EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2019206

EBAZPENA, 2019ko urriaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ekintza humaritarioko proiektuen ildoko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak ematen baitira, 2019ko garapenerako lankidetzaren kargura.

Xedapenaren data: 2019-10-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201904980
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/09/09an argitaratutako 2019/09/03ko EBAZPENA [201904121]

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dira, garapenerako lankidetzaren kargurakoak, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioen eraginpeko pertsonak babesteko direnak; eta beste aldetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak direnak, zeinek, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez (2019ko ekainaren 26ko EHAA, 120. zk.), garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2019ko deialdia egiten da.
Ikusi da deialdia egiteko Ebazpenaren 4. artikuluaren bidez hartarako izendatutako Balorazio Batzordeak laguntzak emateko egindako proposamena; egin ditu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinatzeko Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideen balorazioa eta azterketa teknikoa. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2019ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta eran
Bigarrena.– Dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 22a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUTAKO ESKABIDEAK
II. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK