EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019201

IRAGARKIA, 2019ko urriaren 2koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Astigarragako udal-mugartean, 132 kV-ko eta zirkuitu sinpleko Hernani ZB-Oiartzun 2 ZB linea elektrikoaren aldaketa, 18. eta 21. euskarrien artean.

Xedapenaren data: 2019-10-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201904889
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutakoa betetzeko, jendaurrean jartzen da gaur egungo instalazioan egindako jarduketa hau:
Espedientea: 20-AT-Y-2019-00080.
– Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
– Kokalekua: Astigarragako udal-mugartea.
– Aurrekontua: 132.251,46 euro.
– Xedea: ibilgailu astunen plataforma eraikitzeko aukera ematea.
Jarduketaren ezaugarri nagusiak:
132 kV-ko aireko linea:
– Ap.20 euskarriaren kokapena aldatu da, eta, ondorioz, Ap.18 eta Ap.21 euskarrien arteko tartea.
Instalazioa egiteko administrazio-baimena eta egikaritze-proiektuaren onarpena eskatzen dira.
Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan. Jendeak dokumentazioa aztertu ahal izango du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 1. solairua, Donostia), edo Astigarragako udaletxean, edo www.euskadi.eus web-orrian, Energia eta Meategiak/ Energia ataleko Azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean:
https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Egoki ikusten diren alegazioen bina kopia aurkeztu beharko dira, zeinek bere ordezkaritzan, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2019ko urriaren 2a.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.