EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019209

EBAZPENA, 201 9ko urriaren 1 4koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Donostiako GR.02 HE GROS (II) b.20.3 (María Inmaculada) lurzatiaren xehetasun-azterketari buruzko ingumen-txosten estrategikoa.

Xedapenaren data: 2019-10-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201905061
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
201 9ko irailaren 23an, Donostiako Udalak eskabide bat aurkeztu zuen, Donostia GR.02 HE GROS (II) b.20.3 (María Inmaculada) lurzatiaren xehetasun-azterketaren gaineko ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari hasiera emateko. Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu ziren, hala nola xehetasun-azterketaren memoria eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21 /201 3 Legearen 29. artikuluan eskatutako edukia zutela. Gainera, ingurumen-dokumentu estrategikoan adierazita dago: nork egin duen eta noiz amaitu duen, sinadurekin batera.
201 8ko abuztuaren 7ko 21 /201 3 Legearen 30. artikulua betetzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak egoki irizten zieten oharrak egiteko eskatu zien zenbait erakunderi, ohar horiek oinarritzat hartuta ingurumen-organo horrek ingurumen-txosten estrategikoa egin zezan. Zehazki, hauei egin zitzaien kontsulta: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetza; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia; eta URA, Uraren Euskal Agentzia. Era berean, Donostiako Udalari ere jakinarazi zitzaion izapide-prozesuaren hasiera.
Halaber, espedientean jasota dagoen dokumentazioa eskuragarri egon zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webgunean, interesdunek egoki ikusten zituzten ingurumen-arloko oharrak egiteko aukera izan zezaten.
Amaitu da abenduaren 9ko 21 /201 3 Legearen 30. artikuluan ezarritako epea, zenbait txosten jaso dira, eta espedientean jasota dago horien emaitza.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21 /201 3 Legearen 1 . artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1 998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, beste helburu batzuen artean, plangintza-prozesuaren lehen faseetan ingurumenaren gaineko ondorioen analisia txertatzea, aukerarik egokienak hautatzeko, jardueren metatze- eta sinergia-efektuak aintzat hartuta.
Abenduaren 9ko 21 /201 3 Legearen 6.2 artikuluan aurreikusten da zer planek edo programak pasa behar duen ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo planen nahiz programen gaineko ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharra dagoela, ingurumenerako eragin nabarmenak ekar litzaketelako. Donostia udalerriko GR.02 HE GROS (II) b.20.3 (María Inmaculada) lurzatiaren xehetasun-azterketa kasu horietako bat genuke.
Aztertuta geratu dira xehetasun-azterketaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko txostenak eta dokumentazio teknikoa, eta kontuan hartu da ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdiekin bat datorrela. Horrenbestez, txosten horiek aintzat hartuta, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak –ingurumen-arloko organo eskuduna den aldetik, otsailaren 27ko 3/1 998 Legearen eta Ingurumen eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 1 1 ko 77/201 7 Dekretuaren arabera– judizio-elementu nahikoa dauka, eta, beraz, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du, zeinak planaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egiten eta plana aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jasotzen baitu, baita sartu behar diren azken oharrak ere, soilik ingurumen-arlokoak.
Hauek guztiak aztertu dira: 3/1 998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa; 21 /201 3 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 77/201 7 Dekretua, apirilaren 1 1 koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/201 5 Legea, urriaren 1 ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/201 5 Legea, urriaren 1 ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Donostia udalerriko GR.02 HE GROS (II) b.20.3 (María Inmaculada) lurzatiaren xehetasun-azterketaren gaineko ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea, Donostiako Udalak sustatuta, baldintza hauetan:
A) Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.
Xehetasun-azterketaren xede den esparrua etxebizitzetarako hiri-lurzorua da; Donostiako Gros auzoko zabalgunearen hego-ekialdeko muturrean kokatuta dago.
Xehetasun-azterketaren xedea da José María Soroa, Marino Tabuyo eta Particular de Ategorrieta kaleek, eta Ategorrieta Hiribideak zedarritzen duten etxe-uhartea osatzea. Etxe-uharte erdia eraikita dago; beste erdian, mojen egoitza eta Pio X.aren eliza dago. 3.672,25 m
Donostiako HAPOak hirugarren sektoreko erabilera baimentzen du GR.02 HE GROS (II) b.20.3 (María Inmaculada) lurzatian. Sestrapean, aparkaleku-erabilera ezartzen da, eta sestra gaineko jardueren erabilera lagungarriak. Halaber, 3.672,25 m
Xehetasun-azterketak antolatu eta arautzen ditu hirugarren sektoreko erabileretarako eraikin berriak, horien lerrokadurak, sestra-lerroak eta garaierak ezarrita. Elizak eta mojen egoitzak osatzen duten «San Pio X.aren parrokia» multzoaren Ategorrieta hiribidera eta Marino Tabuyo kalera ematen duten fatxadei eutsiko zaie. Multzoa Donostiako Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezian katalogatuta dago D babes-mailarekin. Jarduketa hauek egingo dira:
– Ategorrieta hiribideko eraikinak egungo profilari eutsiko dio eta egoitza-erabilera izango du (BS + IV eta BS + III).
