EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2019211

31/2019 DEKRETUA, urriaren 24koa, Lehendakariarena, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201900031
Xedapenaren data: 2019-10-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201905095
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/08/10rean argitaratutako 2016/07/22ko 201600021 DEKRETUA deuseztatzen du

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 87 artikuluaren bitartez, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea sortu zen, alerta goiztiarreko organo gisa. Batzorde horren helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ekimenez burutzen diren araugintza-prozesuetan toki-autonomia zaintzea, lege horrek edo indarrean dagoen legeriaren gainerakoak udalerriei aitortutako eskumen propioei soil-soilik eragiten dieten kasuetan.
Aipatutako legean ezarritakoaren arabera, batzorde horren burua toki erakundeen ordezkariek izendatzen dutena izango da eta hamabi kidek osatuko dute batzorde hori:
a) Sei izango dira toki mailako ordezkariak Tokiko Politika Publikoen Kontseiluan.
b) Gainerako seiak alkate edo zinegotzien artean aukeratuko dira; lehentasuna emango zaie lurralde irizpideei; eta emakume eta gizonen arteko parekotasuna bermatuko da. Horietatik heren batek 5.000 biztanletik beherako udalerrietako alkatea edo zinegotzia izan beharko du.
Halaber, Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 89.artikuluak zehazten du tokiko maila instituzionalari dagozkion kideak lehendakariak izendatuko dituela, ezarpenik handiena duen euskal udalen elkarteak proposatuta.
Lehendakariaren uztailaren 22ko 21/2016 Dekretuaren bitartez, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kideak izendatu ziren.
2019ko maiatzaren 26an udal-hauteskundeak izan ondoren, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak, 2019ko urriaren 10ean egindako bilkuran, erabaki du Lehendakariari proposatzea beste kide batzuk izenda ditzala.
Horregatik guztiarengatik, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hauek izendatzea Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kide:
– Gorka Urtaran Agirre jauna, Vitoria-Gasteizko Udalaren alkate-presidentea.
– Aitziber Olibán Gutiérrez andrea, Erandioko Udalaren alkate-presidentea.
– Miren Koldobike Olabide Huelga andrea, Lepazpiko Udalaren alkate-presidentea.
– Josune Irabien Marigorta andrea, Amurrioko Udalaren alkate-presidentea.
– Ager Izaguirre Loroño jauna, Mungiako Udalaren alkate-presidentea.
– Ane Beitia Arriola andrea, Elgoibarreko Udalaren alkate-presidentea.
– Ángela Eguía Liñero andrea, Gordexolako Udalaren alkate-presidentea.
– Txomin Sagarzazu Ancisar jauna, Hondarribiko Udalaren alkate-presidentea
– Eneko Maioz Ganboa jauna, Orexako Udalaren alkate-presidentea.
– Consuelo Auzmendi Jiménez andrea, Asparrenako Udalaren alkate-presidentea.
– Iñigo Gaztelu Bilbao jauna, Larrabetzuko Udalaren alkate-presidentea.
– Alfonso Gil Invernón jauna, Bilboko Udalaren zinegotzia.
Bigarren artikulua.– Indarrik gabe uztea Lehendakariaren uztailaren 22ko 21/2016 Dekretua, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko kideak izendatzeko dena.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Dekretu honek ondorioak izango ditu dekretuan ezarritako dataren egunetik aurrera, nahiz eta EHAAn beste egun baten argitaratu.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Argitara dadila dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.