat, igande eta jaiegunetan atseden hartzen badute, beren oporraldia 25 lanegunekoa izango da, astelehenetik ostiralera.
Aldi horiek honela hartuko dira:
● Koadroei lotu gabeko langileentzat, oporretako poltsa sortuko da, eta beraz ordaindu egingo da, soilik erakundeak horiek urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean hartzeko eskatzen baldin badu. Oporrak gutxienez astebeteko epeetan banatu ahal izango dira, zerbitzu-beharrak hori posible egiten baldin badu. Oporraldiak lanaldiaren berreskurapenarekin bat egiten badu (uda, zubiak, etab.), aurretik edo ondoren berreskuratu beharko da, erakundeak eskatuta ez bada, behintzat. Kasu horretan, erakundearen kontura izango da.
● Koadroei lotutako langileek, oporrak urriaren 1aren eta maiatzaren 31ren artean hartzen badituzte, 213,25 euroko konpentsazio ekonomikoa izango dute, Opor-poltsaren kontzeptuan.
● Langile guztien oporrak ordaintzeko, kontzeptu finkoez gain, honako kontzeptu aldagarri hauen batez bestekoa hartuko da kontuan, oporren hobariaren kontzeptuan: larunbat eta jaiegunetan edo igande eta jaiegunetan lan egitearen ziozko hobaria; lanaldien arteko denboraren ziozko hobaria; egunez gidatzearen ziozko hobaria; gauez lan egitearen ziozko hobaria; txandako lanaldiaren denboraren ziozko hobaria; gaueko prestutasunaren ziozko hobaria; eguneko prestutasunaren ziozko hobaria; PKB astearen ziozko hobaria; lanaldi zatituaren hainbanaketaren ziozko orduen hobaria; larunbat berezian gauez lan egitearen ziozko hobaria; jaiegun bezperan gauez lan egitearen zerbitzu bereziaren ziozko hobaria; orokorrean gauez lan egitearen zerbitzu bereziaren ziozko hobaria.
Aurreko paragrafoan aipatutako batez bestekoa kalkulatzeko, oporraldiaren hasieraren aurreko hamabi hil naturalak hartuko dira kontuan, aurreko urteari dagozkion hilen zenbatekoak erregularizatuta.
Lanpostu-diferentzia ez da oporretan ordainduko, urteko lanaldiari begira, goragoko maila bateko lanean emandako benetako ordua ordaintzen delako.
● Koadroei lotuta dauden langileen opor-egutegiak azaroan zehar ezartzen dira, zerbitzu-mailan, errotazio-irizpidea kontuan hartuta, eta eginbehar horretan parte hartuko du Batzorde Iraunkorrak.
● Erakundean hasi berriak diren langileek egunak proportzioan izateko eskubidea izango dute, plantillan sartu diren egunaren arabera kalkulatuta.
Aldi baterako ezintasuna eta oporraldia.
Egutegian ezarritako oporraldiak edota JABak bat egiten badu egoera hauetariko batekin: haurdunaren ziozko ABE, horren barruan sartuta arriskudun haurdunaldiaren, erditzearen edo edoskitze naturalaren ondoriozkoa; edo amatasun- eta aitatasun-baimena; orduan, eskubidea dago hartu ez den denboraldia beste garai batean hartzeko. Muga bakarra izango da Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 38. artikuluan xedatutakoa.
Oporrak edo JAB gozatu aurretik aldi baterako ezintasuna eragiten duen egoera bat gertatzen bada, egunok gozatzeko aldiaren hasiera etenda geratzen da, eta hartu beharreko egun horiek dataz aldatzen dira, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 38. artikuluan jasotako mugarekin.
ABEko egoera sortzen bada, behin oporraldia hasita, eten egingo da eta falta diren egunak dataz aldatuko dira; nahiz eta hari dagokion urte naturala amaitu. Muga bakarra izango da Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 38. artikuluan xedatutakoa.
Dataz aldatutako aldi horiek Aste Santuko eta Eguberriko datetan hartu ahal izango dira, baldin eta ekoizpena galtzea eta zerbitzua kaltetzea eragiten ez badute.
JABen kasuan, altaren aldiari dagokion zatia hartzeko eskubidea edukiko da, osorik hartu den arren, eta, hala badagokio, martxan den urtean erregularizatuko da, edo gehiegi edo gutxiegi hartutako egunen hurrengo zenbaketan hartuko da kontuan.
Erakundean hasi berriak diren langileek egunak proportzioan izateko eskubidea izango dute, plantillan sartu diren egunaren arabera kalkulatuta.
Oporraldian aldi baterako ezinduta egoteari buruzko ataleko lehen eta bigarren paragrafoen edukia Lan Egutegiaren menpe dauden langileen artean ere aplikatuko da.
Opor-egun osagarriak, antzinatasunaren zioz.
Hitzarmen hau sinatzen den egunetik aurrera, aurreko urtean ez bada sei egun baino gehiago egon aldi baterako ezinduta gaixotasun arruntagatik eta ez bada sei egunetik gorako baimen ordaindua hartu medikura joateko, eta erakundeko absentismo orokorrak bete egiten badu helburuen araberako ordainsari-sisteman adierazitakoa, erakundean hamazortzi urteko antzinatasuna duten edo 50 urte dituzten langileek, edo urte horretan 50 urte beteko dituztenek, beste egun libre bat gehiago hartu ahalko dute; 25 urteko antzinatasuna duten edo 55 urte dituzten langileek, 2 egun; eta 30 urteko antzinatasuna duten edo 60 urte dituzten langileek, 3 egun. Eskubide hori sortzeko, erakundean gutxienez 5 urteko antzinatasuna edukitzea eskatuko da. Bi eskaletako bat soilik aplikatu ahalko da.
Egun horiek baldintza hauen arabera hartuko dira:
● Astelehenetik igandera hartuko da, Aste Santutik eta Eguberritik kanpo.
● Langileak aurretik eskatuta eta dagokion zerbitzua ados egonda hartuko dira.
● Urte naturalaren barruan baino ezin izango dira hartu.
9. artikulua.– Plantilla.
ETSko plantillari dagokionez, honako hau xedatzen da:
ETSko plantilla dinamikoa izango da, plantilla teorikoaren eta errealaren artean desfaserik izan ez dadin; beraz, unean uneko teknologia berriei, antolakuntza-sistemei, ustiapen-bitarteko berriei, zerbitzu-eskaintzaren ondoriozko aldaketei, eta abarrei egokituko zaie.
Alde horretatik, erreferentziako plantilla negoziatutako azkena izango da, eta izandako aldaketak eta haien garapena behar bezala baloratu beharko dira, uneko plantilla erabakitzeko.
Aurrekoaz gain, plantillaren bolumenak urtean behin berrikusiko dituzte bi aldeek, eta adostutako lanaldira eta haren kalkuluan eragina duten gainerako faktoreetara egokitu. Garapen naturaletik sortutako plantillak bolumen minimo bati eutsiko dio.
Koadroei lotutako plantilla Batzorde Iraunkorraren ordezkaria den Koadroen Batzordeak erabaki eta onartuko du, unerik unera eta zerbitzu-beharren arabera, ondorio guztietarako, lan-baldintzetan izan daitezkeen aldaketak barne.
Gaixotasunek eta lan-istripuek eragindako absentismoa baino ez da kontuan hartuko plantilla dimentsionatzeko orduan.
Koadroei lotuta ez dagoen plantilla une bakoitzeko beharren arabera zehaztuko da, eta Batzorde Iraunkorrak onartuko du.
Inbertsioak onartzeko orduan, eta teknologia berriak edo ustiapen-bitarteko berriak sartzeko egin beharreko ikerketak egin ondoren, Batzorde Iraunkorrak aztertuko du zer-nolako eragina izango duten plantillan; eta, horren ondorioz, berrikuntzen eraginpeko langile guztientzako prestakuntza-plangintzak ezarriko ditu.
Hitzarmena sinatzeko orduan, bi aldeek konpromisoa hartuko dute bitarteko propioez azpikontrataturiko lanak egiteko bideragarritasuna aztertzeko. Ados egonez gero, lan horiek bereganatzeko epeak, behar diren bitartekoak eta baldintzak ezarriko dituzte.
Langileak sobera badira, eta plantillan sartzeko modurik ez badago, langile horiek lanpostuak betetzeko lehentasuna izango dute, ETSn egiten diren langile-kontratazioen zein zerbitzuen azpikontratazioen gainetik.
Hitzarmena indarrean den bitartean, eta inguruabar homogeneoetan, hitzarmena sinatzean dagoen egitura-plantilla osoaren kopuruari (245 pertsona) eusteko bermea ezarri da. Kopuru hori, hala badagokio, egungo errealitatera eta etorkizuneko handitzeetara egokituko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak behar bezala baimendu duenean.
10. artikulua.– Soberakotzat hartutako langileen egoera.
1.– Sobera diren langileen zehaztapena.
Aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera, erakundeak soberakotzat joko ditu lan-egoitzan beren lanpostuko plantillan lanposturik ez dutenak, bai lanpostu hori kendu egin delako, bai kategoriari dagozkion funtzioak deuseztatu direlako.
Langileen legezko ordezkariek erabaki hori onartu ezean, arbitrajea izango da hamabost (15) eguneko negoziazio-epean.
2.– Soberakotzat hartutako langileen betebeharrak eta eskubideak.
Soberakotzat hartu diren langileak berez isilbidezko eskatzaileak izango dira edozein lanpostu baliokidetan sortzen diren lanpostu hutsetarako.
Lanpostu baliokideetan lanpostu hutsik ez badago, eskaini egingo zaizkie soldata-maila bereko, beheragoko edo goragoko lanpostu hutsak.
Egoitza batean baino gehiagotan lanpostu hutsik izanez gero, eskubidea izango dute destino berria aukeratzeko; baina, lekualdatzearen ondoriozko kalte-ordainen ondorioetarako, kontuan hartuko da eskainitakoen artean ohiko bizilekutik hurbilen dagoen lanpostu hutsa.
Halaber, soldata-maila bateko baino gehiagotako lanpostu hutsik izanez gero, beste maila batekoa aukera dezakete. Eskubide hori betetzerakoan jatorrizko lanpostutik hurbilen dagoen maila aukeratuz gero, jatorrizko mailaren ordainketa-kontzeptu finkoak eguneratuta mantenduko dira. Bestela, jatorrizko lanpostutik hurbilen ez dagoen maila aukeratuz gero, jasoko duen soldata eskala berriaren araberakoa izango da, eskalen arteko diferentziaren besteko diru-kopurua gehituta. Kontzeptu finko guztiak barne egongo dira, eta diferentzia horri betiko eutsiko zaio, maila-igoerarik izan ezean, behintzat. Hala izanez gero, kopuru hori murriztu egingo da egokia den diru-kopuruan.
Langileak lanpostu hutsa betetzea erabakitzen ez badu, erakundeak ezar diezaioke hutsik daudenen arteko destino bat, azken paragrafoan adierazitako tratamendu ekonomikoa aplikatuta.
Egokitzapen hauek lehentasuna izango dute beti borondatezko lekualdaketen eta maila-igoeren aldean, eta kasu bakoitzari dagokion lanbide-birmoldatzearen bitartez egingo dira.
Horretarako, langileak bere gaitasuna egiaztatu beharko du prestakuntza-epe baten ondoren. Gaitasunik izan ezean, bere trebetasunekin bat datorren lanpostu bat emango litzaioke.
Langilearen egokitzapenak lanpostu-aldaketa eragin badu, lehengo egoerara itzultzeko eskubidea izango du jatorrizko egoitzan lanpostu hutsik sortu bezain pronto.
Bost (5) urtetik beherako epean itzultzen bada, prestakuntza jaso beharko du lanpostu hutsak okupatzeko ezagutzak eguneratzeko, eta dagokion kargudunaren txosten positiboa eskuratu beharko du.
3.– Lehentasuna.
Sobera dauden langileak zein diren erabakitzeko, kontuan hartuko da, atzekoz aurrera, kategorien, espezialitateen eta egoitzen lerrun-zerrenda, honako hauen arabera finkatuta:
● Kategoriako antzinatasuna.
● Erakundeko antzinatasuna.
● Kategorian sartzeko probetan lorturiko puntuazioaren ordena.
Soberakotzat har daiteke lanpostu bereko beste langile bat, baldin eta langile horrek bere burua borondatez sobera jartzea erabakitzen badu, kontuan izan gabe bere egoera lehentasunezkoa den ala ez, eta erabaki horrek lanpostu horretan dauden gainerako langileei kalterik eragiten ez badie.
Adostu egingo da kategorian antzinatasuna zuzentzeko sistema bat, lanpostuen balorazioaren (LBaren) ondorioz beste lanbide-kategoriaren batean sartu diren langileentzat.
4.– Kalte-ordainak.
Langileren bat lekualdaketa bat egitera behartzen bada, horrek sortutako gastu eta galerak konpentsatzeko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du langileak.
Lekualdaketarengatik ematen den kalte-ordaina izateko eskubidea eta haren diru-kopurua lotuta egongo dira lehengo lan-egoitzaren eta ohiko bizilekutik hurbilen dagoen egoitzaren arteko distantziari, alderatuta lan-egoitza berriaren eta ohiko bizilekuaren arteko distantziarekin.
Kalte-ordaina, oroharreko prezioan, 1.538,55 eurokoa izango da, distantzia horien arteko alderaketak gutxienez 4 km urruntzea eragiten duenean; eta 307,28 euro gehiago, km edo frakzio bakoitzeko, gehienez 8.454,63 euro ordainduko direlarik.
Salbuespen gisa, horrela zenbatutako urrunketak, 4 km-tik beherakoa bada, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izan dezake, lekualdaketaren ondorioz langileari galera objektibo bat sortzen bazaio. Horrenbestez, kalte-ordainaren kopurua finkatuko da lehen xedatutako kalte-ordainekiko ekitate- eta proportzionaltasun-irizpideen arabera. Dena den, gehieneko muga 4 km-rako ezarritakoa izango da.
Ados egon ezean, erabakia arbitraje-prozeduraren bidez hartutakoa izango da, Laneko Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbidearteko 1990eko ekainaren 22ko Akordioari jarraikiz (GEP II).
GEPera gatazka kolektiboak erabakitzeko baino ez da joko, ez baita banakako gatazkak erabakitzeko prozeduratzat hartzen.
Lekualdaketak bizitoki-aldaketa eskatzen badu, erakundeak lehen aipaturiko kalte-ordainak ez ezik, doako etxebizitza bat ere emango du, bizitzeko egokia eta ondo kokatuta.
Etxebizitzarik izan ezean, erakundeak 15.372,94 euroko kalte-ordaina emango du, oroharreko prezioan, lekualdatzeko distantzia 40 kilometrotik gorakoa bada; eta, 7.686,46 eurokoa, distantzia 20 eta 40 kilometro artekoa bada.
Etxebizitza-aldaketa eskatzen duten lekualdaketetarako ezarritako zenbatekoei % 20 gehitu behar zaie langilearen kargu dagoen senitarteko bakoitzeko, gehienekoa % 100 izanik.
Halaber, altzariak, arropak eta bestelako tresnak garraiatzeko eskubidea izango dute; hala ere, baliabideei eta kostuei dagokienez, aldez aurretik erakundeak gastuetarako baimena eman behar du, gastua egiaztagiriez egiaztatuta. Lehen aipaturiko gehikuntza ordaintzeko, modu sinesgarrian egiaztatuta egon behar da familia-unitatea benetan etxez aldatu dela.
Lekualdaketa kolektibotzat joko dira egoitza bereko 25 pertsona baino gehiago aldatzen badira, eta ez badago destino berria aukeratzeko eskubiderik, lanpostuen multzoa beste egoitza batera eraman delako.
Lekualdaketa horren tratamenduak, beraz, izaera berezia izango du; eta, haren aurretik, Batzorde Iraunkorrarekiko negoziazioa egin beharko da. Horretarako erreferentzia-markoa artikulu honetan jasotzen diren baldintza ekonomikoak izango dira.
Soberakotzat hartutako pertsonak artikulu honetan xedatutako egokitze-baldintzak onartzen ez baditu, indarrean dagoen legediaren arabera jokatuko da.
BIGARREN TITULUA
HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK BETETZEA
11. artikulua.– Lanpostuak betetzea.
11.1.– Orokorrean, hutsik dauden lanpostuak betetzeko, erakundeko langile finkoentzako barne-sustapeneko prozedurak baliatuko dira. Lanpostuak estaltzean, barne-sustapena lehenetsiko da sarrera berrien gainetik.
Hitzarmena indarrean den bitartean, 9. mailan sartutako kategoria profesionaletako lanpostu hutsak deialdi bidez estaliko dira, kasuan kasuko espezialitatea zein den gorabehera. 10. mailako lanpostu hutsak aginte-postuko eta mantentze-lanen arloko barne-deialdien bidez beteko dira. 10. mailako gainerako lanpostu hutsak % 50ean estaliko ditu barne-deialdiak eta % 50ean esleipen libreak.
Lanpostuak betetzean aplikatu beharreko lehentasun-ordena honako hau izango da:
a) Ezintasun iraunkor oso eta absolutua galtzearen ondorioz itzultzea.
b) Soberan daudenak egokitzea.
c) Genero-indarkeriaren biktima diren langileak egokitzea.
d) Ezintasunaren ondorioz egokitzea.
e) Eszedentziadunak lanean berriro hastea.
f) Borondatez lekuz aldatzea.
g) Itxarote-zerrendan lanposturik gabe onartua izatea.
h) Azken lehiaketa-oposizioa ebaztea.
Erakundeak oinarrizko prestakuntza- eta trebakuntza-ikastaroak antolatuko ditu maila igotzeko prozesuetan.
Sei hileko probaldi bat ezartzen da tituludun teknikarientzat, eta lau hilekoa gainerako langileentzat, behin-behineko zein behin betiko kontratuetan.
Lanpostu hutsak betetzeko araudia.
1.– Borondatezko lekualdaketak.
Erakundean kontratu mugagabea duten langileek eskatzen dituzten lekualdaketak dira, kategoria bereko lanpostu hutsak betetzeko, baina beste egoitza batean.
Lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun-hurrenkera kategorien lerrun-zerrendak ezarriko du, honako hauek zehaztuta:
● Kategoriako antzinatasuna.
● Erakundeko antzinatasuna.
● Kategorian sartzeko probetan lorturiko puntuazioaren ordena.
Antolakuntza-arrazoien ondorioz kategoria profesional batean sartutako langileen kasuan, kategoriako antzinatasuna jatorrizko kategorian zeukana izango da.
2.– Trukeak.
Lanpostua trukatzeko eskatu ahalko dute erakundeko langile finkoek, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
a) Egoitza desberdinean edo lanpostu berean baina izaera desberdinarekin (titularra, ordezkoa absentismoetan edo ordezkoa oporretan) kategoria eta espezialitate berdinetan lan egiten duten langileak badira.
b) Lanpostua trukatu nahi duten pertsonek erakundean duten antzinatasunen arteko aldeak ez badira bost urte baino altuagoak, eta trukatuko den pertsonetako ezeini ez bazaizkio falta bi urte baino gutxiago nahitaez erretiratzeko.
c) Ez da trukerik emango lehiaketaren bidez behin betiko lanpostuak estaltzeko izapideak egin bitartean.
d) Trukeetan, lerrun-zerrenda bermatuko da, eta ez zaie kalterik eragingo eskubide hobeak dituzten hirugarrenei. Trukea onartzekotan, bi aldeak ados egon behar dira.
3.– Barne-sustapena.
Egitura-lanpostu hutsak langile finkoen barne-sustapeneko prozeduren bidez beteko dira, edo erakundeko kanpoko lan-poltsa ofizialen bidez; baina, lanpostuak betetzeko lehentasuna izango du barne-sustapenak, langile berriak hartzearen aldean.
Kanpoko deialdietako lan-poltsa ofizialetako kideek, erakundean kontratua indarrean dutenek, parte har dezakete barneko deialdietan, honako baldintza hauetan:
● Erakundean kontratua duten langile guztien arteko lehian egingo dira azterketak, langile horiek finkoak, aldi baterakoak edo kanpoko lan-poltsatik eratorritakoak izanda ere.
● Kanpoko poltsatik eratorritako langileak plantillako langile finkoen edo/eta aldi baterakoen atzetik ordenatuko dira. Eta, langile finkoen barruan, lehen mailan egongo dira beren jabetzako lanpostu bat duten langileak.
Barruko nahiz kanpoko deialdien zioz sortutako poltsak 4 urterako izango dira.
Barne-sustapenerako probetan lehiatzeko, langileek egoera hauetariko batean egon behar dute: zerbitzu aktiboan, nahitaezko eszedentzian edo seme-alabak edo senitartekoak zaintzeko eszedentzian; eta eskuratu nahi duten lan-kategoriara eskuratzeko deialdian ezarritako eskakizunak bete behar dituzte.
Barneko itxarote-zerrendak izatean datza prozedura (lanposturik gabeko gaindituak, eta kanpoko lan-poltsetako kideak); horrela, amortiza ezin daitekeen lanpostu hutsen bat izanez gero, berehala betetzeko aukera izango da, eta, horrekin batera, lanpostu horretara joaten den pertsonak uzten duen lanpostu hutsa ere berehala beteko da.
Era berean, langileen kanpoko zerrendak egongo dira, aldi baterako kontratazio zuzenak egin ahal izateko, unean uneko beharrizanen arabera.
Oro har, lanpostu hutsik badago, lanpostuak betetzeko deialdia argitaratuko da, eta ez da beharrezkoa izango oposizio-lehiaketaren bidez egitea, baldin eta ez bada erabakitzen bera ez argitaratzea, enpleguaren ondorengo garapenari begira, plantillaren egoera balioestearen ondorioz.
Nahiz eta lanpostu hutsik ez izan, hainbat lanpostutan barne-sustapeneko deialdiak egingo dira, baldin eta aurreikusten bada seguruenik datozen bi urteetan beharko direla.
Erakundeak prestakuntzarako oinarrizko orientazio-saioak antolatuko ditu, barruko deialdietan.
Deialdi bakoitzeko probak egin ostean, emaitzak argitaratuko dira; baina, lehenik, lanposturik gabeko gainditu gisa. Egoera horrek lau urteko balioa izango du, argitaratzen den egunetik hasita. Epe hori amaituta, beste deialdi batzuetan parte hartu beharko dute.
