EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2019211

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko uztailaren 24ko bilkura n hartua, Pasaiako Udalaren 2017ko fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2019-07-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201905093
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2019ko uztaliaren 24an egindako bilkura n, hau
ERABAKI DU:
Pasaiako Udalaren 2017ko fiskalizazio txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betetzeko, txostenaren ondorioak zein bere aldizkari ofizialean argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 24a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
PASAIAKO UDALAREN FISKALIZAKO TXOSTENA 2017KOA
Laburdura k.
21/2003 FA: 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki entitateen aurrekontuei buruzkoa.
AEUA: Aurrekontuaren Exekuziorako Udal Araua.
AO: Administrazio Orokorra.
AP: Aleko Prezioak.
AS: Arau Subsidiarioak.
BABA: Baldintza Administratibo Berezien Agiria.
BPG: Barne Produktu Gordina.
DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzkoa.
EA: Erakunde Autonomoak.
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.
EAFA: Ekonomia-administrazioko Foru Auzitegia.
EBAO: Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala.
ED: Errege-Dekretua.
EFPL: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
EIOZ: Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren Gaineko Zerga.
FPEK: Finantza Publikoen Euskal Kontseilua.
GAO: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
GFA: Gipuzkoako Foru Aldundia.
GLH: Gipuzkoako Lurralde Historikoa.
GLL: Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.
HABE: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea.
HAPO: Hiri Antolaketako Plan Orokorra.
HHS: Hiriko Hondakin Solidoak.
HILBIZ: Hiri Izaerako Lursailen Balio Igoeraren Gaineko Zerga.
HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
JEZ: Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga.
KP: Kontratatzailearen Profila.
LE: 2/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena.
LOP: Lurraren Ondare Publikoa.
LZ: Lanpostuen Zerrenda.
OHZ: Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga.
PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga.
PGNP: Publikotasunik Gabeko Udal Ondarea.
SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
TMIZ: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga.
UFFF: Udal Finantzaketarako Foru Funtsa.
XG: Xedapen Gehigarria.
I.– Sarrera.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak otsailaren 5eko 1/1988 Legeak eta Epaitegiaren Osoko bilkura k onetsitako Lan Programak agindutakoari jarraikiz, Pasaiako Udalaren 2017ko Kontu Orokorraren fiskalizazio lana mamitu du.
Fiskalizazio lan honek honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
– Legezkotasuna: honako aurrekontuaren atal hauetan ezargarria den arautegia bete izana: aurrekontua, zuzenbide publikoko sarrerak, zorpetzea eta finantza eragiketak, langileria, obren kontratazioa, zerbitzuak eta hornidura k eta dirulaguntzen emakida. Azterketa lan hau fiskalizazioaren ekitaldiari dagokio, beharrezko irizten diren beste ekitaldi batzuei buruzko egiaztatzeak egitea kaltetu gabe, fiskalizazio-gai den ekitaldian eragina dutelako.
– Kontabilitatea: Kontu Orokorra ezargarri zaizkion kontularitzako printzipioekin bat datorrela egiaztatzea. Kontu Orokorrak honako hauek besarkatzen ditu: Udalaren eta bere erakunde autonomoen –Zaharren Udal Egoitza, Pasaia Musikal eta Pasaiako Udal Euskaltegia– aurrekontu-likidazioak, balantzeak ekonomia eta ondarearen emaitzaren kontuak eta memoriak.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren efikazia eta efizientziari buruzko azterlan berariazkorik besarkatu; ezta, kudeaketa prozedurei buruzkorik ere. Nolanahi den ere, fiskalizazioan zehar sortu diren alderdi partzialak txosten honen III. idazpuruan aztertu ditugu.
– Udalaren egoera ekonomikoaren finantza analisia.
Pasaiako udalerriak 8.440 biztanle ditu 2017ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera eta bere egitura n, Udalaz gain, honako hauek besarkatzen ditu:
– «Pasaiako Zaharren Udal Egoitza» fundazio publikoa, zaharrei zerbitzua eta laguntza emateko egitekoak gauzatzen dituena.
– «Pasaia Musikal» udalaren musika fundazioa, musikaren irakaskuntzarekin eta musika-kultura sustatu eta hedatzearekin lotutako egitekoak gauzatzen dituena.
– «Pasaiako Udal Euskaltegia» fundazio publikoa, helduen alfabetatze eta euskalduntzea eta euskararen erabileraren normalizazioa helburu dituena.
– «Pasaiako Kirolaren Udal Patronatua», jarduerarik gabekoa.
Gainera, San Markoko Mankomunitatearen (hiri-hondakin solidoen kudeaketa) eta Añarbeko Uren Mankomunitatearen (ura ren ziklo integralaren kudeaketa) atal da. Oarsoaldea, SAn ere % 25,9ko partaidetza ere badu.
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Langileria.
1.– Udalak iritzi zion 2017an bi langileri ordaindutako erretiro aurreratuko sariak –36.780 eurorenak– PFEZtik salbuetsitako laneko etekinak zirela.
Kontratazioa.
2.– Honako hauek aztertu dira: kontratu bat, Lanpostu Zerrenda eta Pasaia Musikalen plantilla eta ondorioztatu da kontratu horren helburua dela erakunde autonomoko langileen egitura zko beharrak betetzea, ez baititu jarduera garatzeko beharrezko diren baliabideak (Langileen Estatutuaren 43.2 artikulua).
3.– 2017ko ekitaldian 3 zerbitzu-prestazioei zegozkien 1,4 milioi euroren gastuak egikaritu ziren, behin kontratuen iraunaldia amaitua zela. Lehenengo bi kontratuetan gastua egikaritu da kontratu berriak indarrean sartu aurretik, 2017ko maiatzean eta ekainean esleitu zirenak, hurrenez hurren. Hirugarren kontratua, berriz, 1993az geroztik luzatzen ari da, zerbitzu-kontratuetarako administrazioko kontratazio-arautegiak zehazten duen 6 urteko gehieneko iraunaldia nabarmen gaindituta.
4.– Udalak eta Pasaiako Zaharren Udal Egoitza erakunde autonomoak zerbitzuetarako prestazioei zegozkien gastuak kontratatu zituzten, hurrenez hurren 202.324 euroren eta 106.812 euroren zenbatekoan, esleipen-prozedura ri dagozkion betekizunak saihestuta eta SPKLTBren 86.2 artikuluan jasotakoa urratuta.
Epaitegi honen ustetan, Pasaiako Udalaren Kontu Orokorra osatzen duten erakundeek, 1etik 4ra bitarteko paragrafoetan aipatutako ez-betetzeak alde batera, zuzentasunez bete dute 2017ko ekitaldian ekonomia- eta finantza-jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
1.– Ura ren hornidura eta saneamenduari dagozkion sarrerak zuzen erregistratzeko, gehitu egin behar lirateke 2017ko abenduaren 31n aktibo arrunta eta balantzearen funts propioak 365.324 euroren zenbatekoan.
2.– Ez dago euskarri egoki eta behar hainbatekorik jakiteko Udalaren 2017ko abenduaren 31ko Balantzearen ibilgetu ez finantzarioko eta amortizazio metatuko saldoek ondasun eta eskubideen egiazko egoera jasotzen duten, ezargarriak zaizkion balorazio-printzipio eta -arauei jarraikiz.
3.– Pasaiako Zaharren Udal Egoitza, Pasaia Musikal eta Pasaiako Udal Euskaltegia udal erakunde autonomoen 2017ko abenduaren 31ko Balantzeen aktibo ez arruntak Udalak haiei lagatako eraikinen balioa soilik jasotzen du, 2016ko ekitaldi hasieran kalkulatu zena. Erakunde autonomoek ez dute ibilgetu hori amortizatzeko zuzkidura rik jasotzen.
4.– Kontu Orokorrak ez ditu Pasaiako Kirolaren Udal Patronatua erakunde autonomoaren kontularitzako egoerak barne hartzen, jarduerarik ez badu ere, desegin gabe dagoena.
Epaitegi honen iritzira, 1etik 4ra bitarteko paragrafoetan adierazitako salbuespenak alde batera, Pasaiako Udalaren Kontu Orokorra osatzen duten entitateen kontuek alderdi esangura tsu guztietan 2017ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa eta abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
III.– Barne kontroleko sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honetan, alde batetik, jarduera ekonomiko eta finantzarioa arautzen duten printzipioak betetzeari modu nabarmenean eragiten ez dioten hutsak adierazten dira; eta bestetik, kudeaketa hobetzeko agerian jartzen diren prozedura ren alderdiak.
III.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
– 2017ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorra ez zen 2016ko abenduaren 31 baino lehenago behin betiko onartu, 21/2003 FAren 15.2 artikuluak agintzen duen moduan.
– Pasaiako Zaharren Udal Egoitza eta Pasaia Musikal erakunde autonomoek 2017ko aurrekontuek ez zituzten nahitaezko langileriaren eranskinak jasotzen, aurrekontu-plantilla osatzen zuten lanpostuen zerrendarekin (21/2003 FAren 6.2.i) artikulua).
