EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019209

AGINDUA, 2019ko irailaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez 2019ko Joxe Mari Korta Sariak ebazten baitira.

Xedapenaren data: 2019-09-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201905052
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/08/19an argitaratutako 2019/07/30reko AGINDUA [201903930]

Kontuan harturik zer dioen Joxe Mari Korta Sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.; 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatua); ikusirik Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Agindua, zeinaren bidez 2019ko ekitaldirako deialdia iragartzen baita; eta ezaguturik 2019ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahaiak egin duen esleipen-proposamena, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiaren proposamena ikusirik, honako jaun-andre hauei ematea 2019ko ekitaldiko Joxe Mari Korta Sariak:
Laura Mendizabal Arcauz andrea.
Pedro Luis Uriarte Santamarina jauna.
Javier Roquero Ussia jauna.
María Ángeles Amenabar Errasti andrea.
2.– Aipatutako 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek saria, aipamena edo aintzatespen publikoa, hartarako deitzen den ekitaldian.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 17a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.