Sortzen diren lanpostuak lehentasun-irizpideen arabera beteko dira, egungo erregelamenduan xedatutakoarekin bat; eta, lanposturik gabeko gaindituei dagokienez, argitaratutako ordenaren arabera, proba guztietan atera dituzten puntuazioen emaitzaren arabera.
Lanpostu finkorik gabeko gaindituek lanpostu hutsen bat betetzeari ezetz esaten badiote, egungo lan-egoitza duen probintzia berean egonda, ukotzat hartuko da. Baina, lehenik, lanposturik gabeko gainditu guztiei emango zaie aukera, nahiz eta hautatzeko lehentasunetan beherago izan, ukoa adierazi behar ez izateko. Zerrendako azken postura pasako dira, baldin eta eskainitako lanpostu huts guztiak betetzen badira. Bestela, zerrendatik irtengo dira.
Bestalde, lanpostu hutsa bere egungo lan-egoitza ez den beste probintzia batean eskaintzen bada, eta hura betetzeari uko egiten bazaio, betiere lanpostu hori betetzen bada, pertsonak lan-poltsan jarraituko du, azken postura pasata.
Behin-behinean maila altuagoko funtzioak bete behar izan diren lanpostu hutsetan, lehentasunez erabiliko dira kategoria horretako lanposturik gabeko gaindituak.
Lanposturik gabeko gaindituen egoeraren indarraldian zehar, Lan Osasunerako Sailak egiaztatu ahalko du itxarote-zerrendakoen gaitasun medikoa.
Baldintzapeko gaindituen egoerarik izanez gero, 3 hileko epea emango da, beste 3 gehitzeko aukera izanda, egoera hori gainditzeko.
Epe horretan ezin izango dute lanpostu hutsik bete. Baldintzapekotasuna gainditzen dutenean, agenteek beren ordenari eutsiko diote zerrendan. Gainditu ezean, itxarote-zerrendatik kenduko dira.
Lanposturik gabeko gaindituen zerrenda lau urte igaro aurretik amaitzen bada, itxarote-zerrendatiko sartu berriek bete ahalko dituzte lanpostu hutsak.
Deialdi batean baino gehiagotan parte hartuz horietako batean plaza finkoa eskuratzen duten pertsonak besteetan ordenatzeko, eskabidea aurkezteko amaiera-datan zuten egoera hartuko da kontuan.
Lanpostuen balorazioa egin ostean, egun kategoria berean dauden lanpostuetariko batek beste ordainsari-maila bat hartzen badu, beste kategoria batekotzat ere hartuko da. Hau da, ordainsari-maila batetik goragoko beste batera aldatzeko, oposizio-lehiaketa egingo da.
Beheragoko ordainsari-mailara borondatez aldatzeko, ordainsariak erregularizatu egingo dira, maila berrikoen arabera.
Alde biek hartzen dute konpromisoa, behar diren antolamendu-neurriak hartzeko, ez izatearren langile finkoen prestakuntza-prozesurik barne-prestakuntza zabala behar duten lanpostuetan; seguruenik horren ondorengo aprobetxamendua, gehien jota, 2 urtekoa baita.
11.2.– Epaimahai Aztertzailearen araudia.
Osaera.
Epaimahai aztertzailea kide anitzeko organoa da, eta Zuzendaritzaren ordezkariek eta langileen ordezkariek osatzen dute.
Batzorde Iraunkorrak izendatuko ditu epaimahai aztertzaileko langileen ordezkariak izango diren kideak, hau da, enpresa-batzordeko, batzorde iraunkorreko edo sindikatuen ordezkaritzako bi kide izendatuko ditu ordezkari, behar bezala izendatu ere. Hautaketarako, Batzorde Iraunkorreko kideetariko bakoitzak hautagai bakar bati emango dio botoa. Boto gehien hartzen dituzten hautagai biak izango dira hautatuak; baina ezin izango dira inoiz sindikatu berekoak izan, batzordearen ordezkaritza ahalik eta zabalena izan dadin.
Erakundeko ordezkariak izango dira bertako buru eta idazkari, eta biek izango dute hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea.
Helburua.
Lekualdaketarako, barne-sustapenerako eta kanpo-hautaketarako prozesuetan objektibotasuna eta gardentasuna bermatzea, lehiakortasun- eta inpartzialtasun-irizpideekin bat.
Funtzionamendu-arauak.
ETSren Zuzendaritzak epaimahai aztertzailea deituko du, sustapen edo hautaketako prozesu bakoitza hasi baino lehen, eta honako hauek jakinaraziko ditu:
● Deialdiaren oinarriak, bete beharreko lanpostuak zehazten dituztenak, hura betetzeko baldintzak, hautaprobetan jorratuko diren gaien multzoak, igoera-ikastaroak egiteko datak eta lekua eta azterketen datak eta lekua, bai eta horien hautaketa-irizpideak ere. Hori guztia aktan jasoko da.
● Langileen ordezkariei hilabeteko epea emango zaie egokitzat jotzen dituzten ekarpenak egiteko. Epe hori bi aldeek adostu ahalko dute batzordean bertan.
● Halaber, hautaprobak egin aurretik, gutun-azal itxietan gordeko da egin behar diren proben ale bana.
● Kanpoko deialdia bada, epaimahai aztertzaileko kideek edukiaren berri izango dute argitaratu aurretik, eta barne-deialdiko eskakizun berberak izango dituzte gutxienez.
● Kanpoko nahiz barruko deialdien argitalpenak elebidunak izango dira (gaztelaniaz eta euskaraz), eta intraneten argitaratuko dira.
● Epaimahai aztertzaileko kideek eskubidea dute azterketa-tokira joateko eta probak objektibotasunez egiten direla zaintzeko.
● Azterketak prestatu, zuzendu, puntuatu eta zaintzeko lana erakundeko Zuzendaritzari dagokio, edo, hala badagokio, berak erabakitako eta eskuordetutako aholkularitzari.
● Erakundeko Zuzendaritzak proben emaitzak aurkeztuko dizkie epaimahai aztertzaileko kideei, eta gai izan diren hautagaien zerrenda eta erreklamazioak, halakorik izanez gero.
● Azterketariren batek banakako erreklamaziorik egiten badu, langileen ordezkaritzako kideek lagun diezaiokete epaimahai aztertzailean.
● Epaimahai aztertzaileak erreklamazioak eta gainerako inguruabarrak ebatziko ditu deialdian zehar; ebazpena aktan jasoko da, eta erabaki-indarra izango du.
● Deialdiaren dosierra egingo da, eta bertan bilduko dira deialdia bera eta haren eranskinak, epaimahai aztertzailearen aktak, azterketa-ereduak, proben emaitzak, erreklamazioak, gorabeherak, etab. Dosier hori deialdiari dagokion espedientea izango da, eta epaimahaiak eskuragarri izango du, behar duenean.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Epaimahai aztertzaileko titularren ordez enpresa-batzordeko, enpresa iraunkorreko edo sindikatuen ordezkaritzako beste bi kide joan daitezke, arrazoia edozein izanda ere, eginkizun horietan jardun ezin dutenean. Horretarako, titularrak ordezkoari ordezkaritza emateko idatzia egin behar du, eta Batzorde Iraunkorreko idazkariari horren berri eman behar dio.
Epaimahai aztertzaileko kideak edo bigarren mailako odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko senitartekoak deialdiko hautagaiak badira, ezin izango dira epaimahai aztertzaileko kideak izan, deialdia ebatzi arte; hala ere, horrek ez die eragotziko beste deialdi bateko epaimahai aztertzaileko kideak izatea.
Azterketak egiteko metodoa.
Barne-deialdietan, oposizio-egileek fitxa bana beteko dute, eta bertan izenak zenbakiez identifikatuta geratuko dira. Fitxak jaso eta gorde egingo dira, zigilatutako azal batean, probak zuzendu eta puntuatu arte. Horren ostean, zabaldu egingo da azala, epaimahai aztertzailea aurrean dela, eta oposizio-egile bakoitzaren puntuazioa jakingo da.
12. artikulua.– Zerbitzu-koadroak.
Zerbitzu-koadroek lan-erregimena ezartzen diete erakundean beraiei lotuta dauden langileei. Zerbitzu-koadroak egiteko, honako jarraibide hauek aplikatuko dira:
1.– Urteko kopurua.
Lanaldia zenbatzeko, urte osoa hartuko da kontuan, eta ezarritako lanaldia bete beharko da. Zerbitzu-koadroei lotutako langileek modu efektiboan beteko dute urteko lanaldia. Urteko kopurua 52 astera itxiko da. Denboraldi horren hasierako eta amaierako data taldeen arabera ezarriko da, opor-koadroen datei jarraikiz. Denboraldi horrek ez du zertan bat etorri urte naturalarekin. 52 aste direnez (364 egun), urte naturala (365 egun) izan beharrean, koadroei lotuta dauden langileek urtean egin behar duten ordu-kopurua izango da («urteko» kopururako) urte horretarako adierazitakoa, ken batez besteko lanaldiaren orduak. Bisurteetan batez besteko lanegunaren orduak birritan kenduko dira.
Zerbitzu-koadroek erabakiko dute urteko lanaldiaren garapena, negoziazio bakoitzean ekoizpenaren beharretara egokituta. Lanean emandako asteetan egindako lana langile bakoitzaren banakako urteko kopurura eramango da; bertan gehituko dira benetako lanean egindako orduak, barne izanik zerbitzu-beharrizanek eragindako luzapenen edo aldaketen ondoriozkoak.
Zerbitzu-koadroak egiteko, eutsi egingo zaio astean behin, bi asterik behin, hiru asterik behin, lau asterik behin edo hilean behin egindako zenbaketen egiturari, asteko gutxi gorabehera ordu bateko marjina izanik (adibidez, hiru astean, gutxi gorabehera hiru orduko marjina). Desbideratze horiek, grafiatutako txandako asteetarako, gutxi gorabehera, 12 asterik behin erregularizatuko dira. Horrenbestez, hitzarmenetik kanpo geratzen dira 6 ordutik beherako eguneko lanaldiak.
Aldi baterako ezintasuna izanez gero:
● Zerbitzu bat badago grafiatuta, grafiatutakoa hartuko da kontuan.
● Lan egin ez diren grafiatutako koadroko gaindikinak ez dira metatuko.
● Absentismoko aste bat bada, batez besteko asteko lanaldia zenbatuko da. Absentismoko aste baten erdian aldi baterako ezintasunetik itzuliz gero, atsedena larunbat eta igandean ezarriko da, eta aldi baterako ezintasunaren egunak 7 ordu eta 24 minututan zenbatuko dira.
Absentismoko egun solteetan, maila teorikoan ezarriko dira koadroetan 7 ordu eta 24 minutuak. Iraupena benetan egindako txandaren iraupenarekin erregularizatuko da, eta emaitza hori izango da, hain zuzen ere, urteko kopuruaren ondoreetarako erregistratuko dena.
Denboraldiaren amaierarako, urteko kopurua honela erregularizatuko da:
● Benetako kopurua urteko lanaldia baino txikiagoa bada, lanaldiaren arabera erregularizatuko da, eta hurrengo urteko kopuruaren hasierako saldoa = 0 izango da.
● Benetako kopurua (lanean benetan emandako orduak) urteko lanaldia baino handiagoa bada, 52 asteko denboraldiaren amaieran, hurrengo urteko kopurutik kenduko da gehiegizko hori; eta hartu ahal izango da, kasuan kasuko aginte-postuarekin edo zerbitzuko arduradunarekin ados jarrita edo, adostea posible ez bada, zerbitzuak adierazten dituen egunetan, ekainetik irailera bitartean (ez dago diru-kopururik jasotzeko eskubiderik egun horiek hartzeagatik).
Gehiegizkoa orduz ordu bihurtuko da atseden, lanean ematen ez den grafiatuaren arabera; edo, absentismo-asteak izanez gero, astebete emango da, batez besteko asteko lanaldi bakoitzeko.
2.– Prestasuna.
Zerbitzuaren beharrizanak direla eta, erakundeak 5 atseden-egun ezarri ahalko ditu agenteko eta urteko, hilean gehienez ere 2 eguneko mugaren barruan, nahitaez, larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo. Erakundeak hartu ahalko du:
a) Atseden laburreko bi egunetariko bat, baina saiatu behar da txanden jarraipena errespetatzen, nahiz eta atsedenaldirako 36 orduko tartea murriztu.
b) Atsedenaldi luzeetan, lehen atseden-eguna edota azkena.
Egun horietan lanean emandako orduak urteko kopuruari gehituko zaizkio, eta langileak zerbitzuarekin adostu dezake gehiegizko ordu horietariko batzuk urteko beste garai batzuetan atsedenerako hartzea. Ados jarri ezean, zerbitzuak ezartzen dituen egunetan hartuko da atsedenaldia, ekainetik irailera bitartean, eta ez da dirurik jasotzeko eskubiderik izango egun horien truke. Larunbat, igande eta jaiegunetako atsedenaldietan lan egiteko prestasuna borondatezkoa izan daiteke, eta langileak erabakiko du ordu horiek ordaindu egingo zaizkion ala urteko kopuruari gehituko zaizkion.
Zerbitzu-koadroetan zerbitzuak ezarritako atseden-egun bakoitzeko, agenteak 27,57 euro jasoko du, atsedenaldietako prestasunerako hobari gisa, eta txanda-aldaketa barne izanik. Prestasunaz baliatzen bada gaueko edozein zerbitzu egiteko, atsedenaldietako prestasunerako hobariaren balioa 41,80 eurokoa izango da.
Zerbitzuak atseden-eguna erabiliko dela jakinaraziko du egin beharreko txanda edo zerbitzua baino 3 egun lehenago, eta langileak zerbitzua egin beharko du, baldin eta, salbuespenez, arrazoi justifikaturik ez badu. Jakinarazpena epe laburragoan egiten bada, langileak, behin, zerbitzua egiteari uko egin diezaioke; baina, berriro ere, hil naturalaren barruan, horrela gertatzen bada (3 egun baino epe laburragoa), nahitaez egin beharko du zerbitzua.
Zerbitzuaren ekimenez, txandan lan egin beharrean, borondatez atsedenaldia hartzen badu langileak, 27,57 euro ordainduko zaio, aurreko paragrafoan adierazitako kontzeptu beragatik.
Aurreko paragrafoetako aldaketek atsedenaldietako prestasunerako hobaria ordaintzea dakarte (zerbitzu-koadroetan atsedenaldiak hartzea edo itzultzea); baina ez dira inoiz zenbatuko hitzarmen kolektibo honetako 67. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Zerbitzua grafiatuta ez duen txanda duten langileek atseden-eguna izango dute egun horretan. Erakundeak urtean bi jaiegunetan baino ezin izango du nahitaezko prestasuna eskatu; eta zerbitzu grafiatua ez duen txanda duten pertsonez baliatuko da. Langile horietakoren bat edukiz gero, jaiegun hori nahitaezko egunen mugarako zenbatuko zaio (2 egun hilean, 5 egun urtean). Jaiegun horiek hauek izango dira: Maiatzaren Lehena eta egoitza bakoitzean garaiz (urtea amaitu aurretik) jakinaraziko den beste jaiegun bat.
3.– Eguneko ohiko lanaldia bederatzi ordukoa izango da gehienez. Gainerako zerbitzu-koadroen negoziazioan, adostu ahal izango da komeni den edo interesgarria den gehieneko hori gainditzea, hainbat irizpide kontuan hartuta: lanaren antolaketa, produktibitatea, atsedena, eta abar. Geltokietan, gehienez 30 minutu luzatu ahal izango da lanaldia.
4.– Zerbitzua hartu aurretiko operazioak eta zeregin osagarriak egiteko behar den denbora lanalditzat hartuko da, baita zerbitzutik ateratzekoak ere, ondorio guztietarako, Erregelamendu Nazionalak xedatutakoaren arabera.
Denbora hori alde biek adostuko dute.
Ados jarri ezean, Batzorde Paritariora eramango da; eta, hala badagokio, GEPera.
5.– Lanaldi etengabean aritzen diren langile guztiek atsedena izango dute, ahal dela, 3. eta 6. orduen artean, eta 15 eta 30 minutu artean iraungo du.
Atsedenaldi hori benetako lanordutzat hartuko da.
Geltokiko langileek eskubidea izango dute 20 minutuko atsedenaldia izateko, baina ez da koadroan grafiatuta egongo, une oro zerbitzurako prest egon behar dute eta.
Zerbitzuarekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat dela medio, atsedenaldi osoa edo zati bat hartu ezin baldin bada, ez da inolako konpentsazio ekonomikorik jasoko.
6.– Bermatu egingo da astero egun eta erdiko atseden etengabea; baita lanaldien arteko 12 ordu etengabeko tartea ere. Arrazoiak arrazoi, hori betetzen ez bada, lanaldien arteko denborarako hobarian ezarritakoa aplikatuko da. Kopuruari dagokionez, lege-irizpideak aplikatuko dira.
Ahalik eta gehienetan benetako atsedenaldia lortzeko xedeaz, asteko txanda-aldaketa larunbatetik igandera bitartean egingo da edo, hala badagokio, egunik egokienean.
7.– Urteko kopuruan, asteko atsedena hartzen dela bermatuko da. Atseden horren heren bat gutxienez asteburuan hartuko da. Horretarako, asteburutzat hartuko dira igande osoa eta larunbat arratsaldea edo astelehen goiza.
8.– Zerbitzu-eskaintzaren beharrizan operatiboetarako behar diren langileak dira zerbitzu-koadro bat egiteko behar direnak. Horrez gain, absentismoa betetzeko beharrezko langileak ere egongo dira.
Langile horien nondik norakoak eta koadroen araberako erregulazioa irizpide hauen arabera egingo da:
● Ustiapen-atal bakoitzean behar den langile-kopurua aurreko urtean enpresan izandako absentismo orokorraren indizeak baino ez du adieraziko; horretarako, gaixotasunen eta lan-istripuen ondoriozkoa baino ez da absentismotzat hartuko.
● Aste-kopurua finkatuko da absentismo-aste osoen aurreikuspenetan.
● Eguna adieraziko da, absentismo-lanaldi solteen kasuan, iraupena itxi barik.
● Jakitera emango da lan-indarren aurreikuspenen garapena, lan-zentroetan ostiraleko 14ak baino lehen. Behin lanaldiak zehaztuta, absentismoaren heterogeneotasuna dela eta, txandaren bat aldatzen bada, hau da, lanaldia aldatzen bada (goiza, arratsaldea, gaua, lanaldi zatitua...), konpentsatzeko xedeaz 8,91 euroko hobaria emango da, txanda aldatzeko hobariaren kontzeptuan.
9) Edozein langilek aurreikusten badu ezin izango duela esleitu zaion zerbitzua egin, edo zerbitzu horretan absentismo-lanaldiko atsedenaren ondoren sartzen bada, nahitaez deitu behar dio dagokion kargudunari, jakinaraztearren ez duela zerbitzua egingo, edo jakitearren zein lanaldi egin behar duen.
Eginbehar hori betetzeko zailtasun handirik baldin badago, eta dagokion zerbitzuari aurretik jakinarazi baldin bazaio, ordezkatze-prozedura bat ezarriko da.
Zerbitzurik gabeko bidaiak, lanalditik kanpokoak, hainbana ordainduko dira.
10.– Koadroak egiteko, kontuan hartuko dira sartzeko eta irteteko ordutegi-muga hauek:
a) Arau orokorrak.
2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, sartzeko eta irteteko ordutegiaren mugak honako hauek izango dira:
b) Muga horiek zenbateko osoaren % 20ra arte gainditu ahal izango dira, a) ataleko arau orokorraren salbuespen gisa. Hala, sartzeko orduaren muga 04:30ean ezarriko da eta irtetekoa 00:00etan.
b) ataleko salbuespenean dauden ordutegi-mugak gainditzen dituzten txandetako langile guztiei, eta hitzarmen honen eraginpeko gaueko txandetako langileei, 9,42 euro ordainduko zaie, lanaldien arteko denborarako hobariaren kontzeptuan.
11.– Lanean emandako lanaldi zatitu bakoitzeko, konpentsazio ekonomiko gisa, agenteak aukera dezake 50. artikuluan adierazitako aukeraren edo eragiketa honen emaitzaren artean: hainbanaketako orduaren prezioa bider lanaldi-zati bien arteko eten-denbora, ordutan, ken ohiko etenaldiari dagokion ordu eta erdia.
Zerbitzu-koadroen hurrengo negoziazioetatik sortutako lanaldi etenetan jarriko da indarrean atal hau.
12.– Lanak gauez egiteko, absentismo-txandak eman daitezke, ohiko txandako jardueran eraginik izan gabe, egun horretan langile beharrik ez bada.
13.– Zerbitzu-koadroetan sartuko dira larunbatetik igandera bitarteko gauetan egin beharreko zerbitzuak. Eraginpeko langileek bi tratamendu hauetariko bat aukera dezakete:
● Zenbatzea, 183,20 euro gaueko, hitzarmen honek sortutako kontzeptu aldagarri guztiak sartuta izanik.
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, 200,00 euro ordainduko dira.
● Zenbatzea, gehi hitzarmen honek sortutako kontzeptu aldagarri guztiak, gehi atseden-egun bat hurrengo urteko udaldian, aginte-postuarekin edo zerbitzuko arduradunarekin adostuta.
14.– Gaueko zerbitzu bereziak koadroan.
Gaueko zerbitzu bereziak (Aste Nagusia, jai-bezperak, tokiko jaiak, inauteriak, etab.) zerbitzu-koadroetan sartuko dira. Horretarako, denboraldi horiei dagozkien egunak edo lan-asteak gehituko dira, koadroan tartekatuta edo amaieran, eta hitzarmeneko baliabideak erabiliko dira haiek betetzeko.
Gaueko zerbitzu berezietarako aurreikuspena aurreko urteko abenduan aurkeztuko da. Aurreikusi gabeko zerbitzu bereziren bat egin behar bada, alde sozialari jakinaraziko zaio, zerrendan sartzeko.