– 2017ko ekitaldian Udaleko eta Pasaiako Udal Euskaltegia erakunde autonomoko funtzionarioen aurrekontu-plantillek ez dituzte kreditu zuzkidura k zerrendatzen oinarrizko ordainsari, lanpostu mailako osagarri eta berariazko osagarriaren arabera antolaturik.
– Pasaiako Zaharren Udal Egoitza, Pasaia Musikal eta Pasaiako Udal Euskaltegia erakunde autonomoek ez dituzten zuzen kontabilizatu gastuaren baimen- eta erabilera-faseak, 21/2003 FAk xedatutakoari eta 2017ko ekitaldiko Aurrekontua Egikaritzeko Udal Arauan xedatutakoari jarraikiz.
III.2.– Zerga-sarrerak.
– Udalak ez dizkie zergapekoei berandutza interesak likidatzen epez kanpo egindako ordainketengatik, nahiz Udalbatzak onartutako zerga eta tokiko zuzenbide publikoko beste sarrera batzuk kudeatu, bildu eta ikuskatzeko ordenantza orokorrak eta GLHko martxoaren 8ko Zergen 2/2005 Foru Arau Orokorraren 26. artikuluak besterik xedatzen duen.
III.3.– Langileria.
– Udalaren LZ ez zaio plantillako egitura zko beharrei egokitzen Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko langileriari dagokionez eta behar horiek aldi baterako kontratazio bidez asetzen ditu.
– 2017ko ekitaldian Pasaiako Udal Euskaltegia erakunde autonomoak aldi baterako programak onartu zituen, nork bere aurrekontuko zuzkidura zuela, bi irakasle kontratatzea eskatzen zutenak, nahiz lanpostu zerrendak bi irakasle-postu huts barne hartzen zituen. Langile-behar hauek betetzeko hautatutako langileak, aldi baterakoak zirenak, urtero kontratatu ohi zituzten, 2004az geroztik bat eta 2008az geroztik bestea, betiere programa mota honen babesean.
III.4.– Kontratazioa.
– Udalak ez ditu udal kudeatzaileen eta zerbitzu-kontratuen esleipendun diren enpresetako langileen arteko harremana argitzeko jarraibideak finkatu, lan-harreman bat aitortzeko erabakigarritzat jo litezkeen ekintzak saihestearren, aurrekontuaren egonkortasuna eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuaren 1. xedapen gehigarriak agintzen duen moduan.
Kontratazio espedienteak.
Fiskalizatutako urtean indarrean zeuden hamaika kontratu aztertu ditugu, horietako zortzi Udalak berak esleitutakoak, bi Pasaia Musikal eta Pasaiako Zaharren Udal Egoitzak eta beste bat Pasaia Musikalek; hona hemen azaleratu diren alderdi esangura tsuak:
– Udalak eta bere erakunde autonomoek esleitutako bost kontratutan honako akats hauek azaleratu dira pleguetan barne hartutako esleipen irizpideetan:
• Hiru kontraturen pleguetan barne hartutako formula aplikatzean, horietako bat 1,3 milioi euroan esleitutakoak eta gainerakoak aleko prezioetan, prezio batek lizitazio-tipoa berdinduz gero, puntuazio positiboa eskura tuko luke eskaintza-ekonomikoa irizpidearen balorazioan (3, 9 eta 10 espedienteak).
• Guztira 421.111 euroan esleitutako 2 kontratutan (expedientes 4 y 5) prezio irizpidearen balorazioan puntuaziorik gorena ematen zitzaien eskaintzen batez besteko aritmetikoarekiko portzentajezko 10 unitate baino merkatze handiagoak eskaintzen zituzten proposamenei eta horrek merkatze handiagoak eskura tzea zailtzen du.
• 362.000 euroren zenbatekoan esleitutako kontratu baten pleguek esleipen irizpide modura hobekuntza teknikoak jasotzea barne hartzen dute, zein elementuren gainean eta zein baldintzatan baimentzen den horiek aurkeztea zehaztu gabe (4. espedientea).
– Hiru kontraturen pleguek –horietako bi 838.023 euroren zenbatekoan esleitutakoak eta hirugarrena, aleko prezioetan– ez zituzten apirilaren 7ko 3/2016 Legeak agindutako hainbat ohar edo informazio jasotzen, kontratazio publikoan klausula sozial jakin batzuk barne hartzeari dagokionez (1, 2 eta 3 zk. espedienteak). Aipatutako kontratuen eta beste baten –1,3 milioi euroan esleitutakoa (10 zk. espedientea)– esleipen ebazpenek ez zuten ezargarria den hitzarmen kolektiboari buruzko informaziorik jasotzen, aipatutako arauak agintzen duen moduan.
– 59.111 euroan esleitutako kontratuetako baten pleguek (5. espedientea) agintzen zuten aurreko kontratistaren langileria subrogatu behar zela; ordea, betekizun hau enpresa eta langileen arteko sektoreko hitzarmenetatik soilik erator daiteke.
– Izaera pertsonaleko datuak tratatzea eragiten zuten lau kontraturen kasuan (3, 4, 5 eta 9 espedienteak), SPKLTBren hogeita seigarren XGan erabakitakoa hartu behar zatekeen aintzat, DBLOren 12.2 artikuluaren aurreikuspenei buruzkoa.
– Obra batean (2. espedientea), 436.888 euroan esleitu zena, kontratua gauzatu eta 23 hilabete igaro ostean lanak jaso gabe zeuden oraindik, nahiz kontratua presako prozedura baliatuta tramitatu zen eta 5 astean egiteko epea eman zitzaion.
– 401.135 euroan esleitutako beste obra-kontratu batean (1. espedientea) berandutzak izan dira kontratua betetzean eta ez da epe luzatzerik batere bideratu edo kontratua bertan behera utzi edo kontratugileari zehapenik batere ezarri. Obrak amaitzeko atzerapena bi hilabetekoa izan zen eta obra egiteko eman zitzaion epea, berriz, 13 astekoa.
– Aurreko paragrafoetan aipatutako bi obra kontratuetan, enpresa kontratistekin lan ziurtatuen gaineko desadostasunek atzerapenak eragin dituzte faktura k ordaintzean, zeinak, desadostasunak desadostasun, onartuak izan ziren (SPKLTBren 216. artikulua).
– Guztira 421.111 euroren zenbatekoan esleitutako bi kontratutan (4 eta 5 espedienteak), 2017an sinatu behar ziren luzapenak epez kanpo onartu ziren, luzatutako kontratuaren eta hasierako kontratuaren iraunaldia amaitua zela, hurrenez hurren.
Administrazio kontratazioko espedienterik gabeko gastua.
– Udalak ez ditu prozedura negoziatu bitartez administrazio-kontratazioko nahitaezko espedienteak izapidetu zenbait gasturen egikaritzan, 215.213 eurorenak.
III.5.– Bestelakoak.
Udal erakunde autonomoen antolatu eta funtzionatzeko araubidea.
Udal erakunde autonomoek ez dituzte nork bere Estatutuetan jasotako zenbait atal bete, Udalbatzak onartutakoak:
– Erakunde Autonomoen Zuzendaritza Batzordeek ez zituzten 2017an bete izaera arrunteko bilkuren maiztasunari buruz bakoitzaren estatutuek agintzen dutena.
– Udal idazkariak Zaharren Udal Egoitza eta Pasaia Musikal erakunde autonomoen Zuzendaritza Batzordeetan idazkari lanak egiten dituzten pertsonenganako berariazko eskuordetzerik ez du egiten. Bada, Pasaia Musikalen, 2017an egindako bileretako batean, Zuzendaritza Batzordeko behin-behineko idazkari lanak egin zituen erakunde autonomoan administrazioko zuzendaritza, administrazioa eta musika irakaskuntzako zerbitzuak ematen zituen langile batek.
– Zaharren Udal Egoitza eta Pasaia Musikal erakunde autonomoetako Zuzendaritza Batzordeetan ez dago kontu-hartzailetzaren ordezkaritzarik.
– Pasaiako Zaharren Udal Egoitza erakunde autonomoaren funtsen zaintza eta erabilera ez du Udalaren gordailuzainak egiten.
Zerbitzu mankomunatuak.
Udalak 2017ko ekitaldian San Markoko Mankomunitateari 549.812 euroren ekarpenak ordaindu dizkio hiri-hondakin solidoak eta biohondakinak kudeatzeko zerbitzua finantzatzeko, artatu edo desegiteko emandako tona hondakinen arabera, nahiz mankomunitateko estatutuek banaketarako irizpide bakar modura biztanle kopurua bereizten duten.
Pasaiako Portuko Agintaritzako eraikinak.
Udalak 2012ko urteaz geroztik prekarioan portuko jabari publikoko eraikin bat okupatzen du, horretarako gaitzen duen titulurik izan gabe eta ordainik ordaindu gabe; horren aurrean, Pasaiako Portuko Agintaritzak demanda bat jarri du bidegabeko aberastasunagatik eta 230.662 gehi berandutza interesak eskatzen dizkio. Badira, gainera, Pasaiako Portuko Agintaritzarekin berarekin beste auzi batzuk ere Udalak beste bi eraikinen alokairuagatik ordaindu beharreko kopuruen gainean.
Ondarea eta inbentarioa.
