EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019201

EBAZPENA, 2019ko irailaren 11koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebatzi ostean, Donostiako portuan 6. zerrendako ontziek amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko deialdia.

Xedapenaren data: 2019-09-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201904882
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/01/31n argitaratutako 2019/01/23ko EBAZPENA [201900524]
  • Ikus 2019/05/15ean argitaratutako 2019/05/03ko EBAZPENA [201902268]

Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2019ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bidez erabaki zen deialdi publikoaren bitartez honako prozedura hau hastea: Donostiako portuan 6. zerrendako ontziek amarralekuak erabiltzeko emakidak ematea. Deialdi publikoa denez, ebazpena 2019ko urtarrilaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (22. zk.) argitaratu zen, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduan azaltzen denari jarraikiz. Agindu horren bidez, aisiako ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura eta horren araubidea arautzen dira.
Donostiako kirol-portuaren eta horri atxikitako eremu eta instalazioen kudeaketa eta ustiapena Euskadiko Kirol Portua SA sozietate publikoak dauzka esleituta. Aginduta daukan portuko zerbitzu publikoaren eduki funtzionala eta esleipenerako baldintzak uztailaren 27ko 161/2015 Dekretuan ezartzen dira. Dekretu horrek xedatzen duenez, sozietate horrek badu eskurik, zerbitzu egokia ematearren, beharrezko jarduketak egiteko eta beharrezko negozio juridikokoak formalizatzeko, betiere bere izaera juridikoaren ondoriozko mugapenekin; izan ere, izaera hori dela-eta ahalmen administratiboak baliatzea dakarten funtzioak esleipen horretatik kanpo geratzen dira.
Deialdiaren xedea da 6. zerrendako ontzietarako amarralekuen emakidak eskaintzea, baldin eta aisiako ontzien alokairurako erabiltzen badira. Horretarako hiru amarraleku eskaintzen dira, eta amarraleku horien dimentsioak deialdiaren hirugarren oinarrian zehazten dira. Eskatzaileek zenbait betekizun bete behar dituzte, 2017ko urriaren 19ko Aginduko bederatzigarren oinarrian ezartzen diren betekizun orokorrez gain, eta laugarren oinarrian azaltzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan –2019ko martxoaren 1ean–, bost eskabide aurkeztu ziren. Eskabide horiek Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietateak aztertu eta baloratu zituen, eta, horren arabera, amarralekuak adjudikatzeko eta ukatzeko proposamena egin zuen. Horren ondorioz, deialdia ebazteko 2019ko maiatzaren 3ko Ebazpena eman zen.
Ebazpen horrek hau xedatzen zuen:
Eskabide hauek ukatzea, lanbide-titulazioaren betekizuna ez betetzeagatik:
Amarraleku hauek adjudikatzea:
Eskatzaileei adjudikazio-ebazpena jakinarazi ostean eta 2019ko maiatzaren 15eko EHAAn (90. zk.) argitaratu eta gero, eskabideak ukatu zaizkienek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Garraio eta Herri Lanetako sailburuordearen aurrean. Ebazpenek partez baietsi dituzte gora jotzeko errekurtsoak eta, hiru kasuetan, xedatu da prozedura atzera eramatea betekizunak betetzen diren egiaztatzeko eta proposamenak baloratzeko fasera.
Betekizunak behar bezala egiaztatzeko, Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietateak errekurtsogileei eskatu die adierazten den dokumentazioa aurkezteko, eta errekerimenduak honela bete dira:
● 20190226DO2161 eskabidea: ontziari dagokion despatxua. 2019ko uztailaren 19an eginiko despatxua aurkeztu da, eta egiaztatu da data hori baino lehen ontzia ez zegoela despatxatuta. Hortik ondorioztatzen da eskabideak ez zuela betetzen deialdiaren bederatzigarren oinarrian jasotako betekizuna eskabideak aurkezteko epearen amaieran.
– 10 tripulatzaile edo gutxiagoko ontziaren despatxua.
● 20190228DO2170 eskabidea: gehienez ere 10 lagunentzako ontziaren despatxua. Gehienez ere 10 lagunentzako despatxua aurkeztu du, baina eskabideak aurkezteko epearen amaiera-data baino geroago egina. Lehenago, ontziaren despatxua 12 lagunentzat zen gehienez. Beraz, hortik ondorioztatzen da eskabideak ez zuela betetzen deialdiaren bederatzigarren oinarrian jasotako betekizuna eskabideak aurkezteko epearen amaieran.
– 10 tripulatzaile edo gutxiagoko ontziaren despatxua.
● 20190228DO2171 eskabidea. Honako hauek aurkezteko eskatu da: eskabidearen titularra Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria eta indarreko azken ordainagiria (edo, hala badagokio, salbuespen-ziurtagiria), bai eta ontziari dagokion despatxua ere. Errekerimendua egin zaion pertsonak ez du dokumentaziorik aurkeztu. Ondorioz, eskabidea baztertu egin behar da, betekizun hauek betetzen ez dituelako:
– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 8-2 artikuluan ezarritakoa. Agindu horren bidez, aisiako ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura eta horren araubidea arautzen dira (deialdiaren ebazpenaren lehenengo paragrafoak ezarritakoaren arabera aplikatu beharrekoa):
6. zerrendako ontzietarako amarralekuen deialdirako, deialdian parte hartzeko eskaera aurkezten duenak ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egon behar du; zehazki, aisiako ontziak alokatzeko atalean.
– Deialdiaren bederatzigarren oinarrian jasotako betekizuna:
10 tripulatzaile edo gutxiagoko ontziaren despatxua.
20190225DO2156 eta 20190227DO2163 erregistro-zenbakiko eskabideek bete egiten dituzte deialdiaren ebazpenean eta horri aplikatu beharreko araudian ezarritako betekizunak. Bestalde, Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietateak eginiko balorazioak berretsi egiten du 2019ko apirilaren 11ko proposamenean eginikoa. Hori dela-eta, eskainitako lekuetako bi adjudikatu egin behar dira.
2017ko urriaren 19ko Aginduaren 15. artikuluak ezartzen duenez, portuen arloan eskumena duen Zuzendaritzaren titularrak amarralekuen erabilera-emakidak emateko ebazpena emango du. Bertan, ukatutako eskabideak ere adieraziko dira, eta itxarote-zerrenda prestatuko da eskatutako baldintzak bete arren lekurik lortu ez duten eskabideekin.
EAEko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 5.2.c) artikuluak ezartzen duenez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren funtzioetako bat da Autonomia Erkidegoko portuetan emakidak eta baimenak ematea, aldatzea edo azkentzea.
Horregatik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 7.h) eta 23.c) artikuluek Zuzendaritza honi esleitzen dizkioten ahalmenei jarraikiz, eta Euskadiko Kirol Portua SAk emakidak esleitzeko egindako proposamena aztertutakoan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amarralekuen adjudikazioa berrestea 20190225DO2156 eta 20190227DO2163 erregistro-zenbakiko eskabideei, ebazpen hau dela bide: Ebazpena, 2019ko maiatzaren 3koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Donostiako portuan 6. zerrendako ontziek amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko deialdia. Hori guztia adjudikazioei buruz ebazpenak ezartzen dituen ondorio-datarekin eta gainerako erabakiekin.
Bigarrena.– Eranskinean zehazten diren eskabideak ukatzea, adierazitako betekizunak ez betetzeagatik.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Azpiegitura eta Garraioko sailburuordeari, edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 11.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.