Data zehatz jakinak direnez, ahal den guztietan, denboraldi bakoitzeko koadroak hasi aurretik sartuko dira egin beharreko lanaldi horiek eta, edonola ere, gaueko zerbitzu berezia egin baino hilabete eta erdi lehenago.
Zerbitzu horiek lehentasunezko irizpide hauen arabera beteko dira:
a) Denboraldi horretako zerbitzu-koadroak atxikita dituen langileak.
b) Absentismoko langileak edo txanda gabeak (finkoak edo lan-poltsakoak).
c) Astelehenetik ostiralera bitarteko nahitaezko prestasuna.
d) Langile boluntarioak.
Gaueko zerbitzu berezien hobari bat ezarri da baldintza horrekin zerbitzuak ematen dituzten pertsona guztientzat, honako konpentsazio ekonomiko hau aplikatuta:
● Jaiegunaren bezpera: 100,33 euro.
● Gainerako egunak: 70,44 euro.
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, honela ordainduko da:
● Igande eta jaiegunak: 125,00 euro.
● Gainerako egunak: 100,00 euro.
Hobari horrek barne hartzen ditu kontzeptu aldagarri guztiak, atsedenaldietako prestasunerako hobaria izan ezik.
Gaueko zerbitzu bereziak zerbitzu-koadro gisa landuta, sortzen da aukera, prestasuna zerbitzu horietarako ere erabiltzeko; eta adosten da, gaueko zerbitzu berezi horiek egiteko, nahitaezko prestasuneko 5 egunetako bat eskatzea dagoela.
15.– Bilboko Metroko 3. linean lan egiten duten ETSko langileek, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, gainerako lineetako ohiko zirkulazio ezaren zioz sortutako ordutegi-murrizketa baliatu egin badute, 99,47 euroko hobaria jasoko dute, egoera hori konpentsatzeko.
16.– Gabon Gauean edo Gabon Zaharrean lan egitea. Langileen eta erakundeko zuzendaritzaren artean adosten diren egoitza eta zerbitzuetan, orain arte Bilboko metroko 3. linearekin lotuta dauden horietan, abenduaren 24ko eta 31ko gaueko txandetan egingo da lan. Abenduaren 24ko eta 31ko gauetan lan egiten duten langileek, data horien esangura berezia dela eta, 378,13 euroko konpentsazioa jasoko dute (kopuru horren barruan sartuko da txandak sortutako ordainsari aldagarria). Gainera, aipatu txandetan egindako lanaldia ordaintzea adostu da, hitzarmen kolektiboko 73. artikuluan ezarritakoaren arabera, ordua 22,64 eurotan ezarrita.
Txanda esleitzeko irizpideak honako hauek izango dira: lehenik eta behin, txanda esleituta duen pertsona, eta, halakorik ezean, langile boluntarioak. Kasuan kasuko koadroan atseden-egoeran dauden pertsonei egingo zaie dei lehenengo, lerrun-zerrendaren arabera, eta, edonola ere, legez ezarritako atsedenaldia errespetatuta.
Agente bakoitzari txanda bakarra esleituko zaio; ondorioz, agente berak ezingo du bigarren txanda batean errepikatu.
13. artikulua.– Errotazioa.
Errotazioaren irizpidea hartuko da lanaldiak, oporrak, eta abar emateko; horren ondorioz, lan-mota bereko langile guztiek antzeko egoerak izango dituzte denbora-tarte zehatz baten barruan.
14. artikulua.– Prestakuntza.
Erakundearen prestakuntza-planak egiteko, erakundeko arlo bakoitzaren beharrizanak hautemango dira. Horretan lagunduko dute antolamenduko arlo bakoitzeko langileek eta arduradunek.
Edozein prestakuntza-plan ezarri aurretik, Batzorde Iraunkorra jakinaren gainean jarri behar da.
Langileen ordezkariek prestakuntzaren eremuan duten partaidetza areagotu egingo da, ekarpenak egiteko nahiz erakundeko langileentzako prestakuntza-plana garatu eta haren jarraipena gauzatzeko.
Langileko eta urteko 10 ordu emango dira, kopuru orokorrean banatuta, planetan azaldutako prestakuntza-jardueretan parte hartuko duten erakunde langileen kolektiboetarako.
Lanaldi teorikotik kanpo egiten diren prestakuntza-orduak, sustapenekin, maila igotzeko prozesuekin edo borondatezko prozesuekin zerikusia dutenak izan ezik, benetako lanean emandakotzat hartuko dira urteko kopuruaren ondorioetarako.
15. artikulua.– Lan-osasuna.
Laneko osasunaren arazoa jorratzeko aurrekontua ezarriko da, horrek inbertsioetarako araututako aurrekontuaren zati bat hartuko du, eta Zuzendaritzak eta sindikatuetako ordezkariek elkarrekin banatuko dute, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordearen bidez, lehentasuna duten helburuak erabaki eta gero.
Langileek urtean osasun-azterketa bat edukitzeko eskubidea izango dute. Zirkulazioko segurtasunarekin zerikusia duten lanpostuetan, beharrezkoa izango da osasun-azterketa egitea, langileen osasun-egoera ona dela egiaztatzeko; laneko arau medikoak betetzeari lotuta.
Azterketa hori ahal dela lanaldiaren barruan egingo da. Azterketa amaitu ondoren, lanera itzuli beharko da, eta grafiatutako lanaldia osorik zenbatuko da. Osasun-azterketak lanalditik kanpo egiten badira, horren truke 41,31 euro ordainduko zaie. Bi aldeek adostuko dute noiz egingo den azterketa hilabeteko epean.
Era berean, prebentziorako osasun-azterketak egin daitezke, bereziki alde hauek kontrolatzeko: ikusmena, alkoholemia, entzumena, abusuzko droga, etab.; eta nahi adina egin daitezke.
Azterketa horien ondorioz, zirkulazioaren segurtasunean eraginik izan lezakeen elbarritasunik topatzen baldin badute zerbitzu medikoek, laneko osasunari buruzko arauetan xedatutakoa aplikatuko da. Tratamendu horretaz balia daitezke, aldi baterako, langile haurdunak.
Berariaz ematen zaie erakundeko osasun-langileei gaixotasunerako nahitaezko aseguruaren errezetetan sendagaiak agintzeko ahalmena, enpresako osasun-zerbitzuari buruzko erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat.
16. artikulua.– Aparteko egitura-orduak eta presentzia-denbora.
A) Egitura-orduak.
Honako hauek izango dira aparteko egitura-orduak:
a) Ezusteko eskariak eta garraio bereziak estaltzeko beharrezkoak direnak.
b) Puntako produkzio-uneen ondorioz sortutakoak.
c) Ustekabeko absentziak betetzeko behar direnak.
d) Garraio-zerbitzua egin bitartean, zerbitzua bera egiten uzten ez duten material- edo instalazio-kalteak edo -matxurak konpontzeko edo halakorik ez izateko egin beharrekoak.
e) Atzerapenek edo antzeko arrazoiek sortutakoak.
f) Txanda-aldaketen ondorioz sortutakoak.
g) Zerbitzurik gabeko bidaiek sortutakoak.
h) Eta, oro har, ETSren berezko jardueretatik eratorritako egitura-zirkunstantzietarako behar diren aparteko orduak.
B) Presentzia-denbora.
Presentzia-denboratzat hartuko dira honako zio hauek:
a) Itxarote-denbora eta igurikimena.
b) Guardia-zerbitzuak.
c) Zerbitzurik gabeko bidaiak.
d) Matxurak eta gorabeherak.
e) Bidaian zeharreko otorduak.
f) Antzeko beste edozein egoera, langilea erakundearen esanetara badago.
Presentzia-orduek ez dute eraginik izango aparteko orduetarako legezko mugan, nahiz eta aparteko orduen prezioan ordaintzen diren. Salbuespena zerbitzurik gabeko bidaiak izango dira, hainbanaketako orduaren prezioan ordaintzen baitira.
HIRUGARREN TITULUA
BAIMENAK
17. artikulua.– Baimenen araubidea.
1.– Ordaindutako baimena hartzeko eskubidea izango dute hitzarmen honen eremuan sartzen diren langileek; baimenetarako arrazoiak eta haien iraupena honako hauek dira:
a) Amatasun- eta edoskitze-baimena.
b) Aitatasunagatiko baimena.
c) Adopzioagatiko edo harreragatiko baimena.
d) Norberaren edo ahaideen ezkontzagatiko baimena.
e) Ahaideen gaixotasun larriarengatiko edo heriotzagatiko baimena.
f) Nahitaezko betebehar publiko edo pertsonalak egiteko baimena.
g) Ohiko etxebizitzaz aldatzeko baimena.
h) Sindikatu edo langileen ordezkaritza-lanak egiteko baimena.
i) Norberak betetzen duen lanpostuarekin lotura zuzena duten ikasketak egiteko baimena.
j) Norberak betetzen duen lanpostuarekin lotura zuzenik ez duten ikasketak egiteko baimena.
k) Kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoetara joateko baimena.
Berariaz kontrakorik xedatzen ez den bitartean, baimenek ondoz ondoko egun naturalen iraupena izango dute. Baimena eragin duen gertaera izan den egunetik hasiko da zenbatzen. Hala ere, baimena hasi bada behin lanaldia hasita, biharamunetik hasiko da zenbatzen.
Artikulu honetan xedatutako baimenak eman ahal izateko, langileek aurretik aurkeztu beharko diote dagokien kargudunari baimena lortzeko alegatutako inguruabarraren egiaztagiria.
Aldez aurretik ezin denean, 48 orduko gehieneko epean aurkeztu beharko da egiaztagiria, baimenaren ostean berriro lanean hasten den egunetik aurrera; edonola ere, beti aldez aurretik jakinarazita.
Giza Baliabideen Zuzendaritzaren esku dago baimenak ematea, eta, hala badagokio, berariazko baiespena emango du. Bakoitzari bere kargudunak jakinaraziko dio baimena eman zaiola, aldez aurretiko eskakizunak bete ondoren.
Arau hauetan xedatutako baldintzak bete ezean, edo alegatutako arrazoia gezurra bada, edo arrazoiaren funtsa aldatu badu, diziplinazko erantzukizuna izango du langileak.
Edonola ere, baimena duen langilea ez egoteak zerbitzua kaltetu ez dezan, behar diren neurriak hartuko dira.
Baimena luzatzen den guztietan, gertaera eragilea langilearen lan-egoitzatik 150 km baino urrutiago gertatzeagatik, luzatze-egunak lekualdaketetan emandakotzat hartuko dira, eta baimenaren beraren segidan aurre-aurretik eta atze-atzetik hartuko dira.
Ezkontzaz kanpoko bikote-elkarketek ezkontzako eskubide berberak izango dituzte, artikulu honetan xedatutako baimenak eskatzeko. Bikote-bizikidetza egiaztatzeko, beharrezkoa da Izatezko Bikoteen Udal Erregistroan inskribatuta egotea edo langilearen bizilekuari dagokion udalak egindako bizikidetza-ziurtagiria aurkeztea.
18. artikulua.– Baimenen arteko bateraezintasuna.
Inoiz ezin izango da aurreko artikuluan xedatutako baimen bat baino gehiago aldi berean hartu, kasu hauetan izan ezik: edoskitze-pausaldia eta adingabeak edo minusbaliatuak zaintzeko lanaldi-laburtzea. Arauzko oporraldiak dirauen bitartean ezin izango da ordaindutako baimenez baliatu.
19. artikulua.– Lanpostura itzultzea.
Langileek hartzen dituzten baimenak bukatu eta berehala itzuli behar dute lanpostuetara, eta absentzia justifikatu behar dute, diziplinazko erantzukizuna izango baitute bestela.
20. artikulua.– Amatasun- eta edoskitze-baimena.
1.– Langileek baimena hartzeko eskubidea izango dute, erditzeagatik, hamazazpi aste segidan; gehi beste bi aste, ume bakoitzeko, bigarrenetik hasita, erditze anizkoitza bada, edo umeak desgaitasunik badu.
Denboraldi hori noiz hartu interesdunak aukeratuko du, baina sei aste erditu eta berehala hartu beharko ditu. Ama hiltzen bada, aitak etete-aldi osoa edo, kasuan kasu, geratzen den zatia har dezake.
Umea hiltzen bada, etete-aldia ez da laburtuko, non eta, nahitaezko atsedenerako sei asteak amaituta, amak ez duen lanpostura itzultzeko eskatzen.
Garaiz aurretik erditzen bada eta pisua falta bazaio, edo jaioberria ospitaleratu behar bada, erditu ostean, zazpi egunetik gorako denboraldi baterako, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta haren arauzko garapenean edo ondorengo araudian xedatutakoaren arabera jokatuko da. Halakoetan, urriaren 2ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak (Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena) 37.5 artikuluan ezartzen duena aplikatuko da.
Aitak eta amak, biek lan egiten badute, amatasunagatiko atsedenaldia hasten denean, amak hala erabakiz gero, aitak erditze ondoko atsedenaldiaren etenik gabeko tarte zehatz bat hartu ahal izango du, amarekin batera edo amarena amaitu ondoren, lanean hasteak haren osasunerako arriskua dakarrenean izan ezik, eta, erditu osteko nahitaezko atsedenerako sei asteak errespetatuta.
Baimen hori denbora-zatiz har daiteke, indarreko legeek xedatutako baldintzetan.
2.– Halaber, hamar hiletik beherako ume bakoitzeko, ordubeteko pausaldia egiteko eskubidea izango du amak, baldin eta pausaldi hori edoskitze natural edo artifizialerako erabiltzen badu. Bestalde, pausaldia bitan banatzea erabaki ahalko du. Baimenaren iraupena proportzionalki handituko da erditze multipleen kasuan. Emakumeak, borondatez, eskubide horren ordez, ohiko lanaldia ordubetez laburbildu dezake, helburua bera izanik.
Edoskitze artifizialari dagokionez, aitarena ere izan daiteke aipatu pausaldia hartzeko edo lanaldia laburtzeko eskubidea, baldin eta aitak aldez aurretik eskatu eta justifikatzen badu, eta aitak egiaztatu egin beharko du ama langilea dela eta baimena hartzeari uko egiten diola edo ezinezkoa zaiola.
Ama langileak aukera du aurreko paragrafoan azaldutako baimena hartzeko, edo gainerako denbora amatasunagatiko baimenari gehitzeko, eguneko ordu bat izanik. Kontuan hartu behar da, aipagai ditugun ondorioetarako, zerbitzuan jarduteko diren egunei dagozkien orduak baino ez direla zenbatuko. Beraz, eskabidea egiten duenean, ama langileak aditzera eman behar du hamabigarren hilabetea egiteko gainerako denbora horretan eszedentziarik, opor-egunik edo baimenik eskatu duen, beraiei dagozkien denboraldiak zenbaketatik kentzeko, hain zuzen ere.
Langileak berak erabakiko du, bere lanaldiaren barruan, zer ordutan eta zer epetan hartuko duen baimena, edoskitze-baimenerako eta lanaldia laburtzeko. Langileak, gutxienez, hamabost egun lehenago jakinarazi behar dio enpresaburuari zein egunetan ekingo dion berriz lanari ohiko lanaldian.
Erakundearen eta langileen artean desadostasunik izanez gero, orduak nola zehaztu edo baimenak hartzeko uneak zein diren, kontu horietan eskumena duen jurisdikzioak hartuko du erabakia, lan-arloko jurisdikzioa arautzeko urriaren 10eko 36/2011 Legearen 139. artikuluan edo ondoren ezartzen den eta hura gaintzen duen araudian xedatutakoarekin bat.
21. artikulua.– Aitatasunagatiko baimena.
Erditze-, adopzio- edo harrera-kasuetan, aitak legez ezarritako baimena hartzeko eskubidea izango du; gehi beste bi egun, ume bakoitzeko, bigarrenetik aurrera.
Baimen honek ez du loturarik amatasunagatiko baimenari buruzko 20. artikuluan xedatutako baimen partekatuarekin.
Erditze-kasuetan, eskubidea beste gurasoarena baino ez da; baina, adopzioa edo harrera bada, aukeran izango dute batak ala besteak hartzea.
Atseden hau indarreko legeek xedatutako moduan hartuko da.
Legez ezarritako baimenaz gain, beste 3 egun natural izango ditu, erditze-egunetik aurrera.
22. artikulua.– Adopzioagatiko edo harreragatiko baimena.
Adopzioan edo harreran, adopzio aurreko harreran zein harrera iraunkorrean, sei urtera bitarteko umeak edo adingabe desgaituak hartuz gero, edo gizarteratzeko eta familiari egokitzeko zailtasun bereziak dituzten adingabeak hartuz gero (gizarte-zerbitzu eskudunek behar bezala egiaztatuta), etete-aldiak 17 aste etengabe iraungo du. Eta beste bi aste gehiago, ume bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, adopzioan edo harreran bat baino gehiago hartuz gero; edo, adopzioan edo harreran, ume desgaiturik hartuz gero. Langileak aukeratuko du egun horiek noiz hartu, bai harrerari buruzko erabaki administratibo edo judizialetik aurrera, bai adopzioa eratzen duen ebazpen judizialetik aurrera.
Guraso biek lan egiten badute, interesdunek erabakiko dute baimena nola banatu; izan ere, aldi berean zein elkarren segidan hartzea erabaki ahalko dute. Baimen-aldiak etengabeak izan behar dira, eta iraupenerako xedatutako mugak beteko dituzte.
Nazioarteko adopzio-kasuetan, gurasoek adoptatutako haurraren sorterrira aldez aurretik joan behar dutenean, kasu bakoitzerako artikulu honetan aurreikusitako etete-denboraldia adopzioa eratzen deneko ebazpena eman baino lau aste lehenago har daiteke, gehienik jota.
Baimen hori denbora-zatiz har daiteke, indarreko legeek xedatutako baldintzetan.
23. artikulua.– Norberaren eta ahaideen ezkontzagatiko baimena.
1.– Norbera ezkontzeagatik, langileak 20 egun naturaleko baimena hartzeko eskubidea du; ezkontza aurretik edo ostetik hartzea dago, baina eguna bera barne hartuta.
2.– Halaber, baimen hori hartzeko eskubidea dute bizikidetza egonkorrari ekiten dioten bikoteek (ezkontzaz kanpo elkartutakoek). Horretarako, ordea, interesdunak helbideratuta dauden udalerriko udalak egindako bizikidetza-ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar dute, edo bestela, Izatezko Bikoteen Udal Erregistroaren ziurtagiriaren bidez. Hala ere, hitzarmen hau indarrean sartu ondoren bizikidetza egonkorrean hasten diren langileentzat baino ez da izango baimen hori. Ezin da ezkontzagatiko edo bizikidetza egonkorrean hasteagatiko beste baimenik hartu ondoko 6 urteetan, eta, inoiz ere ez, bikotea osatzen duten kideak berberak direnean.
3.– Langilearen aita-amak, aitaginarreba-amaginarrebak, neba-arrebak, koinatu-koinatak, seme-alabak (ezkontidearenak edo bizikidearenak barne), bilobak edo aitona-amonak ezkontzen badira, egun natural bateko baimena hartzeko eskubidea dago, ezkontzaren egunean bertan; baimenaren iraupena 3 egun naturalekoa izango da, ospakizuna langilearen lan-egoitzatik 150 km baino gehiagotara eginez gero.
24. artikulua.– Senideen gaixotasun larriaren, kirurgia anbulatorioaren, ospitaleratzearen, etxeko ospitaleratzearen edo heriotzaren ziozko baimena.
1.– Ezkontidea edo bizikidea edo seme-alabarik hilez gero, langileak eskubidea du ondoz ondoko 5 laneguneko baimena hartzeko; ohol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailako ahaiderik hilez gero, ordea, 3 lanegun.
2.– Honako kasu hauetan:
● Gaixotasun larri justifikatua.
● Ospitaleratzea.
● Etxeko ospitaleratzea.
● Kirurgia anbulatorioa.
Ezkontideak edo bizikideak edo seme-alabaren batek goian aipatutako kasurik izanez gero, langileak eskubidea du 5 laneguneko baimena hartzeko; odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailako ahaideak badira, ordea, 2 lanegun.
Egun horiek lanegunak izango dira, eta aukera dago ondoz ondoan zein banatuta hartzeko, eskubidea eragin duen arrazoiak dirauen bitartean.
Aipaturiko baimen-aldiei 2 egun natural gehituko zaie, eskubidea eragiten duen gertaera langilearen lan-egoitzatik 150 km baino urrutiago izan bada.
Ondorio horietarako, ospitaleratutakotzat hartuko da gaua ematea eta otordu nagusietako bi bertan egitea, bazkaria zein afaria; eta barne sartuko dira larrialdietako edo boxetako egonaldiak, baldintza horiek betetzen dituztenak.
3.– Odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailako ahaideren batek gaixotasun larririk badu, justifikatuta, langileak eskubidea du iraupen bereko beste bigarren baimen bat hartzeko, lehenengo baimena bukatzen denetik 30 egun igaro ondoren; hala ere, ezin da erabili ohiko egoitzara dagoen distantziagatiko luzapena.
4.– Ondorio horietarako, zalantzarik izanez gero, gaixotasun larria zer den jakiteko, erakundeko osasun-zerbitzuak hala adierazitakoa hartuko da aintzat.
5.– Artikulu honetan araututako baimenen lanegunak nahitaez hartu behar dira baimena eragin duen gertaeraren egunetan.
25. artikulua.– Nahitaezko betebehar publiko edo pertsonalak egiteko baimena.
1.– Nahitaezko betebehar publiko edo pertsonalak egiteko, behar besteko denbora izango dute langileek, baldin eta lanorduetatik kanpo egiterik ez badago.
2.– Ondorio horietarako, nahitaezko betebehar publiko edo pertsonalak honako hauek dira:
– Epaitegien, polizia-etxeen edota gobernu zibilen edo militarren zitazioak, NANa, pasaportea, ziurtagiriak, eta zentro ofizialetako erregistroak.
– Langilearekin bizi diren odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko ahaide elbarri psikiko edo fisikoei izapide zehatzak egiten laguntzea, beren egoerak hala eskatuta.
– Gidabaimena ateratzeko azterketa edo berritzea.
– Notaritzako eskabideak eta izapideak.
– Erakunde ofizialetarako beharrezkoak diren izapideak.