Udalaren azken inbentarioa 2015eko irailaren 29ko Udalbatzak onartu zuen eta ez dira orduz geroztik inbentarioaren urteko zuzenketa nahitaezkoak egin (ekainaren 13ko 1372/1986 EDren 33. artikulua, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onartzen duena). Udalak ez du Lurraren Udal Ondarea osatzen duten ondasun eta baliabideen zerrendarik (Lurraren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 112.3 artikulua).
Gardentasuna.
Abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoari jarraikiz, gardentasunari, informazio publikoa eskura tzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa, udalek aldika-aldika eta modu eguneratuan argitara eman beharko dute informazioa, zeinaren ezagutza garrantzizkoa den euren jardueraren gardentasuna bermatzeko, jarduera publikoaren funtzionamendu eta kontrolari dagokionez. Lege hau zuzen betetzeko Udalak webgunean argitaratu behar lituzke, besteak beste tokiko ordezkarien ondasun eta jardueren urteko aitorpenak.
IV.– Finantza Analisia.
Udalak azken ekitaldietan likidatutako magnitude nagusien bilakaera ondoko taulan dago zehaztua.
Sarrera arruntak: % 3ko igoera izan dute aztertutako aldian. Hona hemen bariazio azpimarragarrienak:
– Zerga zuzenak, zeharkakoak, tasak eta bestelako sarrerak: diru-sarrera hauek aurreko ekitaldiaren aldean % 16 egin dute gora 2015ean eta % 16,6 murriztu dira 2017an, 2015ean izan zituztenak baino maila baxuagoetara etorriz (aztertutako aldian % 3ko beheraldia). EIOZ kontzeptuan aitortutako sarreren fluktuazioaren eragina kentzen badugu, aztertutako aldian sarreren beheraldia are handiagoa da, ia % 6 eginez. Hona hemen bariazio adierazgarrienak:
• Zerga zuzenak: 2016ko ekitaldian zerga-sarrerek izandako igoera handia, zerga zuzenen kontzeptuko eskubide aitortuek izan duten bilakaeraren ondorio da, eta zehatzago, OHZk eta JEZk izan duten jokamoldearen ondorio. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokionez, adierazitako ekitaldian bi ikuskaritza-akta egin zitzaizkion Pasaiako Zentral termikoaren emakidadun izan zen enpresari, 174.686 eta 356.003 euroren zenbatekoan, eta horrek eragin nabarmena du bariazioan. OHZri dagokionez, 2015 eta 2017an erregistraturiko sarrera-gutxitzeak ekitaldi horietan portu eremuko higiezinen jabeei egindako itzulketen ondorio dira.
• Tasak eta bestelako sarrerak: sarrera hauek apenas izan duten bariaziorik 2015 eta 2016ko ekitaldien artean, baina 2017ko ekitaldian % 8,5 egin dute behera. Beheraldi horretan eragin handiena duten sarrerak paperaren eta ontzi arinen salmentatik eratorritakoak dira; eta isun eta zehapenei dagozkienak.
– Transferentzia eta dirulaguntza arruntak: sarrera hauek % 8 egin dute gora aztertutako aldian, Udal Finantzaketarako Foru Funtsetik eratorritako zerga itunduen kontzeptuan aitortutako sarrerek izan duten antzeko igoera, aintzat hartutako hiru ekitaldietan kapituluko sarrera guztien gainean % 86 baino gehiago egin dutenak. Gainerakoan, EAEtik eratorritako sarreretan ere igoerak izan dira (% 39), Gizarte Larrialdietarako Laguntzei (GLL) lotutakoetan bereziki (% 80ko igoera), zeinak GFAtik jasotako gainerako transferentzia eta dirulaguntzei dagozkien sarrerek behera egin izanarekin berdindu direnak.
Funtzionamendu gastuak: sarrera arruntek ez bezala, funtzionamendu gastuen bilakaera goranzkoa izan da eta % 3ko igoera izan du aztertutako aldian. Hona hemen alderdi esangura tsuenak aurrekontuko kapituluen arabera:
– Langile gastuak: 2016 eta 2017ko ekitaldietan gastu hauek, hurrenez hurren, % 2 eta % 2,5 inguru egin dute gora aurre-aurreko ekitaldien aldean. Esan behar da aipatutako ekitaldietan kapitulu honetan ebazpen judizialetatik eratorritako gastuak kontabilizatu direla, 52.803 eurorenak eta 107.257 eurorenak, hurrenez hurren.
– Ondasun arrunt eta zerbitzuen kontratazioa: aurrekontuko kapitulu honetan gastuak ez du ia aldaketarik izan aztertutako aldian eta 2017an 2015ean zuen maila berean eutsi dio.
– Transferentzia eta dirulaguntza arruntak: aztergai izan dugun aldian, kontzeptu honek eragindako gastuak % 2,5en gainetik zertxobait igo dira. Bariazio esangura tsuenak termino absolutuetan Oarsoaldea, SAri eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzei (GLL) egindako ekarpenei dagozkie, zeinak hurrenez hurren murriztu eta gehitu diren % 19 eta % 27, kopuru oso antzekoan. Bestalde, gastuaren bilakaeran aparteko eragina du aztertutako aldian San Markoko Mankomunitateari egindako ekarpenek izan duten igoera.
Aurrezki gordina eta aurrezki garbia: bi magnitudeek antzeko bilakaera izan dute, 2016an igoera esangura tsuak izan dituztela aurreko ekitaldiaren aldean, zeinak hein batean 2017ko beheraldiekin arindu diren. Fluktuazio horiek, baina, are handiagoak dira aurrezki garbiaren kasuan, izan ere, aztertutako aldian % 100 baino igoera handiagoa izan du; alabaina, aurrezki gordina % 13 baino gutxiago hazi da.
Kapital eragiketen emaitza: magnitude honek saldo negatiboak erakutsi ditu 2015 eta 2017ko ekitaldietan, bietan ere sortutako aurrezki garbia gainditzen dutenak. 2016ko ekitaldian, inbertsio errealen zifra aurreko ekitaldiaren aldean % 62 handitzen den arren eta 2017an baino handiagoa ere den arren (% 41), kapitalezko eragiketen emaitza positiboa da, jasotako dirulaguntzen ondorioz. Aztertutako aldi guztia aintzat hartuta, sortutako aurrezki garbia arestian aipatutako kapital eragiketa negatiboen emaitza baino handiagoa da.
Eragiketa ez finantzarioen emaitza: positiboa izan da aztertutako aldi guztian, nahiz % 46 egin duen behera aldi horretan berean.
Diruzaintza-geldikina: hau ere positiboa izan da epe guztian eta % 100etik gora hazi da.
Zorpetzea: % 31 egin dute behera aztertutako aldian egindako amortizazioen ondorioz.
Ondorioa: horrek guztiak Udala kaudimen ekonomikoko egoeran jartzen du, ohiko funtzionamendura ko behar hainbateko baliabideak dituela eta zorpetu beharrik izan gabe, etorkizuneko inbertsioei berezko baliabideekin aurre egiteko edo are, zorpetzearen egungo bolumena murrizteko.
Aurrekontuaren egonkortasuna: Udalaren Kontu-hartzailetzak txostena jaulki zuen aurrekontuaren, zor publiko eta gastuaren arauaren helburuak bete zirela egiaztatuz. Txostenak Udalari eta bere organismo eta mendeko entitateei dagokienez ondotik zehaztutakoa jasotzen du 2017ko ekitaldiko aurrekontuen likidazioari dagokionez:
– Aurrekontu egonkortasunaren helburua bete dela, eragiketa ez finantzarioen superabita SEC terminoetan izan baitu.
– Ez da gastuaren araua bete, izan ere 2016ko ekitaldiaren aldean zenbakarria den gastuaren bariazioak gainditu egin zuen Espainiako ekonomiaren epe ertaineko BPGren erreferentziazko hazkuntza tasa (% 2,1). Ez-betetzea diruzaintza-geldikina erabili izanaren ondorioz gertatu zen eta, honenbestez, plan ekonomiko-finantzario baten formulazioa ordeztu zen Udalbatzari jakinarazpena egitearekin, otsailaren 8ko 1/2013 FAren 5.3 artikuluak aurreikusten duena, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontuaren egonkortasun eta finantzaren iraunkortasun gaietan babes finantzarioaren gaitasuna garatzen duena.
– Zor publikoaren helburua bete da, 2017ko abenduaren 31ko zor biziak ez baitu 2016an kitatutako sarrera arrunten % 77 gainditu.
V.– Urteko Kontuak.
V.1.– Udala.
V.2.– Pasaiako Zaharren Udal egoitza.
V.3.– Pasaia Musikal.
V.4.– Pasaiako Udal Euskaltegia.
HKEEAK PASAIAKO UDALAREN 2017. URTEALDIRAKO FISKALIZAZIO-LANAREN ONDORIOEN ALEGAZIOAK
II.1.– Legeria betetzeari buruzko iritzia.
Langileria:
«1.– Udalak iritzi zion 2017an bi langileri ordaindutako erretiro aurreratuko sariak –36.780 eurorenak– PFEZtik salbuetsitako laneko etekinak zirela.»
