EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2019211

IRAGARKIA, zeinaren bidez lehiaketa publikoa iragartzen baita karrozeriako ordezko piezen horniketa kontratatzeko, Euskotreneko autobusen mantenimendurako.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2019-10-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201905114
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Espediente zk.: P10028403.
b) Helburuaren deskribapena: autobusen karrozeriako ordezko piezen horniketa, Euskotrenen Bizkaiko eta Gipuzkoako autobusen mantenimendurako.
c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.
d) Burutzapen epea: 3 urte, urtebeteko bi luzapen egiteko aukerarekin edo Euskotren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean I. lotearen kasuan, eta Gipuzkoako Foru Aldundia II. lotearen kasuan egindako emakiden kontratua bukatu arte.
e) Loteak: bai, 2.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetza: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Ehun eta berrogei mila eurokoa (140.000,00 euro) da urteroko lizitazio gehiengo aurrekontua, BEZik gabe. Loteetan zatituta:
I. lotea: Bizkaiko Lurraldea: 50.000,00 euro / urtean, BEZik gabe.
II. lotea: Gipuzkoako Lurraldea: 90.000,00 euro / urtean, BEZik gabe.
Argitalpen ondorioetarako, 840.000,00 euroko da kontratuaren balio zenbatetsia, luzapen etahedapen (gehienez % 20 artekoak) posibleak barne, BEZik gabe.
5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Euskadin Kontratazio Publikoaren Kontratatzailearen Profila.
7.– Kontratistaren berariazko baldintzak: baldintza-pleguen arabera.
8.– Eskaintzak edo parte-hartze eskaerak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2019ko abenduaren 5a, eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkezteko tokia: baliabide elektronikoen bidez lizitazio elektroniko sistema deritzon aplikazioaren bidez, Euskadiko kontratazio publikoaren kontratatzaile profilean kokatuta dagoena lizitazio elektronikoa.
c) Enpresa lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion eskaintzari: 3 hilabete.
9.– Bestelako informazioak: baldintza pleguetan emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitza dagokion aldea.
Bilbao, 2019ko urriaren 28a.
Euskotreneko zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.