– Zinegotzi, diputatu, batzarkide edo legebiltzarkide izateagatik gobernu-organoen edo haien mendeko batzordeen bileretara joatea.
26. artikulua.– Ohiko etxebizitzaz aldatzeko baimena.
Langileak ohiko bizilekua aldatu behar duenean, 2 laneguneko baimena hartzeko eskubidea du, behar bezala justifikatuta.
Etxebizitza-aldaketa ofizialaren aurreko edo osteko hamabost egunetan hartu behar da baimena, egiaztagirian azaltzen den data oinarritzat hartuta.
27. artikulua.– Sindikatu edo langileen ordezkaritza-lanak egiteko baimena.
1.– Sindikatu edo langileen ordezkaritza-lanak egiten dituzten langileek, hitzarmenean xedatutakoaren babespean, eskubidea izango dute horretarako baimena hartzeko, indarrean dagoen araudian xedatutako inguruabar, epe, betekizun eta betebeharrekin bat eta hitzarmen honetan xedatutakoarekin bat.
2.– Nolanahi ere, hitzarmena negoziatzeko mahaia osatzen duten langileek eskubidea dute negoziazio kolektiboa izapidetzeko, mahaiko idazkariak ofizialki deitutako bilera guztietara joateko behar duten denbora guztirako baimena hartzeko; bestalde, euretariko bakoitzak, gertakizun hori dela eta, lanetik alde egin behar duenean, nagusi hurrenari aurretiaz horren berri eman behar dio.
28. artikulua.– Norberak betetzen dituen zereginekin edo lanpostuarekin lotura zuzena duten lanbide-hobekuntzarako ikasketak egiteko baimena.
Betetzen dituzten zereginekin edo lanpostuarekin lotura zuzena duten lanbide-hobekuntzarako ikasketak egin ahal izateko baimena eman dakieke langileei; baldin eta onartzen badituzte langileak, ikasketa horiek egiteko, prestakuntza-zentro ofizialetan edo interesgarritzat jotzen diren beste zentro batzuetan. Baimen horrek ikasturte bat iraungo du gehienez; baina, dena dela, erakundeko Zuzendaritzarekin adostu behar da. Baimen hori ordainduta egongo da.
Artikulu honetatik kanpo utziko dira bai lanpostua betetzeko behar diren barne-ikastaroak, bai igoera-prozesuetako, lanpostu-aldaketetako, egokitzapenetako, eta abarretako orientazio- edo gaitze-ikastaroak.
29. artikulua.– Norberak betetzen dituen zereginekin edo lanpostuarekin lotura zuzenik ez duten ikasketak egiteko baimena.
Titulu ofizial bat lortzeko xedeaz, betetzen diren zereginekin edo lanpostuarekin lotura zuzenik ez duten gaiei buruzko ikasketak egin nahi izanez gero, langileek eskubidea izango dute zentro ofizial eta homologatuetako azterketa akademikoetara joateko baimena izateko; hau da, egin beharreko azterketa edo proba bakoitzeko egun natural bateko baimena izango dute, ohiko deialdietan zein ohiz kanpokoetan. Horri dagokion egiaztagiria aurkeztu behar dute beti. Ordaindu egingo da baimena, baina, gehienez, hamar egun natural urtean.
30. artikulua.– Kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoetara joateko baimena.
1.– Langileek baimena hartzeko eskubidea dute, norberaren beharrak direla eta, lanaldian zehar kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoetara joateko; baldin eta bertaratu direla behar bezala egiaztatzen badute eta osasun-zentro horietan lanorduetatik at joateko kontsulta-ordurik ez badute.
2.– Baimenak behar beste iraungo du, kasu bakoitzaren inguruabarren arabera. Edonola ere, langileak emandako egiaztagirian nahitaez azaldu beharko dira kontsultako, tratamenduko edo azterketako zentroan emandako denboraren hasiera- eta amaiera-orduak; eta ez da baimen ordaindua emateko arrazoirik izango, eskakizun hori bete ezean.
3.– Halaber, beharrezkoa denean, langileak berak bete beharrekoa denean, eta egoitzatik atera behar denean, langileak baimena izateko eskubidea izango du, ahaide zuzenen kontsulta medikoetara joateko, baldin eta elkarrekin bizi badira eta haren kontura bizi bada.
Hala bada, Giza Baliabideen Zuzendaritzak berariaz adieraziko du, baimena beharrezkoa dela behar bezala egiaztatuta, zenbat iraungo duen baimenak. Horretarako, kontuan izango ditu kasu bakoitzaren inguruabarrak, egin beharreko bidaiak, eta batera datozen gainerako motibazioak.
Langileek, halaber, lehen mailako beste senide batzuei laguntzeko baimena eskuratu ahal izango dute, baldin eta senide horiek, duten mendetasun-mailaren ondorioz, laguntza behar badute medikuaren kontsultara joateko. Urtean gehienez ere 3 egunetan eskatu ahalko da baimen hori.
4.– Erditzeko prestakuntza-teknikei buruzko ikastaroetara joateko, langile haurdunak baimen ordaindua izango du, horretarako behar duen denbora hartuta. Horretarako, egiaztatu behar da ikastaroak lanorduen barruan egitekoak direla ezinbestean, eta langilea benetan joan dela ikastaroetara.
31. artikulua.– Soldatarik gabeko baimenak.
Baimen ordaindua izateko arrazoi nahikorik izan ezean, badago, arrazoi berarengatik, ordaindu gabeko baimena eskatzea, gehienez, 3 egun naturalekoa.
Halaber, ETSko langileek soldatarik gabeko beste baimen bat eska dezakete, urte natural bakoitzaren barruan, gutxienez, 15 egunekoa; eta, gehienez, bi hilabetekoa. Baimen horiek, bi hilabetekoak edo bi hiletik beherakoak, ez dira kenduko lerrun-zerrendarako.
Baimen horiek nork bere kargudunaren bitartez izapidetuko ditu, berak jakinaraziko baitio Giza Baliabideen Zuzendaritzari; sail horrek emango du baimena, eskatu eta gehienez hamabost egunera, zerbitzu-beharrizanak horretarako bidea ematen badu. Edonola ere, iraupen laburreko eskarietan, baimen hori murriztu egin ahal izango da.
32. artikulua.– Norberaren gauzetarako baimena.
1.– Norberaren gauzetarako baimena, oso arrazoi biribilengatik ez bada, ezin izango da eskatu, jarduneko zerbitzuan urtebete eman ez bada (hasi zein itzuli berritan).
2.– Norberaren gauzetarako baimena kargudunari eskatu behar zaio, behar besteko aurretiaz, berak jakinaraziko baitio Giza Baliabideen Zuzendaritzari, egiaztagiri egokiekin batera, hark onartu edo uka dezan.
3.– Norberaren gauzetarako emandako baimenak ez dira ordainduko. Baimen horien denbora ez da kontuan hartuko oporrak kalkulatzeko, eta iraupen metatua ezin izango da bost urtean urtebetetik gorakoa izan. Baimena hasten den egunean hasiko da zenbatzen bost urteko epe hori; beraz, urtebeteko baimena eskatzen bada, ez da halako beste baimenik emango, harik eta data horretatik bost urte igarotzen diren arte. Urtetik beherako baimenen kasuan, baimena hasten den egunean hasiko da zenbatzen, eta, egun horretatik bost urteko epean, norberaren gauzetarako baimen gehiago eman daitezke, urtea bete arte.
4.– Baimena ikasketa ofizialak egiteko eskatzen bada, oro har, eman dakioke plantillaren ehuneko hamarri, gehienez, urtean behin eta hiru hilabete jarraian, gehienez. Hala ere, salbuespenezko egoera egiaztatu berezirik badago, zerbitzuko beharrei erantzun ondoren, ehuneko horretatik gora ematea dago.
5.– Gobernuz kanpoko garapenerako erakundeen babespean garapen-bidean dagoen herrialderen batean misioren bat egiteko baimena eskatzen bada, bost urtean urtebete har daiteke, gehienez; gutxieneko aldia, berriz, hiru hilekoa izango da.
6.– Baimen hori ematea zerbitzuko beharren mende egongo da.
33. artikulua.– Partzialki ordaindutako baimena edo libre hartutako urtea.
Lana, bizitza pertsonala eta familia uztartzeko neurrien artean, partzialki ordaindutako baimen bat ezarri da eskariaren datan erakundean gutxienez 4 urteko antzinatasuna duten langile finkoentzat.
Partzialki ordaindutako baimenak ondoz ondoko lau urteko iraupena edo aplikazio-aldia izango du, baldintza hauetan:
– Baimen-aldiaren lehen hiru urteetan, baimena hartzen duten langileek lanaldi osoa egin beharko dute, eta laugarren urte osoan jai izango dute. Lau urteetan, ordainsari finkoen ehuneko hirurogeita hamabost kobratuko dute. Era berean, baimenak irauten duen lehen hiru urteetan, laneko egutegiaren eta ordutegien arabera benetan dagozkien kontzeptu aldagarriak jasoko dira.
– Eskubidea erabili nahi den aurreko urteko urriaren 1a baino lehen aurkeztu behar da eskaera, eta onartua izanez gero, hurrengo urtearen urtarrilaren 1etik izango du eragina.
– Baimeneko baldintza guztiak arautuko dituen erregelamendua, eskariak egiteko araubidea eta baimenak emateko prozedura Batzorde Paritarioaren baitan adostuko dira.
34. artikulua.– Lan-harremana etetea, baina lanpostua gordeta.
Hitzarmen honen eremuan dauden langile finkoei kontratua eteten zaienean, lanpostua gordetzeko eta aldi hori antzinatasunerako zenbatzeko eskubidea izango dute kasu hauetan:
1.– Langileak askatasuna galtzen badu.
Askatasuna galtzeagatik lan-harremana eteten zaion langileak bere lanpostua gordeta edukitzeko eskubidea izango du, harik eta epai kondenatzaile irmoa jaso arte. Egoera horretan dagoen bitartean ez zaio ezer ordainduko.
2.– Baliaezintasuna aitortu eta lanpostua gordetzen bazaio.
Lan-harremanak etenda iraungo du, baldin eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak baliaezintasunari buruz emandako hasierako ebazpenean, epe bat agertzen bada, bi urtekoa edo txikiagoa, berrikuspena eskatu ahal izateko, interesdunaren baliaezintasun-egoerak hobera egingo duelakoan; 46. artikuluan xedatutakoa eragotzi barik.
3.– Haurdunaldian eta edoskialdian arriskurik badu.
Haurdunaldiko eta edoskialdiko arriskua dela eta, lan-harremana eteten bada, Gizarte Segurantzako prestazioaren osagarria ordainduko du erakundeak, langileak egiazko soldataren % 100 jaso dezala bermatzeko.
LAUGARREN TITULUA
ESZEDENTZIAK ETA LANALDI-LABURTZEAK
35. artikulua.– Hitzarmenaren eremuan dauden langile finkoek nahitaezko edo borondatezko eszedentzia hartzeko eskubidea dute. Biotako batean ere ez dago inolako soldatarik hartzeko eskubiderik.
36. artikulua.– Nahitaezko eszedentzia emango da lanera joatea eragozten duen kargu publikoren baterako hautapenetarako edo izendapenetarako, eta eskubidea dago lanpostua gordetzeko, antzinatasunerako zenbatzeko eta lanpostu-sustapenetan eta -aldaketetan aurkezteko.
Era berean, sindikatu-erakunde esanguratsuago bateko probintzia, erkidego eta estatuko zuzendaritza-organoetan sindikatu-kargu bat betetzen duen edo betetzeko deia jaso duen langileak ere aukera hori izango du.
Nahitaezko eszedentzia hartzeko eskubidea izango du, bere lanpostua gordeta eta antzinatasuna zenbatuta, karguak irauten duen bitartean.
Kasu bietan, kargu publikoa utzi eta hurrengo hilaren barruan eskatu beharko du langileak lanera itzultzeko.
37. artikulua.– Langile finkoek, ETSren zerbitzuan gutxienez urtebeteko antzinatasuna egiaztatuz gero, eskubidea izango dute interes partikularragatiko borondatezko eszedentzian egoteko aukera aitor dakien; eszedentzia hori ez da lau hiletik beherakoa izango, ezta bost urtetik gorakoa ere.
Borondatezko eszedentzia idatziz eta hierarkiari jarraikiz eskatu behar da. Eskabidea aurkeztu eta hurrengo hogeita hamar (30) eguneko epean eman beharko da.
Langileek indarreko deskonturik badute, ETSk emandako mailegu, aurrerakin edo kredituren baten ondorioz, ezin dute borondatezko eszedentziarik hartu, harik eta kreditua ordaindu arte edo zorra kitatzeko berme nahikoa eman arte.
Lanera itzultzeko, lanpostu hutsen bat egoteaz gain, beharrezkoa izango da idatziz eskatzea, eszedentzia-aldia amaitu baino 30 egun lehenago, gutxienez.
Borondatezko eszedentzian dagoen langileak lehentasunezko eskubidea baino ez du izango bere kategorian edo antzeko batean sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko.
Itzuli aurretiko izapide gisa, borondatezko eszedentziadunak azterketa medikoa egin beharko du, erakundeko osasun-zerbitzuan, eta berak erabakiko du kargua betetzeko gaitasunik duen. Ezetz erabakiz gero, beste azterketa mediko bat eskatzea du langileak, sei hileko epean; bitartean, egokitzapenerako soberako langilearen egoeran geratuko da, eta lanpostu hutsa izateko baldintzapean, bigarren ezetza jasotzen badu.
Justifikatu ondoren, ikasketak amaitzeko edo zabaltzeko, oposizioak prestatzeko, ahaide gaixoak edo gurasoak zaindu behar izateko, edo luzerako egoitza aldatu behar izateko edo epemugarik gabe atzerrira joan behar izateko xedeaz, borondatezko eszedentzia eman bada eta, itzultzeko eskatzen denean, lanpostu hutsik ez badago, ETSk hiru hileko epea du nahitaez itzulera bideratzeko, edozein kategoriatara egokituta; eta langileak lehentasunezko eskubidea izango du, bere kategorian hutsik geratzen den edozein lanpostu hartzeko.
Pertsona berak eskubide hori berriro erabiliko badu, lau urte igaro behar dira aurreko eszedentziaren amaieratik.
38. artikulua.– Edozein administrazio publikotan edo erakunde publikotan mugarik gabe lanean hasten den langile finkoak borondatezko eszedentzia hartzeko eskubidea izango du, zerbitzu publikoan lan egiteagatik.
Langilea egoera horretan egon daiteke, egoera eragin duen zerbitzuak dirauen bitartean. Egoera amaitutakoan, hileko epea du langileak, lanpostura itzultzeko eskatzeko.
Eszedentzia hauek ez dute lanpostua gordetzeko eskubiderik, eta eszedentzian dagoen langileak, hutsik dagoen edo hutsik geratzen den lanposturako lehentasuna izateko, berak utzitako lanpostuaren kategoria berekoa edo antzekoa izan beharko du. Egoera horretan emandako denbora ez da zenbatuko sustapenen, antzinatasunaren edo eskubide pasiboen ondorioetarako.
39. artikulua.– Langileek gehienez hiru urteko eszedentzia hartu ahal izango dute seme-alaba bakoitza zaintzeko, bai beraiek izandako seme-alabak, bai adoptatuak edo familian hartuak izanda ere (harrera iraunkorra nahiz adopzio aurreko harrera). Haurra jaiotzen den egunean hasiko da eszedentzia, edo adopzioari nahiz harrerari buruzko ebazpen judiziala edo administrazio-ebazpena ematen den egunean.
Ondorengo seme-alabetariko bakoitzak beste eszedentzia-aldi baterako eskubidea sorraraziko du; hala izanez gero, une horretan baliatzen ari den eszedentzia amaitu egingo da.
Gehienez bi urteko eszedentziarako eskubidea ere izango du odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko ahaide bat zaintzeko, baldin eta ahaidea bere kabuz balia ezin badaiteke, adina, istripua edo gaixotasuna direla kausa, eta ordainduriko jarduerarik ez badu.
Eszedentzia hori zatika har daiteke, eta haren iraupena kontuan hartuko da ondorio guztietarako, hau da, sustapenetarako eta antzinatasunerako. Halaber, langileak eskubidea du lanbide-prestakuntzako ikastaroetara joateko, eta horretarako deialdia ETSk egin behar dio.
Behin eszedentzia-aldia amaituta, itzulera 15 eguneko epean izango da, horren aurretik itzultzeko eskabidea idatziz eginda. Eszedentzia hori hartzen duten langileek lanpostua gordeta izateko eskubidea dute eszedentzian dauden bitartean.
40. artikulua.– Adingabeak edo elbarri fisiko, psikiko edo sentsorialak eta 2. mailarainoko ahaideak zaintzeko lanaldi-laburtzea.
Legez agindutako zaintza izateagatik, zuzenean bere ardurapean 12 urtetik beherako umeren bat edo ordaindutako lanik egiten ez duen ezindu fisiko, psikiko edo sentsorialen bat daukan langileak lanaldia laburtzeko baimena eska dezake; gutxienez, zortzirena, eta, gehienez erdia. Soldatako kontzeptu guztiak ere proportzio berean gutxituko zaizkio.
Adina, istripua edo gaixotasuna direla kausa, bere kasa moldatu ezin den eta jarduera ordaindurik ez duen odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko ahaideren bat zaindu behar duen langileak eskubide bera izango du.
Lanaldia gutxienez erdira murriztu dezakete langileek, soldata hein berdinean murriztuta, haien kargura duten haurra ospitalean eta tratamendu jarraituan dagoen bitartean, hala eskatuz gero, baldin eta aipatu adingabeak minbizia (tumore gaiztoa, melanoma edo kartzioma) edo beste gaixotasun larriren bat badauka eta ondorioz ospitalean (edo etxean ospitaleratuta) egon behar badu denbora luzez eta zuzeneko nahiz etenik gabeko zaintzak behar baditu. Horrelakoetan, kasuan kasuko osasun-zerbitzu publikoak edo osasun-administrazioko organoak egindako txostena aurkeztu beharko du langileak. Eskubideak adingabeak hemezortzi urte egin arte iraungo du gehienez.
Langileak zehaztuko du noiz laburtu ordutegia eta lanaldia ohiko lanaldiaren barnean.
ETSko bi langilek edo gehiagok eszedentzia hartzeko eskubidea baldin badute arrazoi berbera dela eta, erakundeak eszedentzia aldi berean hartzeko eskubidea mugatu ahal izango die langileei, erakundearen funtzionamenduari lotutako eta ondo egiaztatutako arrazoietan oinarrituta.
41. artikulua.– Genero-indarkeriaren biktimak.
Genero-indarkeriaren biktimatzat hartu den emakumezko langileak, gizarte-laguntza integrala izateko eta babesa egikaritzeko eskubidea bermatze aldera, eskubidea izango du lanaldia laburtzeko (soldataren murrizketa proportzionalarekin batera), edo lan-denbora berrantolatzeko (ordutegia egokituta, ordutegi malgua aplikatuta, edo erakundean lan-denbora antolatzeko erabiltzen den bestelako moduren bat baliatuta).
Neurri horiek antolatzeko, erakundea eta langilea ados jarriko dira eta, horren ezean, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 37.8 artikuluan xedatutako arauak ezarriko dira, gatazkak ebazteari buruzkoak barne.
BOSGARREN TITULUA
EUSKALDUNTZEA
42. artikulua.– Euskara sustatzea.
a) Erakundearen erabakiak eta argitalpenak, formularioak, inprimakiak, agiriak, etab. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan erabiliko dira Euskal Trenbide Sarearen barruan.
Jendearekiko harreman zuzena duten lanpostuetarako barneko hautaketa-prozesuetan, euskara jakitea sartzeko eskakizunen artean duten lanpostuetan izan ezik, euskara jakitea puntuatu egingo da, eta gaindituaren gaineko % 30 emango da.
Ondorio horietarako, jendearekiko harreman zuzena duten kategoriak gaur egun hauek dira:
– Geltokiko burua/Sareko teknikaria/Aginte-postuko teknikaria.
– Zerbitzuetako teknikaria.
– Mandataria-atezaina.
Ezagutza baloratzeko erreferentzia hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuko B2 maila izango da. % 30 horri loturiko hiru balorazio hauek ezarriko dira: % 30, B2 egiaztatzen bada; % 15, B1 egiaztatzen bada; eta, ezer ez, biotako bat ere egiaztatu ezean.
b) Kanpoko hautaketa-prozesu guztietan, beharrezkoa izango da hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuko B2 maila ofiziala egiaztatzea, gutxienez.
c) Euskara sustatzea:
Erakundeak diruz lagunduko du euskararen irakaskuntza, hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuaren C2 mailaraino, aktibo dauden langileen artean, baldin eta eskoletara joaten direla eta etekinak hartzen ari direla egiaztatzen badute.
Erakundeak euskarazko prestakuntza jasotzeko aukera hauek eskainiko dizkie langileei:
● Ikastaroak Euskaltegian, hiru hilabetetik urtebetera arte, egunero edo astean hainbat aldiz bertaratuta. Modalitate hori hautatzen duten langileei matrikularen kostua ordainduko zaie. Ikastaroa laneko ordutegian bada, ez dira orduak itzuliko.
● Euskara barnetegian ikasteko ikastaroak.
Ikastaro horietara doazen langileek ez dute lanera joan beharko ikastaroak irauten duen bitartean.
Langileak badaude zain, pertsona bakoitzak barnetegiko ikastaro bakarra egin ahalko du hiru urteko aldi bakoitzean.
● Beste ikastaro batzuk. Bi aldeek aztertuko dituzte, hala badagokio, beste prestakuntza-aukera batzuk, esaterako: online ikastaroak, lanposturako hizkuntza-prestakuntza zehatza, birziklapen-ikastaroak, euskararen sentsibilizazio eta sustapenerako ikastaroak eta abar.
d) Euskara ikasteko liberatzea:
Euskara ikasteko liberatzeko, honako hau eskatuko da:
– Euskararen ezagutza hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuko A1ekoa edo baliokidea izatea; edo,
– Urtebeteko ikasturte 1 egin izana egiaztatzea, asistentzia eta aprobetxamendu egokiak izanik.