Alegazioa:
2016ko urtarrilaren 1eko ondorioekin PFEZari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 FA aldatu zen, eta 9.5 artikuluari hirugarren paragrafo bat gehitu zitzaion:
«Zenbaki honetan xedatutakoaren ondorioetarako, herri administrazioek Langileen Estatutuko 51. artikuluan ezarritako arrazoietako batean oinarrituta giza baliabideen arloan egiten dituzten plan estrategikoak parekatuta egongo dira kaleratze kolektiboekin eta arrazoi objektiboetan oinarritutako kaleratze edo kargugabetzeekin.»
Udalhitz da Euskadiko toki-erakundeetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa, eta 95.1 artikuluan honako hau ezartzen du: «Giza baliabideak arrazionalizatzeko esparruan eta horren helburuarekin adinagatiko borondatezko erretiroa hartzeko prima berezia ezartzen da Erakundeko funtzionarioarentzat...».
Pasaiako Udalak Udalhitzen marko orokorrari atxikitzeko akordio irmoa hartu zuen 2008ko abenduaren 30eko udalbatzarrean (2009-01-30eko GAO). Marko orokor horri giza-baliabideen plan estrategikoaren izaera eman zitzaion, beraz, salbuetsitzat jo ziren, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezartzen denarekin bat, izan ere, horretan ezartzen zen herri-administrazioetako giza-baliabideen plan estrategikoen ondorioz langilea kaleratzeagatik edo lana uzteagatik emandako kalte-ordainek izaera hori zutela.
2017ko ekitaldiaren hasieran IZFE informatikako foru-elkartearen zirkular bat jaso genuen, eta horretan jakinarazten zitzaigun 2016an Ogasunak onartu zuela PFEZetik salbuestea erretiro aurreratu edo uko-egite sarituagatik jasotako kalte-ordainak, 2016-01-01etik aurrerako ondorioekin, eta META4 programa legearen aldaketa horri egokituko zitzaiola.
Bestalde, Pasaiako Udalak Gipuzkoako Foru Ogasunean aurkeztu ditu borondatezko erretiro aurreratuagatik eman diren kalte-ordain horiei dagozkien 190 eta 10T ereduak, eta horietan salbuetsitako kalte-ordain gisa jaso dira, eta PFEZa ordainarazteko eskumena duen administrazio horrek ez du horri buruzko inolako errekerimendu edo oharrik egin; are gehiago, Foru Araua aldatu du, salbuespen hori atzeraeraginez aplikatzeko 2014 eta 2015 ekitaldiei.
Kontratazioa.
«2.– Honako hauek aztertu dira: kontratu bat, Lanpostu Zerrenda eta Pasaia Musikalen plantilla eta ondorioztatu da kontratu horren helburua dela erakunde autonomoko langileen egitura zko beharrak betetzea, ez baititu jarduera garatzeko beharrezko diren baliabideak (Langileen Estatutuaren 43.2 artikulua).»
Alegazioa:
Kontratuaren prestazioak barne hartzen ditu honako zerbitzu hauek: zuzendaritza administratiboa, administrazioa eta musika-irakaskuntza. Kontratuaren helburua ez da langile-premia estruktura lak betetzea.
Hala ere, eta Lanpostuen Zerrendan lanpostu hutsak badirenez, Langileen Zerrendan hutsik dauden lanpostuen eginkizunak dauzkaten giza-baliabideen premia izanez gero; lanpostu horiek bete behar dira, premia horiek kontratazio administratiboaren bitartez estali beharrean; salbu Lanpostuen Zerrendatik amortizatzea erabakitzen denean, beharra desagertu dela jotzen bada.
Udalak adierazi behar du kontratu hori espresuki salatu dela, «Pasaia Musikal» Pasaiako Udal Fundazio Publikoaren Batzordeak 2018ko ekainaren 28an emandako ebazpenaren bidez, zerbitzu hori sektore publikoko kontratuen araudiaren arabera esleitu dadin. Aurrekoarekin bat, Pasaia Musikalek eta Pasaiako Udalak lizitazioa arautuko duten baldintza-agiriak prestatzen dihardute. Baldintza-agiriak, besteak beste, Auzitegiak adierazitako alderdia jaso eta konpondu beharko du.
Bestalde, Fundazioaren desegitea Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko martxoaren 5ean hartutako akordioaren bidez onartutako Kudeaketa Planaren barruan kokatzen da, honako ekintza-ildo honetan: erakunde autonomoak birdimentsionatzea. Eta hori une egokia izango da deskribatutako egoera konpontzeko.
«3.– 2017ko ekitaldian 3 zerbitzu-prestazioei zegozkien 1,4 milioi euroren gastuak egikaritu ziren, behin kontratuen iraunaldia amaitua zela. Lehenengo bi kontratuetan gastua egikaritu da kontratu berriak indarrean sartu aurretik, 2017ko maiatzean eta ekainean esleitu zirenak, hurrenez hurren. Hirugarren kontratua, berriz, 1993az geroztik luzatzen ari da, zerbitzu-kontratuetarako administrazioko kontratazio-arautegiak zehazten duen 6 urteko gehieneko iraunaldia nabarmen gaindituta.»
Alegazioa:
Etxez etxeko laguntza zerbitzuari eta Zaharren Egoitzako laguntza-zerbitzuari eta zerbitzu osagarriei dagokienez, 2016-07-20 eta 2016-10-04ko dataz hurrenez hurren, erabaki zen horiek espresuki salatzea; hala ere, erabaki zen orduko kontratistek zerbitzua ematen jarraituko zutela, harik eta zerbitzua berriz esleitzeko bideratu beharreko kontratazio-espedientea bukatu arte. Kontratazio-espediente horiek ondo amaitu ziren 2017ko ekitaldian bertan.
Zerbitzua berriz esleitu arte egungo kontratistak zerbitzua ematen jarraitzeko betebeharra adosteko oinarriak ezarrita daude 1955ko ekainaren 17ko Dekretuaren 128.1.1 artikuluan. Dekretu horren bidez onartu zen Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Erregelamendua, egun indarrean dagoena; eta erregelamendu horrek ezartzen dio zerbitzua emateko betebeharra esleipendunari, esleipenean xedatutako eran, edo ondoren korporazioak agindutako eran. Horrez gain, hainbat epaietan jasota daude oinarri horiek: Auzitegi Gorenaren 7263/1986 epaia, 1986-21-20koa, edo 1986ko azaroaren 18koa. Beste epai batzuk ere aipa daitezke: Auzitegi Gorenaren epaia, 1998ko abenduaren 1ekoa; Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2003-10-31ko epaia; edo Espainiako Auzitegiak 2002-05-21ean emandakoa. Ildo berean, aipa daiteke Kanarietako Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordearen 4/2016 txostena. Egun aukera hori ezartzen da Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 29.4 artikuluan.
Administrazio-zuzendaritza, administrazio eta musika-eskolak emateko zerbitzuei dagokionez, aurreko atalean adierazitakoa hartu behar da kontuan.
«4.– Udalak eta Pasaiako Zaharren Udal Egoitza erakunde autonomoak zerbitzuetarako prestazioei zegozkien gastuak kontratatu zituzten, hurrenez hurren 202.324 euroren eta 106.812 euroren zenbatekoan, esleipen-prozedura ri dagozkion betekizunak saihestuta eta SPKLTBren 86.2 artikuluan jasotakoa urratuta.»
Alegazioa:
Ibilgailuak eta makineria konpontzeko zerbitzuak, errotulazio eta publizitate lanak, familian esku-hartzeko programak, eta elementu elektrikoak instalatu, muntatu eta desmuntatzeko zerbitzuak kontratatzeari dagokionez; Udalak hitzematen du zerbitzu horiek lizitatuko dituela, eta eskura dituen bitartekoak erabiliko dituela, egoera ahalik eta azkarren aldatzeko; hala ere, prestakuntzako barne-lanak egin dira jada (baldintza-agirien zirriborroak prestatu), familian esku hartzeko programen kontrataziorako.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Kontrataziorako Zentralak material elektrikoari dagokion espedientea lizitatu du; beraz, Udalak hitzematen du kontratu hori zuzenean lizitatu, edo zentral horren bidez esleituko duela, hurrengo lizitaziorako atxikipen-epea irekitzen denean.
Bestalde, HKEEren txostenean hau adierazten da: «en la revisión realizada de contrataciones efectuadas mediante el procedimiento de contrato menor...» Bada, Pasaiako Zaharren Egoitzako garbiketa-zerbitzuaren kontratazioari dagokionez, zerbitzuaren esleipena egiteko lizitazioa bideratu zen, herri-administrazioetako kontratazioari buruzko araudiarekin bat; kontratuaren indarraldia 2016-12-31n amaitu zen, eta epe hori bukatu aurretik erabaki zen kontratistak zerbitzuan jarraitzea, zerbitzua berriz esleitu arte; hain zuzen ere, 2017ko ekitaldian bertan esleitu zen (ikus 1. oharra dokumentuaren amaieran).
Bestalde, eta gasolioaren hornikuntzari dagokionez, Udala berriki atxiki zaio automozioko erregaien hornidura rako akordio-esparruari (2019ko apirilaren 25eko Alkatetzaren 668/2019 ebazpena), Gipuzkoako Foru Kontratazioaren Zentralaren bidez; beraz, hornikuntza hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitan bideratzen ari den kontratazio-prozedura tik eratorritako esleipendunak egingo du.