– Marino Tabuyo kaleko eraikinak erlijio-erabilerari eutsiko dio beheko solairuan (egungo Pio X.aren parrokia), eta hezkuntza-erabilerari goikoetan. BS + IV profila izango du.
– Etxe-uhartea osatzeko, hotel-, merkataritza- eta jatetxe-erabilera izango duen eraikin bat eraikiko da (BS + V + atikoa), José María Soroa kaleko 1 2. zenbakiko eraikinaren mehelinari atxikita.
– Etxe-uhartearen barnealdea, ahal den guztian, merkataritza-erabilerako eraikin batekin beteko da (BS + I).
Sestra peko eraikigarritasuna 2.61 1 m
José María Soroa kaleko 1 2.aren alboan antolatuko da sarbidea.
B) Proposatutako planaren ezaugarriak aztertu ondoren, eta abenduaren 9ko 21 /201 3 Legearen 31 . artikuluarekin bat etorriz, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideak aztertu dira, zehazteko xehetasun-azterketak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duen ala ez.
1 .– Planaren ezaugarriak.
Aurkeztu den dokumentazioaren arabera, xehetasun-azterketak antolatu eta arautuko ditu eraikin berrien lerrokadurak, sestrak eta garaierak, HAPOan onartutako zehaztapenen arabera. Horrenbestez, ez da okupatuko artifizialdu gabeko lurzorurik. Ez da aurkitu plangintza nagusiarekiko bateraezintasunik.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen arabera, eraikuntza-proiektua formulatu eta onartzea aski izango da hirigintza-lizentzia eskuratzeko. Aipatu proiektua ez dago jasota proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legedian.
2.– Eraginen eta erasan daitekeen eremuaren ezaugarriak.
Xehetasun-azterketak hizpide duen eremua hiri-bilbe finkatuaren barnean dago; beraz, ez dago natura-intereseko elementurik bat ere. Lurzatian dagoen landaredia hiriko parke eta lorategietako berezkoa da.
Bi komunikazio-ardatz aipatu behar dira: hiru erreiko errepide eta trenbide paraleloak, ekialdetik mendebalderako noranzkoa dutenak. Trenbidea goratuta dago, eta harresi batek banantzen du errepidetik. Ikergai den lurzatia trenbidearen «eragin-eremuan» dago; mojen egoitzaren eta Pio X.aren elizaren aurrealdea, babestu behar den fatxada. Bada lau erreiko beste ardatz bat, lurzatitik 1 00 bat metro ekialdera; Nafarroa etorbidea, ipar-mendebaldetik hego-ekialderako noranzkoa duena.
Lurzatia «Urumea» Babes Akustiko Bereziko Eremuan dago, trenbidearen zortasun akustikoaren barnean, Donostia Udalak hala zehaztuta. Inpaktu-akustikoaren azterlanaren arabera, egun (201 8 urtea) kalitate akustikoko helburuak gainditzen dira kanpoaldean, 2 metroko garaieran. Etorkizunean, 1 dB-tan areagotuko da soinu-maila; beraz, kalitate akustikoko helburuak gaindituko dira kanpoaldean, hala 2 metroko garaieran, nola lurzatiaren hegoaldean egin asmo diren etxebizitza-eraikinen hegoaldeko eta ekialdeko fatxadetan.
Elizak eta mojen egoitzak osatzen duten multzoa, «Pio X.aren parrokia», Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren katalogoan sartuta dago, D babes-mailarekin. Harlanduzko elementuak fatxadako elementu edo zati iraunkor gisa hartu behar dira; beraz, ezin daitezke ordeztu, eta beren lekuan jarraitu behar dute, elementu katalogatuaren gainean edozein esku-hartze eginda ere.
Bestalde, ez da eraginik hauteman uretan; lurzatiak ez du uholde-arriskurik; eta ez da aurkitu lurzorua kutsa dezaketen jardueren instalazioen aztarnarik.
Espero diren inpaktu nagusiak eraikuntza-obrenak dira (lurzorua okupatzea, lur-mugimenduak, partikulen emisioa eta zarata-kutsadura, baliabideen kontsumoa, eragozpenak herritarrei, etab.), baita zaratak eta kultura-ondareak izan ditzakeen kalteak ere.
Ondorioen eta eragina jasan lezakeen eremuaren ezaugarriei dagokienez, eta xehetasun-azterketaren zehaztapenak kontuan harturik, ez da aurreikusten ingurumen-arazo adierazgarririk gertatzea haren gauzapenaren ondorioz, betiere eragin-eremuan egiten diren jarduerak segurtasun eta osasunaren, ingurumenaren, natura-ondarearen, kultur ondarearen, paisaiaren, kutsadura akustikoaren eta uren arloko indarreko araudiari jarraikiz, besteak beste, egiten badira. Eta bereziki beteko da Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/201 1 Legean eta berariazko araudietan xedatutakoa, baita kultura-ondareari, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinei eta zaratari buruzko indarreko araudian ezarritakoa ere. Horretarako, honako hau hartu beharko da aintzat:
3.– Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, ingurumen-txosten estrategikoa formulatzeko ebazpen honetan adierazitakoarekin bat, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, ingurumen-agiri estrategikoan eta xehetasun-azterlanean bertan jasotakoarekin bat etorriko da.