Zein pertsona liberatuko den erabakitzeko, lehentasuna emango zaie barnetegira joateko asmoa dutenei, trinkoetara joango direnen aldean, eta iraupen luzeagokoek izango dut lehentasuna, gainerako baldintzak berdin neurtuko direlarik. Halaber, lehentasuna emango zaie euskara ikasten ibili eta, euskalduntzeko prozesua sendotzearren, liberazioa planteatzen dutenei ondoz ondoko urteetan hilabeteko edo bi hileko aldietan.
Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du urtean gutxienez bi pertsona liberatzeko (edo ordu-kopuru baliokidea), euskara ikasteko modalitate guztiak batuta, hitzarmen honek indarrean dirauen bitartean.
Egoera hori ordaindu egingo da. Ordainsarian, zehazki, kontzeptu finkoak sartuta egongo dira, eta, hala badagokio, baita dagozkion kontzeptu aldagarriak ere.
Euskara ikasteko baimenean aldi baterako ezintasuna edukiz gero, baimen hori dataz aldatuko da, baldin eta zerbitzuak eta ikasketa-modalitateak hala ahalbidetzen badute.
43. artikulua.– Euskara-plana.
Unean-unean indarrean den euskara-plana argitaratuko da.
SEIGARREN TITULUA
LANGILEENTZAKO LAGUNTZAK
44. artikulua.– Eskola-laguntza.
Langileentzako Laguntzen Batzordeak xedatutakoaren arabera, 13.546,91 euro jartzen dira ikasketa-beken edo eskola-laguntzen poltsan.
45. artikulua.– Ezintasunetarako laguntza.
Gizarte Segurantzak langileari ematen dion diru-kopuruaz gain, hau da, Gizarte Segurantzako kartillan seme-alaba elbarri edo onuradun bakoitzeko diru-kopuruaz gain, erakundeak hileko 101,25 euroko osagarri finkoa emango dio, kopuru hori aldaezina izango delarik.
46. artikulua.– Gorputz- edo buru-urritasunen ondoriozko lanpostu-egokitzapenak.
Pertsonaren bati ezintasun iraunkor absolutu edo handia (EIA) aitortzen zaionean, lan-kontratua amaitutzat joko da, inolako konpentsaziorik gabe, 59. artikuluan adierazitako kasurako hitzartutako aseguru-estaldura izan ezik.
Erakunde ofizial eskudunak ezintasun iraunkor osoa (EIO) aitortu duen kasuetan, murrizketa fisiko edo psikikoa duten pertsonak egokituko ditu erakundeak, prestutasuna dagoen kasuetan, beren probintzian dagoen eta beren gaitasunarekin bateragarria den lanpostu batera. Hala, lanpostu berriaren soldata-eskalaren ziozko soldata jasoko dute.
EIO aitortuta duten pertsonek lan-harremana amaituko dute 55 urte betetzen dutenean, II. eranskineko taula berezian adierazitako antzinatasuneko 175 hileko ordainduko zaie, eta neurri horrek ez du lanpostu finkoen kopurua txikiagotu behar. Kopuru bera aplika dakioke egungo 54.b) artikuluari.
EIO edo EIAko egoera berrikusten bada eta ordurako langilea erakundetik atera bada, ezintasuna 55 urtetik gora aitortu zaiolako edo aitortu eta gero adin horretara heldu delako, erakundeak berriro onartzeko konpromisoa hartzen du, ezintasuna aitortu zaionetik igarotako denbora kontuan izan gabe. Berriro hartzen badute, itzuli aurretik, langileak nahitaez itzuli beharko ditu aurretik antzinatasuneko 175 hileko horiek.
55 urte bete eta lan-harremana eten behar duten langileei gutxienez 80.000 euro bermatuko zaie, kontzeptu hori eta aseguruaren estaldura gehituta.
Puntu honetan aipatutako antzinatasuneko 175 hileko horiek eta hurrengo atalean adierazitako aseguru-estaldura ere ordainduko zaizkie 55 urtetik gorako langileei, ezintasun iraunkor osoa aitortu eta, horren ondorioz, erakundea utzi behar badute.
Atal honetako aldaketa ezintasun-aitorpenei ezarriko zaie, Administrazioak hitzarmen hau onartu eta gero, beraz, ezin izango zaie ezarri bera onartu aurretik egokitzapenetan hartutako pertsonei.
47. artikulua.– Absentismoa.
Gaixotasun- eta istripu-prestazioaren osagarria.
47.1.– Hitzarmen kolektibo honen 5. artikuluan eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 20.4 artikuluan xedatutakoa bete eta garatzeko, honako bide hauek ezartzen dira:
a) Gaixotasun- edo istripu-egoera egiaztatzea:
Erakundeko osasun-zerbitzuak eta kontratatutako osasun-zerbitzuak egiaztatuko du, erakundearen bulegoetan bertan edo langilearen etxean, aldi baterako ezintasun-egoeraren berri izan denetik edo ABEren baieztapen-partea jasotzen denetik 48 orduko epean.
Langileak erakundeko osasun-zerbitzura joan beharko du, hala eskatzen badiote eta posible badu. Joan-etorriko gastuak konpentsatzeko, 76.1.a) artikuluan adierazitako dieta ordainduko zaio.
b) Osasun-zerbitzuak agintzen duena betetzea:
Aldi baterako ezintasuna duen langileak osasun-zerbitzuak agintzen dizkion azterketa medikoak egin beharko ditu, hark edo espezialistek eginikoak.
Langileak osasun-zerbitzuak agindutakoa betetzeko konpromisoa hartzen du.
c) Osagarriaren galera:
Gaixotasun- edo istripu-egoera egiaztatzeari uko egiteak edo ezarritako aginduak nabarmen ez betetzeak osagarria ez kobratzea ekarriko du.
d) Osasun-zerbitzuaz hitz egiten denean, erakundeko osasun-zerbitzuaz edo kontratatuaz hitz egiten da.
e) Gaixotasun- edo istripu-egoerari loturiko iruzurrik egitea kaleratzeko arrazoia izango da.
47.2.– Legezko esparruak eta administrazio eskudunak hala baimentzen badute, erakundeak % 100era arte ordainduko du bajaren lehen egunetik aurrera, gaixotasun eta istripuen prozesuetan. Osagarria kalkulatzeko, prozesu bakoitzari dagokion legezko kotizazio-oinarria hartuko da kontuan. Halaber, kitapenak ere horri buruzko legezko irizpideen arabera egingo dira.
48. artikulua.– Bidaia-txartelak.
Doako bidaia-txartela izateko eskubidea izango dute langile aktiboek eta erretiratuek, baita beren ezkontideek (horretarako, justifikatutako bizikidetza ere onartuko da) eta 26 urtera bitarteko seme-alabek ere.
Adin horretatik aurrera, langilearen seme-alabek txartela edukitzen jarraitu ahal izango dute, baldin eta aitarekin edo amarekin eta bere kontura bizi baldin badira eta hala egiaztatzen badute.
Era berean, % 33tik gorako ezintasun-maila aitortuta duten seme-alabek eskubide hori gozatzen jarraitu ahal izango dute.
Datu faltsurik emanez gero, langilearen ahaide guztiei kenduko zaie bidaia-txartela.
Doako txartela edukitzeko eskubidea izango dute ETSko langileen bikotekideek, baldin eta langilearekin bizi badira eta halaxe egiaztatzen badute bizikideen erregistro ofizial egokian.
Bizikidetza egiaztatzeko, Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzioek eta bizikidetza-ziurtagiriek balio dute.
49. artikulua.– Beste tren-enpresa batzuekiko bidaia-trukaketa.
Kudeaketa egokiak ezarriko dira, beste garraio-enpresa batzuekin akordio egokiak lortze aldera.
50. artikulua.– Otorduetako txartelak.
Lanaldi zatitua duten langileek otorduetako txartela izan dezakete, baina ezin izango dute aldi berean horretarako dieta jaso.
Txartelen sistemaren funtzionamendua arautzeko orduan, bi aldeek parte hartuko dute, Langileentzako Laguntzen Batzordearen bidez.
51. artikulua.– Uniformea eta laneko arropa.
Langile guztiek edukiko dute uniformea edo laneko arropa, beren eginkizunak normaltasunez garatzeko.
Langileentzako Laguntzen Batzordearen baitan, horiek entregatu, aldatu edo berritzeko irizpideak ezarriko dira.
52. artikulua.– Laneko materiala.
Erakundeak jarriko ditu langileek beren ardurapeko eginkizunetarako behar dituzten tresna eta lanabes guztiak.
53. artikulua.– Sariak.
Langileen jokabidea, errendimendua, ardura eta gaitasun bikainak saritzeko xedeaz, eta betebeharretan gero eta hobeto ibil daitezen, sariak emango dira honako zio hauengatik:
1.– Merezimenduzko ekintzak.
2.– Erakundean irautea.
1.– Merezimenduzko ekintzak.
Merezimenduzko ekintzatzat hartuko dira erregelamenduzko betetze hutsetik askoz goragoko borondatea eta jarrera azalarazten duten ekintzak, erabiltzaileen eta langileen segurtasunaren eta zerbitzuaren kalitatearen mesedetan, eta anormaltasunak edo istiluak gainditzera edo halakorik ez izatera, erakundeko ekoizpen-prozesuak edo irudia hobetzera, eta abarretara zuzenduta.
Merezimenduzko ekintzetarako sariak hauek izan daitezke:
a) Dirutan, gehienez, sei hileko.
b) Opor-egun gehiago; gehienez, langileari legez urtebetean dagokionaren bikoitza.
c) Ordaindutako baimena; gehienez, hamar egunekoa.
d) Ikasketa-bidaiak eta -bekak.
e) Laudoriozko gutuna.
Aurreko artikuluen ondorioetarako, inguruabar berezitzat hartu eta baloratu dira honako hauek: langilea une hartan zerbitzuan egon ez izana edo parte hartzera derrigorturik egon ez izana, baliabide egokirik izan ez izana, eta egoera oker-okerretan eta antzekoetan egon izana ere.
Aurreko sariak kalkulatzeko, hilekotzat hartuko da balorazio-soldataren eta antzinatasunaren kontzeptuen batura.
2.– Erakundean irautea.
Honetan datza:
a) Bi hileko soldata eta antzinatasuna, zerbitzuan 30 eta 35 urte bitartean eman duten langileentzat, 35 egin barik.
b) Hiru hileko soldata eta antzinatasuna, 35 urte eginda eta 40 egin gabe duten langileentzat, a) atalekoa jaso ez badute; bestela, bien arteko aldea baino ez zaie ordainduko, hau da, b) ken a).
c) Lau hileko soldata eta antzinatasuna, 40 urte egindakoan, a) eta b) ataletakoa ordaindu ez bazaie; bestela, aldea baino ez zaie ordainduko, hau da, c) ken b) eta ken a).
d) Bost hileko soldata eta antzinatasuna, 45 urte egindakoan, a), b) eta c) ataletakoa ordaindu ez bazaie; bestela, aldea baino ez zaie ordainduko, hau da, d) ken c) ken b) eta ken a).
Hitzarmenaren II. eranskinean dauden soldata-taulen arabera kalkulatuko da aurreko paragrafoetan aipatzen diren hilekoen zenbatekoa.
Sariak dagokion langileak eskatuta ordainduko dira, edota erretiro- edo heriotza-kasuetan.
40 urteko iraute-saria, langileak eskatuta kobratzen baldin bada, erretiroaren edo heriotzaren unean erregularizatuko da.
Saria ematea.
Iraute-saria alde batera utzita, gainerako sariak emango dira espediente baten ondoren. Espediente hori erakundeko Zuzendaritzaren ekimenaz hasiko da, langilearen nagusiek edo lankideek proposatuta, edota agintariek edo erabiltzaileek proposatuta.
Emandako sariak jasota geratuko dira langilearen espediente pertsonalean.
54. artikulua.– Erretiroak.
Erakundeko langileen erretiroak gauzatuko dira, indarreko araudiaren arabera zilegi diren heinean, baldin eta arau hauek betetzen badira:
a) Nahitaezko erretiroa izango dute kategoria guztietakoek, legez ezarritako adina betetzen dutenean, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe, legeak besterik agintzen ez duen bitartean.
b) Borondatezko erretiroa legez ezarritako adinetik gora izango da. Urte horiek bete eta borondatez erretiratu nahi duen langileak sei hilabete lehenago jakinarazi beharko du.
Hala bada, kalte-ordaina ordainduko zaio, eta honela kalkulatuko da: hileko antzinatasunaren zenbatekoa bider legez ezarritako adina betetzeko falta zaion hil-kopurua. Kalkulu horren barruan sartuko da aparteko ordainsarian ordaintzen den antzinatasuna ere, dagokion proportzioan. Hala ere, borondatezko erretiroa eskatzeko legez ezarritako adina betetzen duten hil naturalean erretiratzen direnek 175 antzinatasun-hileko jasoko dituzte hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera. Antzinatasunaren zenbatekoak II. eranskinean agertzen direnak izango dira.
Kalte-ordain horiek etenda geratzen dira, 5/2017 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoko 2018 ekitaldirako aurrekontuak onartzen dituenak) 19.13 artikuluan xedatzen duena betez, haren edukia aldatzen ez den artean.
Erretiro partziala eta errelebo-kontratua.
Euskal Trenbide Sareak konpromisoa hartzen du erretiro partzialaren modalitatea ezartzeko, 2013ko martxoaren 26an sinatutako erabakiaren eranskinean dauden lan-kontratu finkoko langileei; abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen azken xedapenetako hamabigarrenaren 2. paragrafoan xedatutako ondorioetarako, martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege Dekretuak idatzitako moduan.
Modalitate honek 2018ko abenduaren 31ra arte iraungo du, erretiroa hartzeko eskabideetan azaldutako egitate sortzailea 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa bada.
Honela aplikatuko da:
Langile orok 61 urte egin eta eskubidea izango du, borondatez, erretiro partziala eskatzeko; eta enpresak, nahitaez, onartu behar du eta behar diren ekintzak egin behar ditu, eskabidea onetsia izateko, jarraian garatzen diren baldintzetan, eta betiere, ezarritako erregulazio orokorrarekin bat:
– Interesdunak Zuzendaritzari eskari bat aurkeztea idatziz, beharrezko adina bete baino gutxienez hiru hilabete lehenago.
– Interesdunak erretiro partzialerako pentsioa arautzen zuten eskakizunak bete behar ditu, abuztuaren 1eko 27/2011 Legea indarrean jarri aurretik xedatuak, martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege Dekretuak emana.
– Eskatzaileak, baimendutako gehieneko erretiro partzialari (% 85) atxiki, eta aldi berean denbora partzialeko kontratu bat sinatuko du erakundearekin, lanaldiaren % 15erako.
– Erakundeak, garai berean, horretarako baldintzak betetzen dituen beste langile bati errelebo-kontratua egingo dio, lanaldiaren % 100erako.
– Erretiro partziala eta, ondorioz, lan-harremana, arestian aipatutako legezko xedapenaren arabera amaituko dira.
Konpromisoak indarrean jarraituko du, eraginkortasunez, baldin eta unean-unean indarrean den araudiaren arabera, urriaren 31ko 1132/2002 Errege Dekretuan jasotako erregulazioa aplikatu badaiteke.
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, araudira egokituta, hala ahalbidetzen badu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hala aurreikusten badu, erakundeak erretiro partziala eta errelebo-kontratua aplikatzen jarraituko du.
55. artikulua.– Heriotza-gastuak.
Jarduneko langileen heriotzagatiko kalte-ordaina 4 hilekoa da. Zifrarako kontuan hartuko da hil aurretiko hamabi hil naturaletako kontzeptu guztien batez bestekoa.
Ahaideek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dute honako hurrenkera honetan: ezkontidea edo bizikidea, seme-alabak, gurasoak eta neba-arrebak (kalte-ordaina zati berdinetan banatuko da multzo bereko onuradun bat baino gehiago dagoenean), baldin eta interesdunak ez badio bestelako irizpiderik adierazi Aholkularitza Juridikoari.
56. artikulua.– Maileguak.
ETSko langileei maileguak emateko, urterik urtera funtsa sortzen da, eta funtsaren kopurua aurrekontu ofizialean azaltzen den «soldatak eta lansariak» kontuaren % 3 da.
Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langileentzako maileguen kontuaren saldoaren eta funts horren arteko aldea banatu egingo da hiru hilean behin.
Banatu behar den kopuruaren % 65 etxebizitzak erosteko izango da; banakako gehieneko zenbatekoa 12.000 eurokoa izanik, bost urtetan amortizatzekoak. Gainerako % 35a familia-beharretarako maileguetarako izango da; gehieneko zenbatekoa 9.000 euro izanik, hiru urtetan amortizatzekoak. Banatu gabeko kopururik geratuz gero, berari dagokion atal berean metatuko da.
Mailegu horietarako interes-tasa urtean % 1ekoa izango da.
Etxebizitza erosteko mailegurako, 18 hilabeteko antzinatasuna behar da, eta familia-beharretarako mailegurako, bestetik, 12 hilabetekoa.
57. artikulua.– Aurrerakinak.
Aurreko artikuluan deskribatutako mailegu-motez gain, erakundeko Zuzendaritzak salbuespen-salbuespentzat hartutako egoeretan, langileei konturako aurrerakinak egin dakizkieke; eta, mailegua itzultzeko baldintzak Zuzendaritzak ezarriko ditu kasu bakoitzean.
58. artikulua.– Etxebizitza.
ETSko langileek, lanaren, lekualdaketen edo prestakuntzaren beharrizanen ondorioz beharrezkoa bada, eta horretarako prestutasuna badago, etxebizitza bat edukitzeko eskubidea izango dute.
Aipatutako egoeran ez diren beste batzuetan, kasuan kasu aztertuko da bakoitzaren egoera.
59. artikulua.– Istripu-asegurua.
59.1.– ETSko langileentzako istripu-aseguruaren kalte-ordainak honako hauek dira:
a) Heriotza: 45.000 euro.
b) Ezintasun iraunkor osoa, absolutua eta baliaezintasun handia: 45.000 euro.
59.2.– Heriotza- eta ezintasun-polizen estaldura indarrean jarriko da hitzarmen kolektibo hau onartzen den egunetik aurrera, eta honako kapital hauek dira:
a) Heriotza: 45.000 euro.
b) Ezintasun iraunkor osoa, absolutua eta baliaezintasun handia: 45.000 euro.
Bi hobarien kostua balio erdian eta zati berdinetan ordainduko da erakundeko eta langileko, ezintasun iraunkor osorako zatia izan ezik; azken hori osorik ordainduko du erakundeak.
60. artikulua.– Babes juridikoa.
Istripu baten ondorioz Euskal Trenbide Sareko pertsonaren bati dolurik gabeko erantzukizun penala egozten bazaio, ETSk hartuko du bere gain haren defentsa judiziala; eta, horretaz gain, haren behin-behineko askatasuna lortzeko ezar daitekeen fidantza ere utziko du mailegutan.
ETSk ordainduko ditu, erantzukizun zibila dela kausa, epai irmoz ezartzen diren kalte-ordainak, baldin eta agentearen defentsa juridikoa ETS berak zuzentzen badu.
Dena dela, kasuan kasuko barne diziplina-espedientea izapidetuko da izan daitezkeen lan-erantzukizunak zehazteko. Hori eginda, bertan behera utziko da zigorraren betetzea, jurisdikzio penalaren edo zibilaren erabaki irmoa jakin arte.
Erakundea arduratuko da zerbitzuan, zirkulazioaren arloan, hasitako zehapen-espedienteen ondorioz jarri behar diren administrazio-errekurtsoez, baldin eta zehapen-espedienteen sorburua ez bada izan ausarkeriaz gidatzea, alkoholaren edota drogen eraginpean gidatzea, etab.
Halaber, gidabaimena edota lan egin bitartean galdutako puntuak eskuratzeko ikastaroak ordainduko ditu erakundeak, aurreko artikuluan adierazitako baldintzetan.
ZAZPIGARREN TITULUA
BALDINTZA EKONOMIKOAK
61. artikulua.– Printzipio orokorrak.
Kapitulu honen xedea da ETSko langileentzako baldintza ekonomikoak finkatzea.
1.– Igoera orokorra.
Hitzarmen honen indarraldi-urte bakoitzeko, ordainsarien igoera orokorra izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean ezarritako igoera orokor bera.
2018. urterako igoera orokorra % 1,5ekoa izango da urtarrilaren 1etik ekainaren 31ra, eta % 1,75ekoa uztailaren 1etik abenduaren 31ra. Azken ehuneko hori hitzarmeneko atal desberdinetako prezioan adierazitakoa izango da. Era berean, % 0,5 ordaindu da 2018ko urriaren 31ra arte, eta % 1 2018ko azaroaren 1etik aurrera, Itzarri BGAEri egindako ekarpenen ziozko kontzeptu finko eta aldizkakoen artetik.
2.– Helburuen araberako ordainketa.
Helburuen arabera ordaintzeko sistemari eutsiko zaio, eta diru-poltsa bat sortuko da, 2018rako, 160.000,00 eurokoa; eta erabiliko da hitzarmen honen eremuan dauden langileek helburuak betetzen dituztenean ordaindu beharreko osagarria aplikatzeko. Poltsa honi urtero eutsiko zaio hitzarmena indarrean den bitartean, eta haren zenbatekoa eguneratu egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmen honen indarraldiko urteetako bakoitzerako orokorrean, hala badagokio, ezartzen duen igoera orokorraren arabera.
Poltsa hori ezin da finkatu edo metatu hurrengo urteetarako.
Helburuak lorgarriak izan behar dira, baina zentzuzko maila batean zorrotzak, erakundearen plan estrategikoan eta jardute-planetan oinarrituta. Zuzendaritzak urtero finkatuko ditu helburuak, eta sindikatuetako ordezkariei aurkeztuko dizkie, beren haztapena adosteko xedeaz; eta, horren ostean, Gai Ekonomikoetarako Ordezko Batzordeari aurkeztuko dizkiote, behin betiko onar ditzan.
Hurrengo ekitaldietarako helburuak (betetze-mailaren balorazioa, banaka banatzeko modua eta ordaintzeko modua barne) eguneratzen joango dira, helburuetariko bakoitzaren definizioa eta kalkulua barne izanik.