Bestaldetik, Udalak kontratu horiek lizitatzeko asmoa duela (Kontratazio eta Kontu-hartzailetza sailetan ere adierazi dute behar hori) agerian geratu da berriki onartutako Lanpostuen Zerrendan, kontratazio-teknikari lanpostua sortu baita. Lanpostuen Zerrenda horri hasierako onarpena eman zitzaion, eta 2019ko maiatzaren 21eko GAOn argitaratu zen. Lanpostuen Zerrenda onartzeko Udalbatzaren akordioan honako hau adierazten zen hitzez hitz: «...Udal honi ematen zaizkion zerbitzu eta hornikuntzek arlo publikoari buruzko legeria bete behar dute, bereziki Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legeak ezarritakoa.
...Esan beharra dago Udalak badituela behin eta berriz bete beharreko zerbitzu eta hornikuntza batzuk, eta errepikatu egiten direnez, legea behar bezala betetzearren, egokiagoa da dagozkion kontratazio-prozedura k bideratzea. Gainera, kontuan izanik aurrerantzean lizitazioak elektronikoki egingo direla, dagozkion espedienteak Euskadiko Kontratazio Elektronikoaren Plataforman sartze aldera, guztiz beharrezkoa da lan hori egingo duen langile bat izatea...».
II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
«1.– Ura ren hornidura eta saneamenduari dagozkion sarrerak zuzen erregistratzeko, gehitu egin behar lirateke 2017ko abenduaren 31n aktibo arrunta eta balantzearen funts propioak 365.324 euroren zenbatekoan.»
Alegazioa:
Udalak azken lauhileko ur-hornidura ren eta saneamenduaren errolda hurrengo ekitaldiko otsailean onartzen du; beraz, itxieraren aurretik, dagokion ekitaldiko ondare-kontabilitatean kontabilizatu litezke sarrera horiek; aurrerantzean hala jardungo dugu.
«2.– Ez dago euskarri egoki eta behar hainbatekorik jakiteko Udalaren 2017ko abenduaren 31ko Balantzearen ibilgetu ez finantzarioko eta amortizazio metatuko saldoek ondasun eta eskubideen egiazko egoera jasotzen duten, ezargarriak zaizkion balorazio-printzipio eta –arauei jarraikiz.»
Alegazioa:
Udalak badu ondasun eta eskubideen inbentarioa; hala ere, ondasunen balorazio ekonomikoa ez da berria, eta horrek datuen fidagarritasunari eragiten dio. Horregatik ez dira balio horiek zuzenean islatzen ondare-kontabilitatearen ibilgetu ez finantzarioan.
2016an indarrean sartu zen 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako toki entitateen kontabilitatearen arau esparrua ezartzen duena, eta Udalak ibilgetuaren saldoak arautzeari ekin zion, dekretu horretan jasotako printzipio eta balorazio-arauen arabera –merkatuekiko konparazioak kostu historikoak baino lehentasun gehiago du orain, eta aktiboak erregistratzean erabilera da orain irizpidea, eta ez da jabetza–. Horretarako, Kontu-hartzailetza Sailetik ondasunen inbentario zehatza eta banakakoa egin zuen, udal ondasunen inbentariotik eta azken 10 ekitaldietako obra berrien aurrekontu-egikaritzetik abiatuta. Lursailak izan ezik –horien balorazio-iturri fidagarririk ez zegoen–, udal inbentarioko ondasun guztiak sartu ziren, eta horiek merkatuko prezioen arabera balioetsi ziren (higiezin eta ibilgailuentzako polizetan asegura tutako balioa), eta eskura pen-balioaren eta kontabilitateko amortizazio metatuaren arabera, azken 10 ekitaldietako obra berrietarako.
2016an egindako erregularizazio horretatik abiatuta, ibilgetuaren igoera dakarten egintza guztiak kontabilitatean islatzen dira, eta dagozkion amortizazioak ere egiten dira; eta elementu bakoitzaren banakako jarraipena egiten da; beraz, uste dugu, lursailetarako esandakoa alde batera utzita, ibilgetu ez finantzarioaren eta amortizazio metatuaren saldoek Udalaren ondasun eta eskubideen benetako egoera islatzen dutela, aplikagarriak zaizkien printzipio eta arauekin bat.
«3.– Pasaiako Zaharren Udal Egoitza, Pasaia Musikal eta Pasaiako Udal Euskaltegia udal erakunde autonomoen 2017ko abenduaren 31ko Balantzeen aktibo ez arruntak Udalak haiei lagatako eraikinen balioa soilik jasotzen du, 2016ko ekitaldi hasieran kalkulatu zena. Erakunde autonomoek ez dute ibilgetu hori amortizatzeko zuzkidura rik jasotzen.»
Alegazioa:
Erakunde autonomoen ibilgetuari dagokionez, aurreko atalean aipatutako irizpide berari jarraikiz, Udalak 2016an ibilgetuaren saldoak arautzeari ekin zion, 86/2015 FDren printzipio eta balorazio-irizpideekin bat –merkatuekiko konparazioak kostu historikoak baino lehentasun gehiago du orain–. Erakunde autonomoen higiezinak arrazoizko balioetan baloratu ziren (polizetan asegura tutako balioak), eta eskura pen-prezioa ez zenez, ez zen egokitzat jo higiezin horiek amortizatzeko zuzkidura k egitea urtero.
«4.– Kontu Orokorrak ez ditu Pasaiako Kirolaren Udal Patronatua erakunde autonomoaren kontularitzako egoerak barne hartzen, jarduerarik ez badu ere, desegin gabe dagoena.»
Alegazioa:
Pasaiako Udal Kirol Patronatuaren desegitea jasota dago 2018ko martxoaren 5ean Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako Kudeaketa Planean, honako ekintza-ildo honetan: erakunde autonomoak birdimentsionatzea. Birdimentsionatze horrek lau erakunde autonomoei eragingo die, bereziki, Pasaiako Udal Kirol Patronatuari; izan ere, patronatu horrek ez du zentzurik, inoiz ez baitu ez aurrekontu eta ez jarduerarik izan; eta hainbat txosten teknikotan horren berri eman den arren, oraindik ez da patronatua desegin.
III.– Barne kontroleko sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
III.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
«2017ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorra ez zen 2016ko abenduaren 31 baino lehenago behin betiko onartu, 21/2003 FAren 15.2 artikuluak agintzen duen moduan.»
Alegazioa:
2017ko ekitaldirako aurrekontua 2016ko abenduaren 20ko udalbatzarrean onartu zen behin-behinekoz, eta 28an argitaratu zen GAOn; abenduaren 31ren ondoren onartu zen behin betiko.
«Pasaiako Zaharren Udal Egoitza eta Pasaia Musikal erakunde autonomoek 2017ko aurrekontuek ez zituzten nahitaezko langileriaren eranskinak jasotzen, aurrekontu-plantilla osatzen zuten lanpostuen zerrendarekin (21/2003 FAren 6.2.i) artikulua).»
Alegazioa:
Aipatu erakunde autonomoen 2017ko aurrekontuak ez zuen pertsonalari dagokion eranskina jaso, Pasaia Musikalen kasuan I. kapitulua aurreko ekitaldiaren berdin-berdina zelako, eta bi erakundeen plantilla organikoetan ez zelako aldaketarik izan aurreko ekitaldiarekiko. Hala ere, 2018ko ekitaldirako eta hurrengoetarako egindako aurrekontu-proiektuaren espedienteek badauzkate pertsonalari dagozkion eranskinak, eta horietan erakunde autonomo bakoitzerako aurrekontu-plantillak jasotzen dira.
«2017ko ekitaldian Udaleko eta Pasaiako Udal Euskaltegia erakunde autonomoko funtzionarioen aurrekontu-plantillek ez dituzte kreditu zuzkidura k zerrendatzen oinarrizko ordainsari, lanpostu mailako osagarri eta berariazko osagarriaren arabera antolaturik.»
Alegazioa:
2019ko ekitaldian Lanpostuen Zerrenda Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 15.2 artikuluaren arabera egokitu da, eta behin Lanpostuen Zerrenda berria onartu ondoren, behar bezala zerrendatuko dira kreditu-zuzkidura k, legezko kontzeptuak jasoz.
III.2.– Sarrera fiskalak.
«Udalak ez dizkie zergapekoei berandutza interesak likidatzen epez kanpo egindako ordainketengatik, nahiz Udalbatzak onartutako zerga eta tokiko zuzenbide publikoko beste sarrera batzuk kudeatu, bildu eta ikuskatzeko ordenantza orokorrak eta GLHko martxoaren 8ko Zergen 2/2005 Foru Arau Orokorraren 26. artikuluak besterik xedatzen duen.»
Alegazioa:
Udalak berandutze-interesak likidatzen ditu, soilik zatikatze- edo geroratze-planei dagozkien ordainagirietan, edo eskuz kalkulatzen direnetan. Epe exekutiboko gainerako zorren ordainagiriak IZFE foru elkartearen programa informatikoaren bidez kalkulatzen dira, eta egun erabiltzen den programarekin ezin dira ordainagirien erregistro eta kontabilizazioko prozesu automatizatuak egin berandutze-interesak dauzkaten ordainagiriak kobratzeko, eta ordainagiri-mota horiek (epe exekutiboko diru-bilketa osoa) eskuz ordaindu beharko lirateke.
