EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2019210

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza nagusian izendapen askearen bitartez Informazio Sanitarioko Unitarearen buru lanpostu bat betetzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2019-10-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201905077
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak Zuzendaritza Nagusian izendapen askearen bitartez Informazio Sanitarioko Unitatearen buru lanpostu bat betetzeko deialdia egin du (Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan). Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.eus
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraiki aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.