Zaratari dagokionez, eta ez direnez betetzen aplikagarri diren kalitate akustikoko helburuak bizitegi-eremuen kanpoaldean eta fatxadetako hartzaile batzuetan, 21 3/201 2 Dekretuaren, urriaren 1 6koaren, EAEko kutsadura akustikoari buruzkoaren, 43.2 artikulua aplikatu behar da. Horren arabera, kalitate-helburuak barnealdean bederen bete beharko dira. Horretarako, udalak gai horren gaineko justifikazio-txostena egin beharko du lizentzia eman aurretik, kanpoaldea babesteko neurriak ezarrita.
Hartu beharreko neurrien artean daude, halaber, plana gauzatzeko proiektuen ondorio direnak; alegia, jardunbide egokien eskuliburuan jasotako neurriak hartu beharko dira obretan, lurren eta soberakinen kudeaketan, hondakinen sorkuntzan eta kudeaketan, induskatutako lurzoruen kontrolean, eta airearen kalitatearen eta kalitate akustikoaren babesean. Besteak beste, neurri hauek hartu beharko dira:
a) Obrako langileek erabili behar duten jardunbide egokien gidaliburuak gai hauekin zerikusia duten alderdiak bilduko ditu, gutxienez: lanaldiak, makineria, aldi baterako desbideratzeak, ahalik eta hauts eta soinu gutxien sortzea, hondakinak kudeatzea eta herritarren lasaitasunean eragin negatiboa izan dezaketen jardunak minimizatzea.
b) Proiektuan sortutako indusketa-soberakinak baimendutako soberakin-biltegira eramango dira, eta indarreko legerian ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
c) Donostiako Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaio lurzoru-kutsaduraren zantzu oro, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/201 5 Legearen 22.2 artikulua betetzeko.
d) Zaratari buruzko azaroaren 1 7ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 1 9ko 1 367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta soinu-igorpenei dagokienez, obrak egiteko erabiliko diren makinak egokitu beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, egokitu beharko dira, hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituen otsailaren 22ko 21 2/2002 Errege Dekretuan (apirilaren 28ko 524/2006 Dekretuak aldatu du) eta arau osagarrietan ezarritakoaren arabera.
e) Eguneko lan-ordutegian egingo dira obrak.
f) Ibilgailuak eta makinak garbitzeko gailuak egongo dira, baita gurpilak garbitzeko plataformak ere, lokatzik edo hautsik ez hedatzeko, eta kamioiek obretan sartzeko eta obretatik ateratzeko erabiliko dituzten bideak garbi eduki beharko dira, presiozko ura edo erratz-makinak erabilita.
g) Lorategiak jartzen badira, inola ere ez dira landatuko espezie aloktono inbaditzaileak, eta, lorategiok diseinatzeko, Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua argitalpenean jasotako gomendioak eta neurriak erabiliko dira. Eskuliburua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sortu zuen.
h) Eraikingintza eta eraikuntza jasangarrienerako behar diren ezaugarriei dagokienez, EAEko etxebizitzen eraikuntza jasangarriaren gida dokumentuan jasotako neurriak eta ingurumen-jardunbide egokiak erabiliko dira eraikinen energia-aurrezpena eta efizientzia bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko. Neurri horiek, gutxienez, alderdi hauetan eragin beharko dute:
– Materialak. Lehengai berriztaezinen kopurua murriztea.
– Energia. Iturri berriztaezinez sortzen den energiaren kontsumoa edo sorkuntza murriztea.
– Edateko ura. Edateko uraren kontsumoa gutxitzea.
– Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.
– Atmosfera. Gas, hauts, bero eta argi gutxiago igortzea.
– Barne-kalitatea. Barruko airearen kalitatea, erosotasuna eta osasuna hobetzea.
Bigarrena.– Honakoa zehaztea: ingurumen-dokumentu estrategikoak eta ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoen arabera, ez da espero Donostiako GR.02 HE GROS (II) b.20.3 (María Inmaculada) lurzatiaren xehetasun-azterketak eragin negatibo nabarmenik izan dezakeenik ingurumenean; horrenbestez, ez da ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik egin behar.
Hirugarrena.– Ebazpen honen edukia Donostiako Udalari jakinaraziko zaio.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21 /201 3 Legearen 31 .4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-ebaluazio estrategikoak indarraldia galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean, Donostiako GR.02 HE GROS (II) b.20.3 (María Inmaculada) lurzatiaren xehetasun-azterketa onartuko ez balitz. Kasu horretan, berriro hasi beharko da Planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.
Vitoria-Gasteiz, 201 9ko urriaren 1 4a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.