Programak egunero prozesu bat egiten du, ordaintzeke dagoen ordainagiri bakoitzean sortutako interesak berriz kalkulatzeko, eta zenbatekoa egunero aldatzen da, zorra bizirik dagoen bitartean. Hala ere, kobratutako ordainagiriei buruzko informazioa, bai entitate laguntzaileetan eta bai ordainketa-pasabideetan kobratutakoena, hilean bitan jasotzen da, eta ez egunero. Ordainagirien kobrantzari buruzko informazioa jasotzen denean ordainagiria egin eta handik egun batzuetara, zenbateko ezberdina dute, egun horietan sortutako interesengatik; beraz, ezinezkoa da kontabilizazio automatikoa egitea, eta ordainagiri horiek guztiak eskuz ordaindu beharko lirateke (3.399 ordainagiri 2017an). Hori dela eta, eraginkortasun-printzipioaren arabera, kontabilizazio automatikoa lehenetsi da, berandutze-interes horiek epe exekutiboko zorrean sortzen duten inpaktua txikia baita. Gainera, epe exekutiboko zorretan dugun batez besteko kobragarritasunaren ehunekoa dela-eta, berandutze-interesen diru-bilketaren igoera askotan konpentsatu egingo litzateke zor nagusiaren kobrantza txikiagoarekin; izan ere, ez dirudi litekeena denik zor horien % 100 kobratzea.
Azkenik, adierazi beharra dago, hutsune hori antzeman ondoren, gestioak egin direla entitate laguntzaileekin, eguneroko fitxategiak eskura tu eta informazioa automatikoki prozesatzearren; berandutze-interesen bilketa ez dadin gehiegizko lan-zama izan. Gestio horien ondorioz, bi banku-entitateren eguneroko datuak jasotzen ditugu, eta espero dugu gainerako entitate laguntzaileek ere laster datu horiek bidaltzea, araudi ezargarrian xedatutakoa zorrotz betetzearren.
III.3.– Langileria.
«Udalaren LZ ez zaio plantillako egitura zko beharrei egokitzen Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko langileriari dagokionez eta behar horiek aldi baterako kontratazio bidez asetzen ditu.»
Alegazioa:
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuari dagokionez, adierazi beharra dago, oinarrizko heziketako prestakuntza-programaren beharrak estaltzeko aldi baterako izendapenak egiten direla, Erkidego Autonomoak berak ematen duen finantziazioa behin-behinekoa delako beti.
2014-2015 ikasturtean programa horretako langileen kontratazioa Erkidego Autonomoak Udalari ikasturte bakoitzerako ematen zion dirulaguntzarekin finantzatzen zen.
Tokiko Administrazioa Arrazionalizatzeko eta Iraunarazteko Legeak Toki Araubidearen Oinarrizko Legean sartutako aldaketen ondorioz, 2015-2016 ikasturteaz geroztik kontratazio horiek Eusko Jaurlaritzak udalari eskuordetutako eskumenekin lotuta daude, eta Udalak 2015eko udalbatzarrean bost ikasturtetarako onartu zuen eskuordetze hori, 2015-2016tik 2019-2020 arte. Beraz, lanbide heziketako programari atxikitako langileen kontratazioa une honetan behin-behinekotasun horri lotuta dago; eta zalantzazkoa da langile horien eginkizunak Udalaren behar estruktura ltzat hartu behar ote diren.
«2017ko ekitaldian Pasaiako Udal Euskaltegia erakunde autonomoak aldi baterako programak onartu zituen, nork bere aurrekontuko zuzkidura zuela, bi irakasle kontratatzea eskatzen zutenak, nahiz lanpostu zerrendak bi irakasle-postu huts barne hartzen zituen. Langile-behar hauek betetzeko hautatutako langileak, aldi baterakoak zirenak, urtero kontratatu ohi zituzten, 2004az geroztik bat eta 2008az geroztik bestea, betiere programa mota honen babesean.»
Alegazioa:
Pasaiako Udal Euskaltegiko bitarteko izendapenei dagokienez, kontua da ikasturte bakoitzean behar den irakasle kopurua ikasturte bakoitzean izena ematen duen ikasle-kopuruaren araberakoa dela. Kopuru hori alda daiteke, eta giza-baliabide gutxiago behar izatea gerta liteke. Halaber, HABEren finantzazioa emandako ordu-kopuruaren araberakoa da; beraz, eman beharreko ordu-kopuruak eskatzen duena baino irakasle gehiago izanez gero, HABEk ez luke gastu hori finantzatuko.
Bestalde, Euskaltegiak gizarte-talde jakinetarako ikastaro bereziak antolatzen ditu (Aisa migratzaileentzako, gura soentzako, edo langabetuentzako); beraz, kasu honetan ere irakasle kopurua ikastaro horietan izandako eskariaren araberakoa izango da.
Nolanahi ere, Euskaltegiaren desegitea Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko martxoaren 5ean hartutako akordioaren bidez onartutako Kudeaketa Planaren barruan kokatzen da, honako ildo honetan: erakunde autonomoak birdimentsionatzea. Eta hori une egokia izango da deskribatutako egoera konpontzeko, giza baliabideen beharrezko plangintza egitearren.
III.4.– Kontratazioa.
«Udalak ez ditu udal kudeatzaileen eta zerbitzu-kontratuen esleipendun diren enpresetako langileen arteko harremana argitzeko jarraibideak finkatu, lan-harreman bat aitortzeko erabakigarritzat jo litezkeen ekintzak saihestearren, aurrekontuaren egonkortasuna eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuaren 1. xedapen gehigarriak agintzen duen moduan.»
Alegazioa:
Udal kudeatzaileen eta zerbitzu-kontratuetako enpresa esleipendunetako langileen arteko harremana argitzeko agintzen diren jarraibideei dagokienez (uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-dekretuaren 1. Xedapen gehigarria); Udalak horiek agintzeko eta onartzeko konpromisoa hartzen badu ere, argudiatu behar da Udalak zerbitzu-kontratuen baldintza-agirietan berariazko klausula bat txertatzen duela, Enpresa kontratistako langileentzako arau bereziak izenekoa, eta arau horiek nahitaez bete beharrekoak direla, bai barruko ondorioetarako eta bai zerbitzuetako kontratistentzat; beraz, arauak duen helburua betetzen dela jotzen dugu (ikus 2. oharra dokumentuaren amaieran).
«Hiru kontraturen pleguetan barne hartutako formula aplikatzean, horietako bat 1,3 milioi euroan esleitutakoak eta gainerakoak aleko prezioetan, prezio batek lizitazio-tipoa berdinduz gero, puntuazio positiboa eskura tuko luke eskaintza-ekonomikoa irizpidearen balorazioan (3, 9 eta 1o espedienteak).»
Alegazioa:
Udal honek prezioak baloratzeko erabiltzen zuen formularen arabera, lizitazio-tasa berdintzen zuen prezio batek puntuazio positiboa lortzen zuen eskaintza ekonomikoaren irizpidearen balorazioan. Bada, Auzitegiaren iritziari kasu eginez, Udalak formula hori aldatu du berriki. Horri dagokionez, Pasaiako Zaharren Egoitzako egoitza-zerbitzuaren administrazio-baldintza partikularren agirietan (2019ko maiatzaren 25ean onartuak, Zaharren Egoitzako lehendakariaren ebazpenaren bidez) honako formula hau ezarri da:
Lizitatzaileek aurkeztutako eskaintza ekonomikoak honako prozedura honen bitartez baloratuko dira:
Be = ∑ [Ji/Max(Ja, Jmax)] x Bamax.
Non:
Bamax = Prezioa kontuan hartuta emango den gehieneko puntuazioa.
Ja = Jaitsiera adierazgarria, kontratu honetan % 10ean zehaztua.
Be = Eskaintza bakoitzari emandako puntuazioa edo balorazioa.
Jmax = Gehieneko jaitsiera lizitaziora aurkeztu direnetatik.
Ji = Eskaintza bakoitzari dagokion jaitsiera.
Max (Ja, Jmax) = Adierazitako balio bi horien artean gehienekoa edo maximoa.
Formula horrek eragozten du lizitazioaren prezioa berdintzen duen eskaintza batek puntuazio positiboa lortzea.
Udalak hitzematen du aurrerantzean formula hori edo aurrekoa eragozten duen besteren bat erabiliko duela.
Formula horretarako sarbidea helbide honen bitartez egin daiteke:
https://apps.euskadi.eus/w32-1084/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso20939/es_doc/es_arch_expjaso20939.html?ruta=/w32-1084/es/v79aWar/comunJSP/v79aSubmitBuscarAnuncioFiltroAvanz.do?estado=AL&origenSubHome=busquedaPersonaliz
«Guztira 421.111 euroan esleitutako 2 kontratutan (expedientes 4 y 5) prezio irizpidearen balorazioan puntuaziorik gorena ematen zitzaien eskaintzen batez besteko aritmetikoarekiko portzentajezko 10 unitate baino merkatze handiagoak eskaintzen zituzten proposamenei eta horrek merkatze handiagoak eskura tzea zailtzen du.»
