EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2019211

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko urriaren 15ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2019. urtean Euskadin kultura arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten duena.

Xedapenaren data: 2019-10-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201905100
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2019/10/23an argitaratutako 2019/10/15eko AGINDUA akatsen zuzenketa [201904907]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organoak eskatuko du zuzenketa egiteko.
Horrelako hutsak aurkitu dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko urriaren 15eko Aginduaren euskarazko argitalpenean. Agindu haren bidez, 2019. urtean Euskadin Kultura arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten da. Agindua 2019ko urriaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (202. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
17.1.c) artikuluak, zeina 2019/4907 (15/12) orrialdean baitago,
honela dio:
«c) Emandako dirulaguntzaren % 20 azken ordainketa, jarduera amaitu ondorengo bi hilabeteko epean, edonola ere 2020ko martxoaren 31 baino lehen, beherago adierazi bezala zuritu behar izango da dirulaguntza.»
Baina honela esan behar du:
«c) Emandako dirulaguntzaren % 20 azken ordainketa, jarduera amaitu ondorengo bi hilabeteko epean, edonola ere 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen, beherago adierazi bezala zuritu behar izango da dirulaguntza.»