Bi aldeek adierazi dute hitzarmena indarrean den bitartean helburuen arabera langileen osagarria banatzearekin lotutako lan-ekipoaren eta negozio-arloaren helburuak garatu nahi dituztela.
Helburuen betetze-maila kanpoko ebaluazio baten bidez zehaztu behar da. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Administrazio Publiko Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak fiskalizatuko du eredua benetan nola aplikatzen den. Horretarako, kanpoko ebaluazio-enpresak gauzatutako jarduerak ikuskatuko ditu.
Urtean behin ordainduko da, hurrengo urteko lehen lauhilekoan, kontuak itxi eta gero, eta bakoitzari ezarritako helburuak eta parametroak noraino bete diren baloratu eta gero.
3.– Soldata-taulak.
2018ko soldaten taulako balio ekonomikoak ondorengo ataletan garatutakoak izango dira.
62. artikulua.– Balorazio-soldata.
Balorazio-soldataren kontzeptuan, II. eranskinean soldata-maila bakoitzeko jasotzen diren zenbatekoak banatuko dira, urtean hamabi hilekotan.
63. artikulua.– Antzinatasuna.
ETSko langileek, erakundean lau urteko antzinatasuna egiten duten bakoitzeko, urtean hamabi hilekotan jasoko dute honako osagarri hau:
Antzinatasuneko osagarria ordainduko da lau urteko antzinatasun-aldi bakoitza betetzen den seihileko naturalaren lehen egunetik hasita. Maila bakoitzerako zenbatekoak, 2018. urterako, II. eranskinean jasotzen dira.
2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, beste laurteko bat sortzen hasi diren langile guztiei antzinatasuna hirurtekoka hasiko zaie zenbatzen. Egun horretan, laurtekoaren erdian dauden langileei, aribideko laurtekoa osatzen duten egunetik aurrera, hirurtekoak sorraraziko zaizkie.
Horrela, bolada batean antzinatasuneko 2 taula egongo dira, laurtekoena eta hirurtekoena, eta eguneratzen joango dira ordainsariei buruzko atalean finkatutako irizpide orokor berberaren arabera. Hirurtekoaren prezioa laurtekoaren prezioaren % 75 izango da.
64. artikulua.– Aparteko ordainsaria.
Aparteko ordainsariaren kontzeptuan, 2 ordainsari emango zaizkio langile bakoitzari, antzinatasuna ere gehituta. Urte bakoitzeko ekaineko eta abenduko nominetan ordainduko dira; lehena urtarril-ekaineko epeari dagokio, eta bigarrena uztail-abenduko epeari. 2018. urteko zenbatekoak II. eranskinean jasotzen dira.
65. artikulua.– Erantzukizun-plusa.
Zuzendaritzak, hitzarmen honetako ordainsariekiko arrazionaltasun- eta proportzionaltasun-muga batzuen barruan, kontzeptu horren bitartez ordainduko die erantzukizun edo arduraldi bereziko karguak dituzten eta aparteko lanaldia, atsedenari kendutako orduak, eta abar kobratzen ez dituzten langileei.
Kontzeptu hori sortzen da Zuzendaritzak lanpostuen baloraziotik kanpo geratzen diren langileei egiten dien ebaluaziotik; kontuan hartuta ezartzen diren helburuen betetze-maila, taldearen integrazioa erakundearen egitasmoan, lortutako emaitzak, eta abar.
Erantzukizun-plusa bitan dago banatuta, zati finko bat bakoitzak duen soldata-mailari lotuta dago, eta bestea zati aldakorra da, Zuzendaritzak plusa eman aurretiko urtean izandako lanpostuko jarduera baloratzerik eratorrita.
Zati finkoa:
8., 9. eta 10. mailetako langileek (erantsitako zerrendakoek, III. eranskina) 2018an zehar erantzukizun-plusaren kontzeptuan, kopuru finko bat jasoko dute urtean:
● 8. maila – 3.930,16 euro.
● 9. maila – 4.828,49 euro.
● 10. maila – 7.298,88 euro.
Kopuru horiek eguneratuko dira hitzarmen kolektibo honetan gainerako soldata-kontzeptuetarako adostutakoaren antzera.
Kopuru hori jasoko da, baldin eta, aurreko ekitaldiaren gaineko balorazioan, bakoitzak duen mailaren balorazioaren batez bestekoaren % 50era heldu bada, gutxienez. Ekitaldiren batean zehar gutxieneko balorazio horretara heldu ezean, Zuzendaritzak berak erabakiko du erantzukizun-plusaren kontzeptuan zenbat jasoko den (zati finkoa eta aldakorra). Horrelako egoerarik badago, aplikatu aurretik, jakinaren gainean jarriko da Batzorde Iraunkorra.
Zati aldakorra:
Banatu beharreko kopurua aldakorra izango da, eta honela kalkulatuko da: aurrekontuan erantzukizun-plusaren kontzeptu osoa ordaintzeko jarrita dagoen kopurua ken erantzukizun-plusaren zati finkoa ordaintzeko jarritako kopurua.
Horretarako, honako alde hauek baloratuko dira:
1.– Eraginkortasuna eta errendimendua.
2.– Prestasuna.
3.– Lidergotza.
Alde horietariko bakoitzak hiru elementu ditu:
1.– Eraginkortasuna eta errendimendua.
1.1.– Gorabeherak konpontzea.
1.2.– Gatazkak ebaztea.
1.3.– Baliabideak kudeatzea.
2.– Prestasuna.
2.1.– Absentismoa.
2.2.– Presentzia.
2.3.– Jarrera.
3.– Lidergotza.
3.1.– Pertsonen arteko harremanak.
3.2.– Ekipoen kudeaketa.
3.3.– Ekimena.
Idazkaritza Nagusiak soilik aldatu ahal izango ditu alde eta elementu horiek, erakundeko zuzendaritza korporatiboek proposatuta.
Alde bakoitzari dagokion pisua % 33,33koa da. Alde bakoitzaren elementuei dagokien pisua aldakorra izango da lanpostu batetik bestera, eta alda daiteke beharren arabera.
Lanpostu bakoitzerako kontuan hartu beharreko aldeak eta elementuak adierazita daude 2007ko apirilaren 26an entregatutako dokumentuan.
Pertsona bakoitzaren ebaluazio-proposamena haren nagusi hurrenak egingo du. Gero, berak bere zuzendariari igorriko dio, eta zuzendariak Giza Baliabideen Zuzendaritzari. Giza Baliabideen Zuzendaritzak langileen balorazio-proposamenak berrikusiko ditu, eta bermatuko du ekitate- eta homogeneotasun-irizpideak ezarri direla.
Lanpostu guztiak 100eko oinarrian baloratu eta gero, honako haztapen hau aplikatuko da:
8. soldata-maila – 1,00eko koefizientea.
9. soldata-maila – 1,20ko koefizientea.
10. soldata-maila – 1,40ko koefizientea.
Ondoren, erantzukizun-plusaren zati aldakorrerako jarritako zenbatekoa orotariko puntuez zatituko da, eta pertsona bakoitzak lortutako puntuazio haztatuaz biderkatuko da; horrelaxe lortuko da hurrengo ekitaldian jaso behar den kopurua.
Sistemaren gaineko gogoetak:
Proposatutako sistemaren indarraldia hitzarmen kolektibo honetan ezarritakoarekin lotuta dago.
Erantzukizun-plusa ez da kontsolidagarria.
Ekitaldi bateko baloraziotik ateratako erantzukizun-plusa ekitaldi horren osteko ekitaldian ordainduko da.
Erantzukizun-plusa izateko eskubidea duen lanpostuan sartzen diren, edo, eskubide hori izanda, goragoko beste lanpostu batera aldatzen diren langileek lehen egunetik jasoko dute soldata-maila berriko erantzukizun-plusaren zati finkoa, hasiera-dataren proportzioan, eta lehen ebaluazioa egin arte. Ebaluazioa egiteko, gutxienez hiru hil eman behar ditu lanpostu horretan.
Lanpostua aldatu eta hierarkiako mendekotasun-loturarik badago, hasierako balorazioa kargudun hurren biek egingo dute elkarrekin.
Zirkulazio-langileen kasuan, kontzeptu horren ziozko kobrantza bateragarria izango da hitzarmen honetako hobari guztiekin, salbu atsedenen prestutasunaren ziozko hobariarekin, lanaldien arteko atseden-denboraren ziozko hobariarekin eta txanda aldatzeko hobariarekin.
Mantentze-kolektiboan, plus hori kobratzea bateragarria izango da gaueko lanaren ziozko hobariekin, larunbat, igande, zubi eta jaiegunetako lanaren ziozko hobariarekin eta txandako lanaldien arteko denboraren ziozko hobariarekin.
66. artikulua.– Prestasun-plusa.
Kontzeptu hori ezin da aurrekoarekin batera kobratu, soldata konpentsatzeko irizpideen emaitza baita; eta, beraz, edozein soldata-mailatako langileei ezar dakieke, betiere alde biak ados jarrita.
Zenbatekoa orokorrean ezartzen da lanbide-talde bakoitzerako, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari dagokio, Zuzendaritza eskudunarekin batera, kasuan kasuko zenbatekoak zehaztea, dedikazio bereziaren, aparteko jardueraren, interesaren edo ekimenaren nahiz langileen gaitasunen arabera.
Azken urteetan lanbide-talde guztien prestutasunean jasandako igoera konpentsatze aldera, hitzarmen honetarako kontzeptu honen zioz ordaindutako zenbatekoak eguneratu egin dira.
Plus horren zenbatekoak urtero argitaratuko dira soldata-tauletan.
67. artikulua.– Absentismoko ordezkoentzako hobaria.
Absentismoko ordezkoentzako hobaria lan-txandek, lan-egoitzek, zerbitzu-koadroen aplikazioak, eta abarrek eragindako definizio ezaren egoera konpentsatzeko da.
Hobari hori jasoko dute funtsean absentismoko egoera horiek betetzen dituzten langileek, zehatzago esanda:
1.– Zerbitzu-koadroan absentismorako hilean gutxienez hiru egun edo aste berean hiru egun jarrita dituzten langileei ordainduko zaie hobaria, lanbide-kategoria edozein dela ere. Aukeretako bigarrenaren zioz erabilitako egunak ezingo dira zenbatu hurrengo hilerako.
2.– Halaber, absentismoko ordezkoaren izendapena duen lanposturen batean dagoen langile orori ordainduko zaio, horrela dirauen bitartean.
3.– Horretaz gain, oporretako ordezkoei ordaindu egingo zaie opor-zikloaren hasieran bete beharreko opor-txandarik grafiatuta ez duten hiletan ere, edo zerbitzu-beharrizanengatik grafiatuta dituztenak bete ezin dituztenean ere.
Hobariaren zenbatekoa 91,22 eurokoa da. Hobari hau ezin da txanda aldatzeko hobariarekin batera jaso.
68. artikulua.– Gidatzeko baimena izateko hobaria.
Kontzeptu hau antolakuntzari buruzko arrazoiengatik eta Zuzendaritzaren irizpidearen arabera aplikatuko zaie traktoreak, tren-unitateak, laneko trenak, eta langileak garraiatzeko ibilgailuak gidatu behar dituzten zentro kolektiboei eta pertsonei.
Bidea mantentzeko langileek, lan-trenak gidatzeko eta auskultazio-lanak egiteko, kontzeptu hau jasoko dute. Era berean, hobari hau aplikatuko zaie langileak edo/eta materiala garraiatzeko ibilgailuak gidatzen dituzten mantentze-langileei.
Edonola ere, baimen hori emateko, aurretik prestakuntza eta gaitasun-probak egin behar dira.
Aipatutako materialak gidatzeko baimena duten pertsonek, baimena indarrean dagoen bitartean, hileko 24,79 euro jasoko dute, eta beste 4,16 euro benetan gidatze-lanean aritzen diren egun bakoitzeko.
Bi kasuetan, aurretik hobari hori jaso izan duten langileek bermatuta izango dute hobari finkoaren kobrantza «berme pertsonal»aren kontzeptuaren baldintzetan.
69. artikulua.– Gauez lan egiteko hobaria.
22:00etatik 06:00etara bitartean lanean emandako orduak ohiko gau-lanaldiaren arabera ordainduko dira, soldata-maila edozein izanda ere, honako honi jarraikiz:
a) Gaueko lana ohiko lanaldiaren % 75 baino laburragoa denean.
b) Gaueko lana gutxienez ohiko lanaldiaren % 75ekoa denean.
2019ko urtarriletik aurrera, zenbatekoak 2,5 eta 5 euro izango dira, hurrenez hurren.
70. artikulua.– Gauean kanpoan egindako lanen ziozko hobaria.
Mantentze-antolakuntza berria martxan jartzen denetik aurrera, bere lana garatzean gauez kanpoan lan egin behar duen langileak honako zenbateko hauek kobratuko ditu kontzeptu horren zioz:
a) Gaueko lana ohiko lanaldiaren % 75 baino laburragoa denean, 3 euro.
b) Gaueko lana ohiko lanaldiaren % 75 baino luzeagoa denean, 6 euro.
71. artikulua.– Larunbat, igande, zubi eta jaiegunetan lan egiteagatiko hobaria.
Igande eta jaiegunetan edo larunbat edo zubietan lan egiten duten langileek eguneko adierazitako zenbatekoak jasoko dituzte, eta halakotzat joko dira, hain zuzen, lurralde historikoetarako edo lan-egoitzetarako argitaratutako urteko lan-egutegietan zehaztu diren jaiegunak eta zubiak. Lanaldi osoa eman ezean, kopuru hori hainbanatu egingo da. Zenbatekoak II. eranskinean jasoko dira.
Urtean zehar lanean emandako larunbatak, igandeak, jaiegunak eta zubiak konpentsatzeko xedeaz, 2018an 43.105,72 euro jarri dira. Zenbateko hori finkatu egingo da, eta urtero hitzarmeneko gainerako kontzeptuen hein berean igoko da.
Banaketarako, «1» balioa ezarriko zaie larunbatei eta zubiei, eta «2» balioa igandeei eta jaiegunei; zenbatuko dira iragan den urtean lanean emandako larunbat, igande, jaiegun eta zubiak; gero, zifra hori zati larunbat, igande, jaiegun eta zubi guztien kopurua, eta horixe da unitate-balioa. Gero biderkatu egingo da: unitate-balioa bider langile bakoitzak benetan egindako egun-kopurua (larunbatak, zubiak, igandeak eta jaiegunak); beraz, ez da aldi baterako ezintasuneko egoeretan ordainduko.
Unitate-kopurua kalkulatzeko eta unitateak ordaintzeko, kontuan hartuko dira egun horietan PKBn lanean emandako lanaldiak.
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, ordaindu beharreko zenbatekoak 35 euro izango dira larunbat eta zubietan eta 55 euro igande eta jaiegunetan.
72. artikulua.– Lanaldien arteko atseden-denborarako hobaria.
Hobari horrek konpentsatu egingo du ohiko lanaldien artean zerbitzu bat utzi eta hurrengo egunean beste bat hasi bitarteko 10 orduko atsedenaren murrizketa, eta ezingo da aplikatu PKB jardueretan, beren ordainketa-sistema propioa baitaukate. Hala gertatzen den lanaldi bakoitzeko, laburtze hori legez posible den lanpostuetan, honela ordainduko da:
73. artikulua.– Presako konponketetarako brigadak.
Presako konponketetarako brigadak lantaldeak dira, eta beren helburu nagusia da garraio-zerbitzuaren aseguramendua, urte osoan zehar eta mantentze-zerbitzurik ez dagoenean.
Lanaldia luzatzearen ziozko orduak ez dira PKB ordutzat joko; aitzitik, urteko zenbatekoaren arabera gauzatuko dira. Ondorioz, PKB orduak ez dira ohiko lanalditzat edo ezohiko lanalditzat joko, baina, bai, ordea, PKB ordutzat, eta ez dira metatuko urteko kopuruan.
Eguneko lanaldia amaitu ondoren, langileei zerbitzurik eskatzen baldin bazaie, egin beharreko lanordu horiek PKBren ordutzat hartuko dira.
Presako konponketetarako brigadak Mantentze Arlotik edo Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen duen beste edozeinetatik datozen langile boluntarioek osatuko dituzte. Langile boluntariorik ez badago, txandak egingo dira erdi-mailako kargudunek hautatutako langileen artean; plantilla osoaren % 75, gutxienez, hautatuta. Nahitaezkoa izango da, eta txandak errespetatu egingo dira.
Urtean pertsonako 70 PKB orduko gehieneko muga ezarri da, eta mantentze-sistema berria martxan jartzean aplikatuko da.
Langile horiek topatzeko moduan egon behar dute, telefonoz, adostutako sistemaren estaldura-gunearen mugen barruan. Honako hau izango da banaketa:
– Seinaleztatzea: 4.
– Bidea: 4.
Ordainsariak.
Topatzeko moduan egoteko edo lanerako prestasuna izateko, 126,21 euro ordainduko dira, nahiz eta lan efektiborik ez egin.
Mantentze-arloaren antolakuntza berria martxan jartzen denetik, egunean 20 euro ordainduko dira astelehenetik ostiralera eta zubietan, eta egunean 60 euro larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan.
Presako konponketetarako brigadetako langileak nahitaez joango dira dagokien aginte-postuak agintzen dien tokira, eta orotariko lanak egingo dituzte, erakundean duten lanpostua edozein izanda ere.
Halaber, 71. artikuluan xedatutakoaren arabera, larunbatetan, igandeetan, jaiegunetan eta zubietan lan egiteko hobaria ere ordainduko zaie, eta eguneko lanalditzat asteko batez besteko lanaldia hartuko da.
PKBko langileei eta erakundeko Zuzendaritzak eskatutako langile laguntzaileei 22,64na euro ordainduko zaizkie PKB zerbitzu batera doazenean. Lanorduak izango dira egoitzara heltzen direnetik bertara itzultzen diren arte igarotakoak.
Gabon Gaua eta Gabon Zaharra.
Abenduaren 24 eta/edo 31 gauetan PKB egoeran dauden edo gorabeheraren batean jardutera joan behar diren mantentze-langileei 378,13 euroko hobaria hainbanatuko zaie, gorabeherako orduen arabera. Era berean, langile horiek gorabehera horietara badoaz Eguberriko edo urte berriko egunetan, 99,74 euroko hobaria hainbanatuko zaie, gorabeherak artatzen emandako orduen arabera. Hobarietako zein aplikatzen den zehazteko ordutegi-muga 06:30ean ezartzen da, eta hainbanatu beharreko prezioa jarduera hasteko orduaren arabera finkatzen da, ordu horren aurretik edo ostean.
9 orduko atsedenaldia ezartzen da, PKBren azken jardutetik hurrengo ohiko mantentze-laneko lanaldia hasi arte. Lanaldiarekin bat egiten duen atseden-ordurik izanez gero, ordaindutako baimentzat hartuko da, eta ezingo da konpentsatu beste aparteko ordu batzuekin.
Azken PKB goizeko hirurak baino beranduago amaitzen bada, eta ez bada gutxieneko 9 orduko atsedena zaintzen ohiko lanaldiaren hasieran, lanaldi hori baimen ordaindutzat joko da, eta ezin izango da konpentsatu aparteko orduekin.
Aipatu jarduera garatzen duen kolektibo horrentzat:
a) Bazkaria edo afaria ordainduko da, unean unekoa, PKBren esku-hartzearen barruan badago.
b) PKBko kideak lekualdatzea eragin den edo horien lekualdaketa hastea beharrezkoa izan den kasuetan, PKB ordu bat ordainduko da zaintzako langileen aurrez aurreko esku-hartzerik gabe konpondu diren abisuen zioz.
c) PKB ordu bat ordainduko da gauez kontaktatutako pertsonei egindako telefono-deien zioz, nahiz eta azkenean esku-hartzerik behar izan ez.
d) Gau berean PKBk gauez egin beharreko bigarren esku-hartzea aldez aurretik erabaki beharko du dagokion tarteko kargudunak.
PKBak lanaldi normalarekin bateratzeko lehendik zegoen akordioa Hitzarmeneko Batzorde Paritarioan egokitu eta eguneratuko da.
74. artikulua.– Hainbanaketako orduak.
Lanalditik kanpoko zerbitzurik gabeko bidaietarako, hainbanaketako orduen zenbatekoa 5,34 euro orduko izango da.
75. artikulua.– Aparteko orduak.
Aparteko lanorduak desagerrarazteko helburuarekin bat etorrita, aparteko orduak ordaindu baino ez dira egingo borondatezko prestasunik ez dagoen kasuetan edo prestasun-egunen kopurua egoitza horretako zerbitzu-beharrei erantzuteko nahikoa ez denean. Borondatezko prestasuna dagoenean, langileak erabakiko du ordaindua izatea edo urteko kopuruan metatzea.
Aparteko orduak ezin izango dira inoiz ordaindu atsedenaldietako nahitaezko prestasunerako hobariarekin batera.
Ordaindu beharreko zenbatekoak II. eranskinekoak dira.
76. artikulua.– Dietak.
Dietak gastuak konpentsatzeko dira; beraz, ez da legez soldatatzat hartuko.
Kontzeptu hori ordaintzeko, honako baldintza hauek hartuko dira kontuan:
1.– Dieten zenbatekoak kopuru hauen arabera finkatzen dira:
a) Egoitzatik 6 kilometro baino urrunagoko joan-etorria 17,28 euro.
b) Egoitzatik 24 kilometro baino urrunagoko joan-etorria 34,51 euro.
c) Egoitzatik 48 kilometro baino urrunagoko joan-etorria 51,78 euro.
b) eta c) puntuetako dietak joan-etorrien arteko atsedenaldietan ere ordainduko dira.
2.– Mantentze Saileko eta Zerbitzu Zentraletako langileei 1.a) puntuan adierazitako dieta ordainduko zaie, baldin eta 6 kilometro baino gehiagora egon eta egoitzara bazkaltzera itzultzen ez badira, hau da, eguerdian amaitzeko ordura arte lanean aritu, eta arratsaldean, hasteko orduan, toki berean segitzen dutenean.
