EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2019206

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 705/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-09-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201904986
Maila: Ediktua
Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 705/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Eider Mujika Agirre.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-09-25ean, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Jose Antonio Ogara Tejero demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Donostia, 2019ko irailaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.