Alegazioa:
Aipatzen da, halaber, espediente batzuetan erabilitako formulen bidez, prezioari dagokion irizpidean gehienezko puntuazioa ematen zitzaiela 10 unitate portzentual baino gehiagoko beherapena eskaintzen zuten proposamenei. Bada, hori 2014an hasitako bi kontratazio-espedientetan gertatu zen. 2015eko bigarren seihilekotik aurrera, ez Udalak eta ez bere erakunde autonomoek ez dute horrelako formularik erabili.
«362.000 euroren zenbatekoan esleitutako kontratu baten pleguek esleipen irizpide modura hobekuntza teknikoak jasotzea barne hartzen dute, zein elementuren gainean eta zein baldintzatan baimentzen den horiek aurkeztea zehaztu gabe (4. espedientea).»
Alegazioa:
Gutxienez 2015eko bigarren seihilekotik aurrera, ezein baldintza-agiritan ez da jasotzen balorazio-irizpide gisa hobekuntzak baloratzea, baldintza-agiriak ez badu zehazten zein elementu eta zein baldintzetan eskain daitezkeen hobekuntza horiek. Gutxienez 2015eko seihilekotik aurrera, ez Udalak eta ez bere erakunde autonomoek ez dute era horretako formularik erabili. Bereziki, Auzitegiak aipatutako kontratuari dagokionez, kontratu hori berriz lizitatu eta esleitu zen 2018an, eta baldintza-agirian ez zen hobekuntzei buruzko balorazio-irizpiderik jaso.
«Hiru kontraturen pleguek –horietako bi 838.023 euroren zenbatekoan esleitutakoak eta hirugarrena, aleko prezioetan– ez zituzten apirilaren 7ko 3/2016 Legeak agindutako hainbat ohar edo informazio jasotzen, kontratazio publikoan klausula sozial jakin batzuk barne hartzeari dagokionez (1, 2 eta 3 zk. espedienteak). Aipatutako kontratuen eta beste baten –1,3 milioi euroan esleitutakoa (10 zk. espedientea)– esleipen ebazpenek ez zuten ezargarria den hitzarmen kolektiboari buruzko informaziorik jasotzen, aipatutako arauak agintzen duen moduan.»
Alegazioa:
Auzitegiak xedatzen du hiru kontraturen baldintza-agirietan ez zirela jaso Zenbait Klausula Sozial Kontratazio Publikoan Sartzeko apirilaren 7ko 3/2016 Legeak exijitzen dituen ohartarazpen edo informazio jakin batzuk. Auzitegiak sartu ez diren alderdiak zehazten ez dituen arren, honako hau adierazi beharra daukagu:
Hiru baldintza-agirietan jasotzen da ondorengo klausula, 3/2016 Legearen 5.1 artikuluan exijitutakoa betez: «Esleipenduna behartuta dago Gizarte Segura ntzari eta Laneko segurtasunari eta higieneari buruzko legezko xedapenak betetzera; udalak ez du erantzukizunik izango hori betetzen ez bada.»
Bestalde, kontratu horietatik bakar batean egiten zen subrogazioa (etxez etxeko laguntza) eta horretan adierazten da esleipendunak lan-harremanetan enplegatzaile gisa subrogatzeko betebeharra duela (3/2016 Legearen 6. artikulua), eta subrogazioak eragindako langileen hitzarmena edo arau konbentzionala adierazi behar dela. Horrez gain, agiri horretan adierazten da, 3/2016 Legearen 5.3 artikuluan xedatzen den bezala, kontratistak ezin dituela alde bakarretik murriztu kontratuari atxikitako langileei unean-unean dagozkien lan-baldintzak, ez eta lan arloko legeria ezargarriaren hobekuntzak ere, eskaintza aurkezten denean aplikagarri den hitzarmen kolektiboaren arabera.
Kontratu jakin batzuen esleipenaren ebazpenean hitzarmen kolektibo ezargarria sartu ez zela-eta, adierazi beharra daukagu, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kasuan izan ezik, ez zela existitzen subrogatzeko eskubidea. Halaber, honakoa azpimarratu behar dugu: nahiz eta Zenbait Klausula Sozial Kontratazio Publikoan Sartzeko apirilaren 7ko 3/2016 Legeak ezartzen duen enpresa esleipendunak kontratuaren xede den jarduera egiten duten langileei ezartzen dien hitzarmen kolektiboaren berri eman behar dela esleipenaren ebazpenean; Udalak ez du horri buruz erabakitzeko ahalmenik, hitzarmen ezargarriaren kontua lan-arloko araudiak zehazten duelako, eta baldintza-agiriek ezin dutelako hitzarmenaren araubidea aldatu (Andaluziako Juntaren 2017/2017 RTARC, zein hitzarmen aplikatu behar zen ezartzen zen kasu bati buruzkoa). Beraz, informazio horren helburua horren berri ematea baino ez da.
«59.111 euroan esleitutako kontratuetako baten pleguek (5. espedientea) agintzen zuten aurreko kontratistaren langileria subrogatu behar zela; ordea, betekizun hau enpresa eta langileen arteko sektoreko hitzarmenetatik soilik erator daiteke.»
Alegazioa:
Litekeena da subrogatzeko betebeharra sartu izana Langileen Estatutuaren 44. artikulua zuzenean aplikatuz, edo Toki erakundeetako langileen lan baldintzak arautzen dituen Udalhitz hitzarmenaren 171. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Aurrekoa eragotzi gabe, adierazten da Udal honek, gutxienez azken lau urteetan, ez duela subrogatzeko betebehar hori sartu inongo baldintza-agiritan, baldin eta hitzarmen kolektiboetan jasota ez bazegoen.
«Izaera pertsonaleko datuak tratatzea eragiten zuten lau kontraturen kasuan (3, 4, 5 eta 9 espedienteak), SPKLTBren hogeita seigarren XGan erabakitakoa hartu behar zatekeen aintzat, DBLOren 12.2 artikuluaren aurreikuspenei buruzkoa.»
Alegazioa:
DBLOren 12.2 artikuluko aurreikuspenak jasotzen dituen kontratu independentea formalizatu ez bada ere, aipatutako kontratuen baldintza-agirietan berariazko klausula bat sartu zen, datu pertsonalen babesari eta kontratistaren konfidentzialtasun-konpromisoei buruzkoa, eta horretan DBLOren 12. artikuluan ezarritakoa aipatzen da bereziki, non ezartzen den kontratistak datu horiek ez dituela aplikatu edo erabiliko kontratu horretan jaso gabeko xedeekin eta datu horiek ez dizkiela komunikatuko beste pertsona batzuei. Orobat, gogorarazi beharra dago, 3/2011 Errege Lege-dekretuaren 115.3 artikuluarekin bat, kontratuek baldintza partikularren agirien edukia bete beharko dutela, eta klausula horiek kontratuaren parte izango direla; halaber, kontratistak sinatu beharko ditu, eta baldintza-agirien ale bat erantsi beharko zaie, eranskin gisa (1.098/2.001 EDren 71.9 artikulua).
Bestalde, kontratu hori baldintza-agiriei eranstea ere ohiko eta baliozko aukera da. Besteak beste, Datuen Babeserako Espainiako Agentziak eredu bat egin du, tratamenduen ardura dunen eta eragileen arteko kontratuari buruzko klausula baldintza-agirietan sartzeko, eta honako web orrian ikus daiteke:
https://www.aepd.es/media/docs/clausulas-contratos-encargado-tratamiento.pdf
«Obra batean (2. espedientea), 436.888 euroan esleitu zena, kontratua gauzatu eta 23 hilabete igaro ostean lanak jaso gabe zeuden oraindik, nahiz kontratua presako prozedura baliatuta tramitatu zen eta 5 astean egiteko epea eman zitzaion.»
Alegazioa:
Obra atzerapenarekin bukatu zen, ponpaketa-sisteman akatsa izan zelako. Honi erantsi zaio obraren zati bat onartzeko akta, 2018ko azaroaren 13koa, non adierazten den hainbat lan egiteke daudela: ponpaketa-putzuetako ganbera lehorren estankotasuna ziurtatzea, garbiketa eta abian jartzea.
«401.135 euroan esleitutako beste obra-kontratu batean (1. espedientea) berandutzak izan dira kontratua betetzean eta ez da epe luzatzerik batere bideratu edo kontratua bertan behera utzi edo kontratugileari zehapenik batere ezarri. Obrak amaitzeko atzerapena bi hilabetekoa izan zen eta obra egiteko eman zitzaion epea, berriz, 13 astekoa.»
Alegazioa:
Obra-kontratuari dagokionez (1. espedientea), obra egikaritzeko atzerapena zerk eragin zuen jasota dago obra-zuzendaritzak epea luzatzeko egindako txostenean.
«Guztira 421.111 euroren zenbatekoan esleitutako bi kontratutan (4 eta 5 espedienteak), 2017an sinatu behar ziren luzapenak epez kanpo onartu ziren, luzatutako kontratuaren eta hasierako kontratuaren iraunaldia amaitua zela, hurrenez hurren.»
