EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2019204

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako zenbait espedientetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-10-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201904955
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Jakinarazpen pertsonala ematen ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako zenbait espedientetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak, Trafikoko zuzendariak emandakoak, hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53.1 eta 2 artikuluen arabera, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Legearen 112. artikuluari dagokionez.
Ondorioz, dei egiten zaie honekin batera doan zerrendan dauden interesdunei, edo, behar bezala akreditatu behar diren haien legezko ordezkariei, agerraldi bidezko jakinarazpena jasotzeko, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Epe horretan interesdunik agertzen ez bada, honekin batera doan zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena emantzat joko da lege-ondorio guztietarako, agertzeko adierazitako epea amaitu eta biharamunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da ordezkaritza, hala egokituz gero, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 14a.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.
ERANSKINA