3.– Lanalditik kanpoko joan-etorrietako denbora eta itxarote-denbora hainbanaketako lanalditzat hartuko dira, hau da, 5 minutu kilometro edo frakzio bakoitzeko. Joan-etorriaren luzera da uneko lan-egoitzatik ohiko lan-egoitzara dagoen distantzia ofiziala. Salbuespena Mantentze Arloko langileak izango dira, horiei aparteko ordu gisa ordainduko baitzaie, beren lanaldia luzatu baldin bada.
Zenbaketa hori zatika egingo da, eta zati bakoitza aparte zenbatuko da. Beraz, ezin dira bateratu. Zatiketa honako hau da:
0 - 6 km.
6 - 24 km.
24 - 48 km.
Gehien jota, 3½ hainbanaketa-ordu.
4.– 48 km-tik gorako joan-etorria 15 egunetan jarraian egiten den bakoitzean, asteko atsedenaldiez gain, soldatadun lizentzia-egun bat hartzeko eskubidea izango da. Lizentzia hori ezin izango da ekonomikoki konpentsatu.
5.– Egoera berezietan dietaren kontzeptua gastu ordainduen kontzeptuaz ordezka daiteke.
6.– Kendu egiten dira dieta edo destakamentu gurutzatuak edo behar ez direnak.
7.– Mantentze Saileko eta Zerbitzu Zentraletako langileei, ETSk utzitako garraiobideez baliatzen direnean eta joan-etorriaren distantzia edozein izanda ere, bazkarirako 17,28 euroko dieta eta afarirako 17,28 euroko beste dieta bat ordainduko zaizkie, baldin eta egoitzatik kanpo bazkaldu edo afaldu behar badute, egoerak behartuta. Ez dute, beraz, b) eta c) puntuetako dietarik kobratuko.
8.– Langileak eskatuta, edo langilearen eta zerbitzuaren artean hala adostu denean, langilea bizilekura eramaten baldin badute, ez zaio artikulu honetan aipatutako dieta bat ere ordainduko.
77. artikulua.– Berme pertsonala.
Kontzeptu hau gaur egungo kopuru berean ordainduko da, eta indarrean dagoen bitartean finko eta aldaezin geratuko da.
Kontzeptuaren ordainketa eragin duen hasierako arrazoia desagertzen baldin bada, desagertu egingo da jasotzeko eskubidea ere.
Berme pertsonalaren kontzeptua kobratzen duten langileek kontzeptu horren 24 hileko kobratzeko aukera izango dute, eta horren ondoren eskubide hori bertan behera geratuko da. Maila-igoera, erretiroa eta abar direla eta, kontzeptu hori jasotzeko eskubidea eteten bada, aukera hori hartu eta 24 hilabete egin baino lehenago, jasotako gehiegizko diru-kopurua deskontatu egingo da. Aukera bera izango dute, edozein arrazoi dela kausa, berme pertsonalaren kontzeptua jasotzera iristen diren langileek.
ZORTZIGARREN TITULUA
ESKUBIDE SINDIKALAK
78. artikulua.– Enpresa-batzordeak.
Enpresa-batzordeak dira zerbitzua ematen duen lurralde historiko bakoitzean dituen langile guztien ordezkaritza-organo kide anitzak.
Enpresa-batzordeetan zenbat kide izango diren Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 66. artikuluan xedatutakoaren arabera erabakiko da.
79. artikulua.– Eskumenak.
Enpresa-batzordeek eskumen hauek dituzte:
a) Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko arauak betetzen diren kontrolatzea, baita gai horren inguruan hartzen diren erabakiak ere.
b) Batzorde Iraunkorreko idazkariaren bitartez jakinaraziko zaizkio honakoak:
1.– Irekitzen diren diziplina-espedienteak eta zigor-ezarpenak.
2.– Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 64. artikuluan xedatutakoak.
80. artikulua.– Zentro arteko batzordea edo Batzorde Iraunkorra.
Zentro arteko batzordea edo Batzorde Iraunkorra da erakundeko langile guztiak ordezkatzen dituen organo gorena. Langileen kezka, itxaropen eta iradokizun guztiak bideratzeaz arduratuko da, partaidetzaz, elkarkidetzaz eta kontrolaz giro sozial eta lan-giro onak lortzeko eta, horri esker, zerbitzu publikoan eraginkortasun eta emaitza hobeak ere lortzeko.
81. artikulua.– Eraketa eta funtzionamendua.
Batzorde Iraunkorra hamabi kidek osatuko dute. Kide horiek enpresa-batzordeetako kideek aukeratuko dituzte. Batzorde Iraunkorrean sindikatuen proportzionaltasuna gordeko da, hauteskundeen emaitzak orokorrean hartuta.
Batzorde Iraunkorrak bere kideen artean batzordeburua eta idazkaria aukeratuko ditu, eta prozedura-araudia egingo du hiru hileko epean. Araudi horren kopia bat igorriko dio erakundeko Zuzendaritzari, eta hitzarmen kolektiboari gehituko zaio, haren parte izango baita.
82. artikulua.– Eskumenak.
a) Sartzeko eta maila igotzeko azterketen egitarauak eta ereduak lantzen parte hartzea.
b) Zerbitzu-koadroak onartzea.
c) Hitzarmen kolektiboak negoziatzea.
d) Oro har, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 41. eta 64. artikuluetan xedatutako guztiak eta hitzarmen bidez enpresa-batzordeei emandakoak.
83. artikulua.– Batzordeetako kideentzako bermeak.
Enpresa-batzordeetako kideek ordu-kreditu bat izango dute beren eginkizunak betetzeko, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 68. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Batzorde Iraunkorreko kide ere diren enpresa-batzordeetako kideei hileko 40 orduko kreditua bermatuko zaie.
Bestalde, erakundeak bere gain hartuko ditu batzordekideen bidaia-gastuak, osoko bilkura egiteko edo Batzorde Iraunkorra biltzeko, lurralde historiko batetik bestera bidaiatu behar badute.
Halaber, erakundeak 76.1.a) artikuluko dieta ordainduko die ordezkari sindikalei; bilera horiek direla kausa, etxetik kanpo bazkaldu behar badute, bilerak goiz eta arratsaldekoak badira.
Horretarako, idazkariak dietarako eskubidea duten guztien zerrenda aurkeztuko dio erakundeko Zuzendaritzari.
Lurralde historiko batetik bestera doazen ordezkariei 76.1.a) artikuluko dieta ere ordainduko zaie, nahiz eta bilera egun erdikoa izan.
84. artikulua.– Atal sindikalak.
Atal sindikalak organo ordezkatzaileak dira, hau da, beren interesak defendatzeko sindikatu batean afiliatu diren langileen multzoa ordezkatzen dute.
85. artikulua.– Atal sindikalak aitortzeko baldintzak.
Aitortuta dago, oro har, beren egitura erakunde mailan.
Aitorpenerako betekizunak hauek dira:
1.– Legez eratutako sindikatu baten parte izatea.
2.– Sindikatu horren estatutuen arabera eratzea. Sindikatu horretako ordezkariek fede eman behar dute, eta benetan estatutuekin bat datorrela egiaztatu.
Sindikatu bakoitzari atal sindikal bakarra aitortuko zaio.
86. artikulua.– Eskumenak.
Atal sindikalen eskumenak hauek dira:
a) Zeinek bere sindikatuaren interesak babestea, erakundeko Zuzendaritzaren aurrean, eta berarekiko harremanak bideratzea.
b) Lantegietako iragarki-tauletan propaganda egitea, baldin eta laneko gaiekin zerikusia badu eta indarrean dagoen legedia hausten ez badu.
c) Erakundean dauden arazoen inguruko informazioa bidali eta jasotzea.
d) Erakundeko langileen artean propaganda egin eta afiliatuak erakartzea.
e) Zeinek bere garapenerako eta zabalkunderako behar dituen bitartekoak erabiltzea.
f) Kanpoko aholkulariak bertaratzeko eskatzea, behar izanez gero.
g) Hauteskunde sindikaletarako hautagai-zerrenda aurkeztea, zeinek bere karguak izendatuta eta kenduta.
87. artikulua.– Atal sindikaletarako bermeak.
Atal sindikal bakoitzak langileria osoan jasotako boto-kopuruaren araberako ordu-kreditu bat izango du:
45 ordu hileko, botoen % 15 lortuta.
58 ordu hileko, botoen % 17,5 lortuta.
74 ordu hileko, botoen % 0 lortuta.
90 ordu hileko, botoen % 22,5 lortuta.
107 ordu hileko, botoen % 25 lortuta.
123 ordu hileko, botoen % 27,5 lortuta.
Era berean, atal sindikalek beren kideak liberatu ahal izango dituzte dagozkien lanpostuen berezko lan-funtzioak betetzetik, ordezkari sindikalaren eginkizunak betetzeko, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
Afiliazioko % 10 bakoitzeko kide bat liberatu ahalko da, plantilla osoa kontuan hartuta. Edonola ere, atal sindikal bakoitzeko liberatu bat egon ahalko da gehienez. Liberatutako langilea enpresa-batzordeko, administrazio-kontseiluko edo ordezkari sindikaletako kide izan beharko da.
Enpresa-batzordeetako eta atal sindikaletako kideek eta ordezkari sindikalek beren ordu-kreditua erabiliko dute Langileen Estatutuaren testu bateginaren 68. artikuluaren azken paragrafoan xedatutakoarekin eta baldintza hauekin bat etorrita:
a) Metatu egingo dira enpresa-batzordeko kideen eta ordezkari sindikalen urte osoko ordu guztiak, bakoitzari dagokion sindikatuaren kontura.
b) Kreditu hori zentral bakoitzera afiliatutako edozein langilek erabil dezake.
c) Kreditua urtean behin zenbatuko da; beraz, urtean zehar nahierara bana dezakete zentralek.
d) Atal sindikal bakoitzak bertako kide bat bere lanpostuko eginkizunetatik orduka askatzeko aukera du, baldintza hauen arabera:
● Nahikoa ordu-kreditua izatea.
● Enpresa-batzordeko kideak edo ordezkari sindikalak izatea.
● Gutxienez 6 hilabeterako liberatzea.
Liberatu sindikalek, beren mailei dagozkien soldata-kontzeptu finkoez gain, konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute, betebehar sindikala egiteagatiko bereizkeria ekonomikorik sor ez dadin, Langileen Estatutuaren testu bateginaren 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Konpentsazio bera emango zaie orduen metaketarengatik liberatutakoei; gutxienez sei hilean segituan egiten bada.
88. artikulua.– Ordezkari sindikalak.
Atal sindikaletako ordezkariak dira, ondorio guztietarako, erakundean afiliatuta dauden langileen artean langileek beraiek hautatutako ordezkari sindikalak. Haien izendapena erakundeko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eragin osoa izan dezan.
Bi ordezkari sindikal izango dira enpresa-batzordeetarako hauteskundeetan, gutxienez, botoen % 10 jaso duten sindikatuen atal sindikal bakoitzeko.
Botoen % 10 lortu ez duten sindikatuen atal sindikalek ordezkari sindikal bakarra izango dute.
89. artikulua.– Ordezkari sindikalentzako bermeak.
Enpresa-batzordeetako kideak ez diren ordezkari sindikalek ere besteentzat ezarritako berme berberak izango dituzte, baita SALOaren 10.3 artikuluak aitortzen dizkien eskubideak ere.
Dena den, ordu-kreditua erabiltzeko, ezin izango da aurreko artikuluetan liberatuei eta atal sindikalei egotzi zaien ordu-kreditua gainditu.
90. artikulua.– Probintzia- edo estatu-mailako kargu sindikalak.
Erabakitzen da ordezkaritzarik handiena duten erakunde sindikaletan lurralde-, autonomia- edo estatu-mailan hautetsiak diren langileei SALOaren 9. artikuluan xedatutako eskubideak aplikatuko zaizkiela.
91. artikulua.– Ordu sindikalen eskaera.
Lizentzia sindikalen eskariak normalean hurrengo asterako osteguneko 14:00ak baino lehen egingo dira, eta, inola ere ez, hura gozatu nahi den data baino gutxienez 4 lanegunetik beherako aurrerapenarekin (egun hori zenbatu gabe). Horretarako, idatziz jakinarazi beharko zaio Giza Baliabideen Arloari.
Koadroei lotuta ez dauden langileek gutxienez lanegun bat utzi behar dute eskatzen duten egunetik hartu nahi duten egunera.
Oro har, ez da ordu sindikalik emango larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, oso kasu berezietan izan ezik.
Zerbitzu-koadroak, egutegiak, etab. negoziatzeko, arau orokor gisa, ordezkaritza duen sindikatu bakoitzeko pertsona bakarrak izango du baimen sindikala erakundearen kontura (Segurtasun eta Osasun Batzordean izan ezik).
Atal sindikalen batzarretarako baimenak aurreko asteko ostegunean 14:00ak baino lehen eskatu behar dira. Bi atal sindikalek ezin izango dute batzarra egun berean egin, eta lehentasuna izango du lehenago eskatu duenak.
Baimena uka daiteke, ordu-kreditua agortuta badago. Baimena emandakotzat hartuko da, ez bazaio eskaerari ezarritako epean erantzuten.
92. artikulua.– Parte-hartze sindikala.
Sindikatuek erakundean hartuko dute parte batzorde hauen bitartez:
1.– Zirkulazioaren Segurtasun Batzordea.
Zirkulazioaren Segurtasun Batzordea Zuzendaritzako ordezkaritza batek eta ordezkaritza duen zentral sindikal bakoitzeko kide batek osatuko dute. Horretarako izendapena, zehazki, dagokien zentral sindikalek egingo dute.
2.– Zerbitzu-koadroen Batzordea.
Zerbitzu-koadroen Batzordea osatuko dute, batetik, sindikatuen aldeak, atal sindikalek izendatutako partaideen bidez, Batzorde Iraunkorreko ordezkaritza bera izanik, eta, bestetik, Zuzendaritzaren ordezkaritzak.
Zerbitzu-koadroen Batzordea Batzorde Iraunkorraren eskuordekoa izango da ondorio guztietarako.
Batzorde honen eginkizuna da langileen lana arautzen duten zerbitzu-koadroak negoziatzea. Zerbitzu-koadroak oso garrantzitsuak dira erakundearen funtzionamendurako; beraz, batzordearen negoziazioa indarrean dauden legeekin bat etorrita egingo da, bertan xedatutako epeak ahalik eta gehiena arintzen saiatzeko.
Batzordeak hartutako erabakiak, plantillakoak eta lan-egoeraren aldaketetakoak, Batzorde Iraunkorrarekiko erabaki-mailakoak izango dira.
3.– Langileentzako Laguntzen Batzordea.
Langileentzako Laguntzen Batzordea osatuko dute, batetik, Batzorde Iraunkorrean ordezkaritza duen zentral sindikal bakoitzeko kide finko batek, bertan duten ordezkaritza bera izanik eta zein bere atal sindikalak izendatuta; eta, bestetik, erakundeko Zuzendaritzak, besteek beste ordezkari izanik.
Batzordearen eginkizun nagusia da maileguei, jantoki-txartelei, eskola-laguntzei, euskararen sustapenari, uniformeei eta, oro har, langileen laguntzatzat hartzen den edozein kontzepturi buruzko gaiak lantzea.
4.– Lanpostuen Baloraziorako Batzordea.
Lanpostuen Baloraziorako Batzordea ordezkaritza paritario batek osatzen du, Zuzendaritzak eta Batzorde Iraunkorrak izendatuta, lau ordezkari alde bakoitzeko.
Haren eginkizuna da lanpostuak baloratzeko sistema zaintzea, xedatutako prozedura-arauekin bat etorrita.
5.– Segurtasun eta Osasun Batzordea.
Segurtasun eta Osasun Batzordeak ordezkaritza paritarioa eta kide anitz ditu, Zuzendaritzak eta Batzorde Iraunkorreko atal sindikalek izendatuta, bertan duten ordezkaritzaren arabera. Batzordeak beretzat hartzen ditu Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean eta haren garapen-arauetan xedatutako Segurtasun eta Higiene Batzordearen eskumenak eta eginkizunak.
Segurtasun eta Osasun Batzordearen eginkizunak izango dira, bere funtzionamendu-araudian zehaztutako beste batzuen artean, honako hauek:
● Istripu eta gaixotasun profesionalen arrazoiak ikertzea.
● Segurtasun Planak egiten parte hartzea.
● Aitortutako arriskuen eta arrisku potentzialen mapa egiten parte hartzea.
● Langile guztiek osasunaren eta segurtasunaren gaineko prestakuntza egokia izan dezatela zaintzea.
● Azterketa medikoak egiteko interesa piztea.
Batzorde hau arduratuko da laneko orduetan edo lehenago (baina lanean eragina duelarik) alkoholdun edariak hartu edo drogak kontsumitzeari buruzko araudia garatzeaz.
6.– Epaimahai aztertzailea.
Epaimahai aztertzailea kide anitzeko organoa da, eta Zuzendaritzaren ordezkariek eta ordezkari sozialek osatzen dute. Haren helburua da lanpostuak aldatzeko prozesuetan, barne-sustapenetan eta kanpoko hautaketa-prozesuetan objektibotasuna eta gardentasuna bermatzea, eskumenaren eta inpartzialtasunaren irizpidea lagun.
7.– Euskara Batzordea.
Euskara Batzordea zuzendaritzako ordezkariek, langileen ordezkariek eta arlo desberdinetako langileek osatutako organoa da. Haren helburua da euskara-planarekin lotutako helburuen, ekintzen eta epeen jarraipena egitea.
BEDERATZIGARREN TITULUA
DIZIPLINA-ARAUBIDEA
93. artikulua.– Definizioa.
Faltatzat hartzen da nahita edo zabarkeriaz egindako ekintza edo ez-egite oro, baldin eta lan-arloan indarrean dauden xedapenetariko edozein haustea badakar.
94. artikulua.– Falten sailkapena.
Faltak, berezko astuntasunaren, ondorioen behinekotasunaren eta intentzionalitatearen arabera, hiru multzotan sailkatzen dira: arinak, astunak eta oso astunak.
Erregelamendu honetan aipatzen diren faltak ez dira izan daitezkeen guztiak. Faltaren bat berariaz adierazita ez badago, egin den arau-hustearen antzekoenaren parekotzat hartuko da.
Falten zerrenda.
95. artikulua.– Falta arinak hauek dira:
1.– Justifikatu gabe garaiz ez iristea, ez bada hilean lautan baino gehiagotan egiten, eta ez bada zerbitzuan oztoporik edo aldaketarik sortzen.
2.– Norberak higienerik edo garbitasunik ez izatea, eta uniformea desegoki erabiltzea edo osorik ez erabiltzea.
3.– Laneko materialak, makinak, tresnak eta lanabesak ez zaintzea edo gaizki zaintzea, kalterik edo matxurarik eragiten ez bazaie edo zerbitzua kaltetzen ez badu.
4.– Edozein lan-xedapenen edo -erregelamenduren hauste hutsa, axolagabekeria edo zabarkeria hutsa, zerbitzuaren segurtasunean edota erregulartasunean eraginik ez badu.
5.– Zerbitzuan zuzen ez jokatzea, gainerako langileekin edo erabiltzaileekin edo hirugarrenekin (hornitzaileekin, kontratetako langileekin, etab.), baldin eta jokabide horren garrantziaren ondorioz hurrengo multzoetan sartu ez bada.
6.– Irudiari edo itxurari buruzko adierazpen iradokitzaile eta desatseginak, baita txisteak edo iruzkinak ere; nahita egindako hitzezko abusu lizunak; lantokian eta lanabesetan sexu-edukirik duten irudiak edo horma-irudiak erabiltzea; edo berez mota horietakoa izan daitekeen beste edozein portaera.
7.– Deskribatu direnen antzeko beste edozein.
96. artikulua.– Falta astunak hauek dira:
1.– Justifikatu gabe 30 egunetan lautan baino gehiagotan garaiz ez iristea, edo, horren ondorioz, erakundeari kalteren bat eragitea, edo zerbitzua oztopatu, trabatu edo aldatzea.
2.– Lizentziak lortzeko gezurrak esatea.
3.– Karguko berezko zerbitzuetan mesede-tratua ematearen truke saririk onartzea.
4.– Urtebetean lau falta arin egitea.
5.– Txartelik ez duten pertsonei bidaiatzen edo fakturatu gabeko merkantziak garraiatzen uztea edo horretarako baimena ematea, halakoak eragozteko edo ez gertatzeko lana duten langileek eginez gero, irabazi-asmorik gabe; eta, halaber, langileentzako eta haien familientzako txartelak eta baimenak beste batzuei erabiltzen uztea.
6.– Lanaldian zehar, baimenik gabe, norberaren gauzetan aritzea.
7.– Zerbitzua justifikaziorik gabe bertan behera uztea, segurtasunean edo erregulartasunean eraginik ez badu.
8.– Lanera behin baino gehiagotan huts egitea, justifikatu gabe edo aldez aurretik jakinarazi gabe, hogeita hamar egun naturaletan hiru aldiz, gehienez.
9.– Diziplinarik eza edo desobedientzia lanean; hurrengo multzoan ez badago.
10.– Lanera huts egiteko gaixotasun-plantak egitea edo justifikatu gabeko istripuak alegatzea.
11.– Ondorio astunak izanik ere hurrengo multzoan sartzen ez diren zabarkeriak, zuhurtziagabekeriak eta arau-hausteak.
12.– Lanaren errendimendua nahita eta behin-behinean gutxitzea.
13.– Ordutegiaren kontrol-sistemak saihesteko edo, lanaldia justifikatu gabe betetzen ez denean, ez detektatzeko ekintzak edo omisioak.
14.– Errespetu edo adeitasun falta nabaria, beste langileren batekin, erabiltzaileekin edo hirugarrenekin (hornitzaileekin, kontratetako langileekin, etab.).
15.– Ezohiko droga-intoxikazioa edo mozkorraldia zerbitzuan, baldin eta zirkulazioari loturiko lanpostua ez bada eta zerbitzuaren segurtasunean edo erregulartasunean eraginik ez badu.
16.– Gonbit lizun edo konprometigarriak, lankideentzako keinu lizunak, behar ez den ukitze fisikoa, igurtzimendua, leku erreserbatuetan (komunetan, aldageletan, etab.) jendea ezkutuan behatzea, itxuraren edo sexu-aukeraren gaineko iruzkin etengabeak eta iraingarriak, eta berez mota horietakoa izan daitekeen beste edozein portaera.
17.– Esan direnen antzeko beste edozein arau-hauste.
97. artikulua.– Falta oso astunak hauek dira:
1.– Lanera behin baino gehiagotan huts egitea, justifikatu gabe edo aldez aurretik jakinarazi gabe, 90 egunetan hiru lanaldi baino gehiagotan.
2.– Lanean justifikaziorik gabeko eta garrantzi eta larritasun handiko diziplinarik eza edo desobedientzia izatea.
3.– Beste langileren bati, nagusiren bati edo haien senidekoei hitzez, idatziz edo ekintzaz tratu txarrak ematea, baita erabiltzaileei edo hirugarrenei (hornitzaileei, kontratetako langileei, etab.) ere.
4.– Ezohiko droga-intoxikazioa edo mozkorraldia zerbitzuan, baldin eta zirkulazioari loturiko lanpostua bada edo zerbitzuaren segurtasunean edo erregulartasunean eraginik badu.
5.– Kontratuaren fede ona haustea.
6.– Erakundeari edota lankideei egindako lapurretak, ebasketak, maulak, bidegabeko jabetzeak eta funts-atxikipenak.
7.– Ohiko edo itundutako laneko errendimendua nahita eta etengabe gutxitzea.
8.– Zuhurtziagabekeria ausartegia edo zabarkeria nabaria, baldin eta trenbide-zerbitzuko ustiapenaren segurtasunean edo erregulartasunean eragina badu.
9.– Zerbitzua justifikatu gabe bertan behera uztea, baldin eta segurtasunean edo erregulartasunean eraginik badu.
10.– Zerbitzuarekin zerikusia duten mesedeak egitearen truke opariak edo ordainsariak onartzea, konfiantza-abusua izanik, ETSren edo erabiltzaileen kalterako.
11.– Agintekeria.
12.– Lan arriskutsuak egiteko agintzea, aldez aurretik instalazioan, giroan edo leku arriskutsuan behar diren segurtasun-neurriak hartu gabe; eta, halaber, halako lanak egin behar dituzten langileei arrisku horretarako segurtasun-mekanismo, -lanabes edo -jantziak ez ematea, langileek eskatu arren.
13.– Ez erabiltzea ezarritako segurtasun-neurri guztiak, hau da, jasotako instrukzioei jaramonik ez egitea, langileari berari, lankideei eta hirugarrenei heriotza eragiteko arriskua duten lan arriskutsu-arriskutsuetan.
14.– Lana edo zerbitzua berehala ez geldiaraztea, baldin eta lanean ari direnentzako arriskurik hautematen bada, bai ezusteko edo aparteko arrazoiengatik, bai unean behar diren prebentzio-mekanismo erabilgarriak edo segurtasun-arropak ez izateagatik.
15.– Askatasun publikoen eta eskubide sindikalen jarduna oztopatzea.
16.– Greba-eskubidea eta lanerako eskubidea askatasunez egikaritzeko mugak jartzera bideratutako ekintzak egitea.
17.– Langile orok duen duintasunaren errespeturako oinarrizko eskubidea eta duintasuna behar bezala kontuan hartzeko oinarrizko eskubidea urratzea, horren barruan sartzen delarik sexu-kutsuko ahozko irainen edo irain fisikoen aurreko babesa; baita sexu-faboreak eskatzea ere, norberarentzat edo hirugarren batentzat, lanean goragoko mailan egoteaz baliatuta, edo antzeko egoeraren bat sustatzea, biktimari kalte eragiteko asmoa berariaz edo isilean adierazita, langileak harreman horren eremuan izan ditzakeen aurreikuspenak kaltetuz.
18.– Laneko jazarpena. Jazarpena da norbanako baten nortasunaren, duintasunaren edo osotasun fisikoaren edo psikikoaren aurkako jokaera errepikakorra, hitzezkoa, ekintzazkoa, keinukoa edo idatzia; edo haren lanpostua arriskuan jarri edo laneko giroa kaltetu dezakeena.
19.– Sexu-xantaia, hau da, enpleguaren lorpena, enpleguaren egoerak edo enpleguko iraupena biktimak sexu-mesedea egiteko baldintzapean jartzea, nahiz eta baldintza horren mehatxu esplizitua edo inplizitua ez bete. Giro-jazarpena edo sexu-jazarpena, hau da, lan-ingurune beldurgarria, kontrakoa eta umiliagarria sortzea, sexu-edukiez edo eduki sexistaz; sexu-jazarpena eta sexuaren ondoriozko jazarpena, erakundeko Zuzendaritzaren eskumenen mendeko eremuan sortuz gero, subjektu aktiboa edozein izanda ere. Errepresaliak hartzea salaketa jarri, lekukotza eman, lagundu edo jazarpen-ikerketetan parte hartzen duten pertsonei, edota halako jokabideen aurka azaltzen diren pertsonei, bai norberaren kasuan, bai hirugarrenen kasuan. Edozein eraso fisiko, edo berez mota horietakoa izan daitekeen beste edozein portaera.
20.– Urte batean zehar lau falta astun egitea.
21.– Aurrekoen antzeko beste edozein egitate, edo legeetan, erregelamenduetan eta aplika daitezkeen bestelako xedapenetan halakotzat hartutakoak.
Zehapenen sailkapena.
98. artikulua.– Falta arinei dagozkien zehapenak hauek dira:
Gaitzespen-gutuna edota prestakuntza-, birziklatze-, sentsibilizazio-ikastaroetara joatea, lanalditik kanpo.
99. artikulua.– Falta astunei dagozkien zehapenak hauek dira:
a) Aldi baterako, egun batetik hilabetera, enplegu eta soldatarik gabe uztea, edota prestakuntza-, birziklatze-, sentsibilizazio-ikastaroetara joatea, lanalditik kanpo.
b) Kategoria aldi baterako galtzea, sei hilerako, gehienez.
100. artikulua.– Falta oso astunei dagozkien zehapenak hauek dira:
a) Aldi baterako enplegu eta soldatarik gabe uztea, hilabete eta egun batetik hiru hilabetera.
b) Kategoria galtzea, sei hilabete eta egun batetik behin betikora.
c) Egoitzaz aldatzea, aldi baterako edo behin betiko.
d) Kaleratzea.
101. artikulua.– Langilearen kategoria-galera, aldi baterakoa edo behin betikoa, bi soldata-maila jaitsiaz gauzatuko da, gehienez; baina ematen dioten lanpostuko funtzio guztiak bete beharko ditu. Horren ondorioz, lan-egoitza aldatzen badiote, ez du inoiz bizilekua aldatu beharra ekarri beharko.
Aldi baterako edo behin betiko egoitza-aldaketa ekartzen duten zehapenetan, ahalegindu behar da jatorrizko lan-egoitzatik gertuen dauden lanpostu hutsetara aldatzen.
Kategoria-galera behin betikoa baldin bada, behin langilearen espedientearen oharpena baliogabetuta, berriro ere aurkeztu ahal izango da gora egiteko lehiaketetara, lehengo lanpostua lortzeko.
Aldi baterako enplegu eta soldatarik gabe uzteko zehapena Erregelamendua desegoki interpretatzeagatik, hutsegiteengatik, arriskuaren pertzepzio okerrarengatik, eta abarrengatik izan bada, zehapena osatzeko edo haren ordez, lanorduetatik kanpoko prestakuntza-jardunaldiak egin ahal izango dira, neurri hori Zuzendaritzaren ustez egokia denean, berriro ere antzeko arau-hausterik izan ez dadin.
Erantzukizuna aldatzen duten inguruabarrak.
102. artikulua.– Inguruabar aringarriak hauek dira:
1.– Espedientean zehapen idatzirik ez izatea.
2.– Lehenago sariak edo aipamen laudagarriak merezi izana.
3.– Probokazioren edo mehatxuren bat tartean dela hala jokatu izana.
4.– Barra-aldirako edo itsualdirako estimuluen eraginez hala jokatu izana.
5.– Egindako ekintzak ondoriorik izan ez dezan ahalegin guztiak egin izana.
6.– Unean bertan damutzearen ondoriozko bulkadaz, faltaren efektuak konpontzen, gutxiagotzen, eta iraindutako pertsonari atsegin ematen saiatu izana, edo egindakoa aitortu izana.
7.– Aurrekoen antzeko zentzua duen beste edozein.
103. artikulua.– Inguruabar astungarriak hauek dira:
1.– Lehenago egin izana baliogabetu gabe dagoen antzeko faltarik.
2.– Ezkutatzea. Honela ulertuta: zer gertatu den argitzeko oztopoak eragiten dituzten faltsukeriak, desitxuratzeak, simulazioak edo omisioak.
3.– Jakinaren gainean jokatu izana.
4.– Maltzurkeriaz jokatu izana (hau da, ekintza bermatzera zuzenean bideratutako baliabideak, erak edo moduak erabili izana).
5.– Faltaren gaitza nahita handitu izana, behar ez diren beste gaitz batzuk eginez.
6.– Aurrekoen antzeko beste edozein inguruabar.
104. artikulua.– Ezarri beharreko zehapena graduatu egin beharko da, kasu bakoitzean izan diren inguruabar aringarriak edo astungarriak kontuan izanik; halaber, kontuan izan behako da gertakarien neurria, eragindako kaltea eta egilearen intentzionalitatea.
Sari edo aipamen laudagarri bakoitza behin baino ezin izango da aringarritzat hartu. Horren ostean, birtualtasuna galduko du.
Inguruabar aringarririk izanez gero, faltari dagokion zehapena gutxieneko graduan ezarriko da.
Bi inguruabar aringarri edo bakarra baina oso kualifikatua izanez gero, aurreko multzo hurrenari dagokion zehapena ezartzea dago.
Bi inguruabar astungarri edo bakarra baina oso kualifikatua izanez gero, behar den zehapena gehieneko graduan ezarriko da.
Falta berean inguruabar aringarriak eta astungarriak biltzen direnean batak bestea kitatuko du.
105. artikulua.– Hutsegiteen preskripzioa.
Langileen faltak preskribatu egiten dira, etengabekoak, ezkutukoak edo jokaera konplexuen ondoriozkoak izan ezik, ondoren zehazten den egun-kopurua igaro ondoren, erakundeko Zuzendaritzak falta hori izan dela jakiten duenetik aurrera, eta, betiere, falta izan eta sei hileko epean:
● Falta arinak, 10 egunean.
● Falta astunak, 20 egunean.
● Falta oso astunak, 60 egunean.
Kasuan kasuko diziplina-espedientea irekitzeak eten egingo ditu aipatutako preskripzio-epeak.
Prozedura.
106. artikulua.– Falta izan daitekeen egoera bat izanez gero, haren berri duen arduradunak espedienteen instrukzio-egileari jakinaraziko dio, gertakari guztiak azalduko dizkio, eta bidezkotzat jotzen dituen frogabideak proposatuko ditu.
Instrukzio-egileak 5 laneguneko epea izango du zer gertatu den ikertzeko eta dagokion entzunaldia izapidetzeko, bai eta gertaerak falta diren ala ez erabakitzeko ere; beraz, artxiborako izapidea egingo du, falta arina bada, edo diziplina-espedientea irekitzeko moduko falta bada.
107. artikulua.– Instrukzio-egileak falta arina egin dela uste baldin badu, 3 eguneko entzunaldia izapidetu ostean, kasuan kasuko zehapena ezarriko du eta langileari idatziz jakinaraziko dio, bost laneguneko epean; bertan zehatz-mehatz azalduko da zergatik ezartzen zaion zehapena eta zein zehapen ezarri zaion. Langileak jakinarazpena jaso izanaren kopia itzuliko du.
108. artikulua.– Instrukzio-egileak falta arina baino gehiago denik izan daitekeela uste badu, egindako jarduketen bidez gertakariak egiaztatu ondoren, diziplina-espedientea irekiko du. Espedienteari hasiera emateko, lehenik, kargu-orria formulatzeko akusazio-izapidea egingo da, beste 5 laneguneko epean, diziplina-espedientearen irekiera eragin duten gertakariak zehaztuta.
Kargu-agiria interesdunei jakinaraziko zaie, eta bost laneguneko epea emango zaie erantzun dezaten. Espedientepean dagoen pertsonak jaso izana sinatu beharko du, eta egin nahi ez badu, bi lekukoren aurrean emango zaio.
Diziplina-espedientearen irekiera Batzorde Iraunkorreko idazkariari jakinaraziko zaio, kargu-agiria igortzen denetik berrogeita zortzi ordura gehienez.
Interesdunak, deskargu-orriaren bitartez erantzuteko duen bost laneguneko epea igaro ondoren, deskargu-orria aurkezten ez badu, instrukzio-egileak entzunaldiaren izapidea bete dela adieraziko du, eta espedientea izapidetzen jarraituko du.
Deskarguak jaso eta gero, instrukzio-egileak egoki irizten dituen frogabideak hartuko ditu, eta frogatutzat ematen dituen gertaerei buruzko txosten bat idatziko du; bertan adieraziko du zer-nolako falta den astuntasunaren arabera, eta erantzukizuna alda dezakeen inguruabarren bat ikusi duen.
Espedientea izapidetu bitartean, erruztatuak aholkulari sindikal baten edo Batzorde Iraunkorrak berak izendatutako kide baten laguntza izan dezake. Berak eginbide guztietan lagun diezaioke, frogabideak proposa ditzake, eta espedientea ikus dezake, behin amaituta, instrukzio-egilea aurrean dela.
Espedienteak ezin izango du bi hil baino gehiago iraun, kargu-orriaren jakinarazpen frogagarria egiten denetik zehapena ezarri arte; baldin eta ezohiko inguruabarrik ez badago (hala nola, espedientepean dagoen pertsona oporretan egotea, karguak zabaltzea, etab.). Halakorik bada, instrukzio-egileak gehienez ere hilabete luza dezake epea, betiere horretarako arrazoiak emanda.
109. artikulua.– Zehapena ezartzeko eskumena.
Falta arinetarako zehapenak espedienteen instrukzio-egileak ezarriko ditu zuzenean.
Falta astunetarako edo oso astunetarako zehapenak Giza Baliabideen zuzendariak ezarriko ditu, kaleratzea ez baldin bada. Kasu horretan Administrazio Kontseiluak edo ondore horietarako eskuordetutako pertsonak ezarriko du.
Edozein zehapen ezartzen dela ere, guztiak jakinarazi behar zaizkie Batzorde Iraunkorreko idazkariari eta langilearen atal sindikalari, berrogeita zortzi orduko epean, gehienez, langileari zehapena jakinarazten zaionetik.
110. artikulua.– Zehapenen aplikazioa.
Diziplinazko kaleratzeetan, zehapenak erabateko ondorioak izango ditu haren jakinarazpenean adierazten den egunetik aurrera; gainerakoetan, ordea, zehapenen aplikazioa indarrean jarriko da irmoa izan eta 15 eguneko epearen barruan, bai haren aurka erreklamazio judizialik egin ez delako, bai berresteko epai irmoa egon delako.
15 egun edo gehiago enplegu eta soldatarik gabe uzteko zehapena bada, langileak hala eskatzen badu, lehen nomina aurreratzeko arbitrajea egin daiteke, behin baino ez.
111. artikulua.– Behin-behineko etendura.
Oso falta astunak direnean eta inguruabarrek hala eskatzen dutenean, espedienteen instrukzio-egileak erabaki dezake espedientepekoa enplegurik eta soldatarik gabe uztea aldi batean, izapideak dirauen bitartean; horren berri eman behar die erakundeko Zuzendaritzari, auzipetutako langilearen sailari eta Batzorde Iraunkorreko idazkariari. Aldi baterako etete-aldi hori ondoren kendu egingo da behin betiko zehapenaren denboratik.
112. artikulua.– Zehapenak baliogabetzea.
Langileek egindako lan-falten ondoriozko zehapenak beren espediente pertsonaletan idatziko dira, eta baliogabeturik geratuko dira hortik 3 hilabetera, falta arinak badira; urtebetera, falta astunak badira; eta 3 urtera, falta oso astunak badira; baldin eta langileak epe horietan astuntasun bereko edo handiagoko faltarik egiten ez badu.
Zehapenaren idatzi-oharrak indarrean dirauen bitartean, langile berak merezimenduzko ekintzaren bat dela medio sariren bat jasotzen badu, oharraren iraupena % 50 murriztuko da.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Lan-poltsa.
Urteko kopuruan izan daitezkeen gehiegizko orduen konpentsazioari eta lanerako ezintasun iragankor luzeei, lan-gainei, oporrei eta abarrei erantzun ahal izateko, lan-poltsa gisa erabiliko dira honezkero prestakuntza izan duten kanpoko langileak, lanpostu horiek betetzeko gaitasuna baitute.
Aribideko urtean edo hurrengo urterako metatutako orduen poltsa konpentsatzeko egin beharreko kontratazioak aldi baterako kontratu zuzenen bitartez egingo dira, uneko modalitateak erabilita (lanaldi partzialekoa, lanaldi osokoa, praktiketakoa, etab.).
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Iragazkortasun-klausula.
Hitzarmen kolektibo honen peko plantillako langileek 2005eko uztailaren 29an Eusko Trenbideak erakundean finko izaera bazuten edo lan-poltsa ofizialetan sartuta bazeuden, aukera izango dute, denbora-mugarik gabe, ETSn nahiz Eusko Trenbideak-en sortzen diren lanpostuetan sartzeko, egin daitezkeen kanpoko deialdien aurretik, baldin eta:
● Dagokion deialdiko oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
● Bertan aurreikusitako probak gainditzen badituzte, ETSen indarrean den egungo hitzarmen kolektiboko irizpideen arabera.
2005eko uztailaren 29ko kanpoko eta barneko poltsa mugatuak mugagabeak izango dira Eusko Trenbideetarako eta Euskal Trenbide Sarerako.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Sareko teknikariak.
Hitzarmena indarrean den bitartean, sareko teknikarien kolektiboa berrantolatu egingo da.
Kolektibo horretan guztira 28 pertsona egongo dira, eta horietatik 10 aginte-posturako gaituta egongo dira.
Langileak honela banatuko dira lau egoitzatan: Atxuri, Amara, Lebario eta Araso. Egoitzetako bakoitzerako koadro bat ezarriko da, Zumaia gehituta, egoitzako linea-tarteen banaketa ahalik eta homogeneoena izan dadin.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Seinaleztatze eta Komunikazioko kolektiboaren berrantolaketa.
Antolaketa-beharrizanen arabera, hitzarmena indarrean den bitartean antolaketa berria aplikatuko da Seinaleztatze eta Komunikazio arloan.
Kolektiboa bere lana egitera pasako da, koadro-sistemaren bidez, eta zerbitzua astelehenetik ostiralera garatuko da, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan, eta Presako Konponketetarako Brigaden bidez, asteburuetan.
Kolektiboan behar diren baliabideen kopuruaren dimentsio berria ezarriko da, planteatutako antolaketa berria aplikatzeko.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Berdintasunari buruzko araudiaren egokitzapena.
Euskal Trenbide Sareak sozietateak nahitaez lan-esparruko tratu- eta aukera-berdintasuna errespetatu behar du, eta, helburu hori duela, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko bereizkeriarik ez izateko neurriak hartzen jarraituko du.
Berdintasunerako lantaldea erakundeko arlo desberdineko pertsonek eratuko dute, eta era aktiboan parte hartzen du berdintasunerako plana egiten, koordinatzen, jarraipena gauzatzen eta ebaluatzen. Halaber, bera arduratzen da plana dinamizatzeaz, ETSko pertsona guztien partaidetza sustatzen du, eta horien sentsibilizazioa pizten du, emakumeen eta gizonen berdintasunarekin inplikazioa lor dadin.
XEDAPEN IRAGANKORRA.– Kontratuak iraungitzea.
Ez da kontraturik amaituko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 52.d) artikuluan xedatutakoa oinarritzat hartuta.
Langileen Estatutuaren 49.1.m) artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, lan-kontratua amaitzeko arrazoia izango da langileak hala erabakitzea, bere burua behartuta ikusten duelako lanpostua behin betiko uztera, genero-indarkeriaren biktima izatearen ondorioz.
Baliogabea izango da genero-indarkeriaren biktimak diren langileen kontratua amaitzeko erabakia, baldin eta beren lanaldia laburtzeko edo berrantolatzeko, mugigarritasun geografikorako, lantokiz aldatzeko edo lan-harremanak eteteko eskubidea erabiltzearen ondorioa bada, 1/2004 Lege Organikoak aitortutako terminoetan eta baldintzetan.
AZKEN XEDAPENA.– Batzorde paritarioa.
Hitzarmenaren interpretazioaren, iraupenaren eta aplikazioaren ondorioz sor daitezkeen arazo guztiak aztertu eta konpontzeko xedeaz sortzen da Batzorde Paritarioa. Batzorde hori osatuko dute hitzarmen hau sinatzen duten zentral sindikaletariko bakoitzeko kide batek, eta erakundeko Zuzendaritzaren ordezkari-kopuru berdinak, guztiak ere negoziazio-mahaiko kideen artean hautatuak.
Batzorde Paritarioak ebatziko ditu aurreko atalean aipatutako arazoen inguruan sor daitezkeen desadostasun guztiak, beste edozein neurri hartu aurretik.
Batzorde Paritarioaren erabakiak, adostasuna izanez gero, betearazi beharrekoak izango dira.
Batzorde Paritarioaren barruan adostasunik lortzen ez bada, desadostasun hori ebazteko, hemen xedatutako instantzien mende jarriko da: «Laneko Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbide arteko Akordioa» (GEP II); edozein presio-neurri, gatazka, prozedura administratibo edo jurisdikzio-prozedura hartu baino bost egun lehenago.
Legeak langileei ematen dizkien eskubide eta bermeekiko errespetua abiapuntutzat hartuta, Batzorde Paritarioa ondorio horietarako espresuki gutxienez hiru hilean behin bilduko da, eta batzordea osatzen duten aldeetariko bakoitzaren aholkulariak joan daitezke bileretara, hitza bai baina botorik gabe.
I. ERANSKINA
Lanpostuen zerrendak, soldata-mailen arabera antolatuta
II. ERANSKINA
Ordainsariak
III. ERANSKINA
Lanpostuen zerrenda, erantzukizun-plusaren ondoreetarako