EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2019207

EBAZPENA, 2019ko urriaren 21ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez lankidetza-erakundeei laguntzak ematen baitzaizkie, 2019. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.

Xedapenaren data: 2019-10-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201905012
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/06/19an argitaratutako 2019/06/12ko EBAZPENA [201902983]

Martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuak (2018ko apirilaren 9ko EHAA, 6. zk.) lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen ditu, erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesuak sustatzeko.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 19ko EHAA, 115. zk.), lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egin zen, erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketaren prozesuak 2019. urtean sustatzeko.
Ikusi da deialdia egiteko Ebazpenaren 5. artikuluaren bidez hartarako izendatutako Balorazio Batzordeak laguntzak emateko egindako proposamena. Egin ditu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinatzeko Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideen balorazioa eta azterketa teknikoa. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak ematea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, eranskin horretan aipatzen den kopuruan eta eran.
Bigarrena.– Baztertzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Atzera egindakotzat jotzea III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik ez bada eman, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 21a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
I. ERANSKINA
KANPORATUTAKO ERAKUNDEAK
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ERAKUNDEAK