Alegazioa:
Luzapenak ezarritako epea pasa ondoren onartu baziren ere, administrazio-baldintza partikularren agirietan aurreikusita zeuden; eta, bestalde, bi kontratuek sektore publikoko kontratuen legerian ezarritako gehienezko iraupen-epeak betetzen zituzten. Erantsi beharra dago, Pasaiako udalerrian inguru irekian arrisku egoeran diren gazte eta adingabekoekin hezkuntzako esku-hartzearen zerbitzu publikoaren kontratua berriz ere lizitatu eta formalizatu dela 2018an.
Administrazio kontratazioko espedienterik gabeko gastua.
«Udalak ez ditu prozedura negoziatu bitartez administrazio-kontratazioko nahitaezko espedienteak izapidetu zenbait gasturen egikaritzan, 215.213 eurorenak.»
Alegazioa:
«Administrazio kontratazioko espedienterik gabeko gastua» izeneko epigrafeari dagokionez, alderdi horri buruzko alegazioa 4. Udalak eta Pasaiako Zaharren Udal Egoitza erakunde autonomoak zerbitzuetarako prestazioei zegozkien gastuak kontratatu zituzten, hurrenez hurren 202.324 euroren eta 106.812 euroren zenbatekoan, esleipen-prozedura ri dagozkion betekizunak saihestuta eta SPKLTBren 86.2 artikuluan jasotakoa urratuta epigrafean jaso da.
III.5.– Beste batzuk.
Udalaren erakunde autonomoen antolaketa eta funtzionamendura ko araubidea.
«Erakunde Autonomoen Zuzendaritza Batzordeek ez zituzten 2017an bete izaera arrunteko bilkuren maiztasunari buruz bakoitzaren estatutuek agintzen dutena.»
Alegazioa:
Ez dituzte ohiko bilkura k egiten euren estatutuetan ezarritako maiztasunarekin, maiztasun hori ez datorrelako bat erakunde autonomoen funtzionamendu-beharrekin; beraz, egokia izango litzateke estatutuak aldatzea, eta maiztasun txikiagoa jasotzea. Hala ere, lehen adierazi dugun moduan, Udalak bere mendeko erakunde autonomoak desegiteko akordioa aurreikusi du.
«Udal idazkariak Zaharren Udal Egoitza eta Pasaia Musikal erakunde autonomoen Zuzendaritza Batzordeetan idazkari lanak egiten dituzten pertsonenganako berariazko eskuordetzerik ez du egiten. Bada, Pasaia Musikalen, 2017an egindako bileretako batean, Zuzendaritza Batzordeko behin-behineko idazkari lanak egin zituen erakunde autonomoan administrazioko zuzendaritza, administrazioa eta musika irakaskuntzako zerbitzuak ematen zituen langile batek.»
Alegazioa:
Erakunde autonomoen estatutuetan zuzendaritza-batzordeen idazkaritzari buruz jasotakoa eragotzi gabe, Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioak emandako erantzuna, Estatura ko gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuari dagokionez, eta horretan honako hau adierazten da hitzez hitz: «...únicamente se podría entender que le corresponde al secretario de la corporación el desempeño de las funciones de fe pública y asesoramiento legal preceptivo en los organismos autónomos y otras entidades instrumentales, si se considera a estas entidades como órganos colegiados decisorios, u órganos de la corporación en que se adopten acuerdos que vinculen a la misma, lo cual parece forzar mucho la interpretación a la vista de la regulación que la propia Ley 7/1985, de 2 de abril, o bien cuando los estatutos del organismo o entidad correspondiente, que son aprobados por el Pleno de la Corporación, contemplen esta atribución...». Estatutuetan aurreikusten da idazkari lanak egingo dituela Udalbatzako idazkariak edo hark izendatutako ordezkoak. Nolanahi ere, behin bakarrik egin ditu idazkari-lanak zerbitzua ematen duen enpresako langile batek, gainerakoetan funtzionario batek egin ditu lan horiek.
«Zaharren Udal Egoitza eta Pasaia Musikal erakunde autonomoetako Zuzendaritza Batzordeetan ez dago kontu-hartzailetzaren ordezkaritzarik.»
Alegazioa:
Erakunde autonomoen zuzendaritza-batzordeetan Kontu-hartzailetzako ordezkari bat egotea ez da legean jasotako betebeharra. Nolanahi ere, saioetan kontu-hartzailea ez egoteak ez du zehazten horien baliogabetasun-maila, baldin eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta estatutuetan ezarritako quoruma betetzen bada (bestalde, estatutuetan nahitaezkotzat jotzen da lehendakaria eta idazkaria bertan izatea, bilkura k egin ahal izateko).
Gainera, zuzendaritza-batzordeetan Kontu-hartzailetzaren ordezkaririk ez izan arren, erakunde autonomoen erabaki nagusiak onartzea Udalbatzari dagokio (lanpostuen zerrenda edo aurrekontuak onartzea, kasu); beraz, zuzendaritza-batzordeetako erabakiak Kontu-hartzailetzan aztertzen dira, onartu aurretik. Horrez gain, Kontu-hartzailetzan zentralizatzen dira erakunde autonomo guztien aurrekontu-proiektuen prestakuntza, aurrekontuaren likidazioa, urteko kontuen prestakuntza edo egonkortasun eta iraunkortasun txostenak; eta gainera sailetik horien kudeaketa arrunterako aholkularitza ematen da.
Azkenik, bi erakunde autonomoen estatutuek ahalbidetzen dute Kontu-hartzailetzak zuzendaritza-batzordean duen ordezkaritza eskuordetzea.
«Pasaiako Zaharren Udal Egoitza erakunde autonomoaren funtsen zaintza eta erabilera ez du Udalaren gordailuzainak egiten.»
Alegazioa:
Zaharren Egoitza erakunde autonomoko funtsen zaintza eta erabilerari dagokionez, behin horiek likidatzen direnean, eginkizun horiek Udaleko Diruzaintzak beteko ditu.
Ondarea eta inbentarioa.
«Udalaren azken inbentarioa 2015eko irailaren 29ko Udalbatzak onartu zuen eta ez dira orduz geroztik inbentarioaren urteko zuzenketa nahitaezkoak egin (ekainaren 13ko 1372/1986 EDren 33. artikukua, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onartzen duena). Udalak ez du Lurraren Udal Ondarea osatzen duten ondasun eta baliabideen zerrendarik (Lurraren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 112.3 artikulua).»
Alegazioa:
Inbentarioari dagokionez, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Tokiko Erakundeen Antolamendu, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Araudiko 36.3 artikuluari jarraiki, idazkariek neurri zehatzak hartuko dituzte Toki Korporazio berrien eratze egunean, prest egon dadin Korporazio eta Erakunde autonomoen ondarearen inbentarioari buruzko dokumentazioa. Korporazio berriaren eratzea dela eta, Udal-idazkariak txostena egin du, non eskura tutako ondasunen zerrenda jasotzen den, gertaturiko baja eta aldaketez gainera, guztiak onarturiko azken aldaketatik honainokoak, eta espresuki proposatzen da bertan albait azkarren dagokion udalbatzarreko akordioa hartzea, hura eguneratze aldera. Gorago adierazitakoa kontuan, Udal honek konpromisoa hartzen du, 2015eko irailaren 29ko akordioaren bitartez egin zuen bezala, Inbentarioa aldatu eta eguneratzeko; beraz, alderdi hori konponbidean jarriz eta aipaturiko aurreikuspenaren azken xedea betetzeko, zeina hura eguneratua mantentzea den.
Bestalde, 2018ko martxoaren 5eko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiz onartu zen Udalaren Ondare Publikoari dagokionez, 2018-2019 aldirako onarturiko ekintzen artean sartzen da «Udalaren Lurzoru Ondarearen inbentarioa egitea».
Gardentasuna.
«Abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoari jarraikiz, gardentasunari, informazio publikoa eskura tzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa, udalek aldika-aldika eta modu eguneratuan argitara eman beharko dute informazioa, zeinaren ezagutza garrantzizkoa den euren jardueraren gardentasuna bermatzeko, jarduera publikoaren funtzionamendu eta kontrolari dagokionez. Lege hau zuzen betetzeko Udalak webgunean argitaratu behar lituzke, besteak beste, tokiko ordezkarien ondasun eta jardueren urteko aitorpenak.»
Alegazioa:
Ahalegin bat egiten ari gara ahal den neurrian gardentasunari buruzko indarreko arautegia betetzeko.
Bestalde, Udalak konpromisoa hartzen du bere web-orrian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko korporazioko kideen ondasun eta jardueren aitorpenak, agintaldi berria hastera doanez gero zinegotzi berriak haiek egin beharrean direla aprobetxatuz.
HKEEren oharrak:
1.– Garbiketa-zerbitzuaren kasuan: adostutako luzapenak ez du baliorik, kontratua jada legez baimendutako adina aldiz luzatua baitzen.
2.– Aipatutako klausulak kontratuetan jasotzeak balio positiboa dauka; hori, baina, ez da txostenean aipatzen den lege-xedapenak agintzen dituen jarraibideak betetzearen pareko. Jarraibide horiek udal kudeatzaileen eta zerbitzu kontratuen esleipendun diren enpresetako langileen arteko harremana arautu behar dute izaera orokorrarekin, ez soilik kontratu jakin bati dagokionez. Aplikazio eremua, gainera, barnekoa litzateke («ad intra»).