EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019201

94/2019 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran hartutako erabakia argitaratzeko dena. Bertan, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularraren izendapena berriztatu eta bere ordezkoa izendatu ziren.

Xedapenaren zenbakia: 201900094
Xedapenaren data: 2019-10-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201904878
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/03/24an argitaratutako 2014/03/18ko 201400012 EBAZPENA

Gobernu Kontseiluak, 2019ko urriaren 15ean egindako bilkuran, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoak duen ordezkari titularraren izendapena berriztatzeko eta bere ordezkoa izendatzeko erabakia onartu zuen. Horrenbestez, beharrezkoa den publikotasuna izan dezan, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoak duen ordezkari titularraren izendapena berriztatzeko eta ordezkoa izendatzeko erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Erabakia ebazpen honen eranskinean jasota dago.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 15a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 15EKO 94/2019 EBAZPENARENA
Gobernu Kontseiluaren 2019ko urriaren 15eko Erabakia, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoak duen ordezkari titularraren izendapena berriztatzeko eta ordezkoa izendatzeko.
Eusko Jaurlaritza Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko kidea da, Andorrako Printzerriko Mugaz Haraindiko Lankidetzaren Erakundea, Akitania Berriko Eskualde Kontseilua, Aragoiko Gobernua, Kataluniako Generalitat-a, Okzitaniako Eskualdeko Kontseilua eta Nafarroako Foru Gobernuarekin batera.
Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa nortasun juridiko propioa duen zuzenbide publikoko erakundea da, bere estatutuek arautua eta Espainiako ordenamendu juridiko publikoaren mende dagoena. Bere lurralde eremua hura osatzen duten eskualdeekin bat dator.
Gobernu Kontseiluak, 2017ko urriaren 10ean egindako bilkuran, erabaki zuen baimena ematea Pirinioetako Lan Elkartearen Mugaz Gaindiko Lankidetza Hitzarmena berrikusteko eta Partzuergoaren estatutu berriak onartzeko.
2018ko azaroaren 13an Osoko Bilkura egin zen Zaragozan, eta hitzarmen berria eta estatutu berriak sinatzeko ekitaldia egin zen bertan.
Partzuergoaren Estatutuetako 9.1 artikuluaren arabera, Batzorde Betearazlea da Osoko Bilkurak hartutako jarraibideak eta erabaki politikoak aplikatzeko Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren erabaki-organoa.
Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren Estatutuetako 9.2 artikuluak ezartzen duenez, Batzorde Betearazlea partzuergoko erakunde bakoitzaren ordezkari titularrak eta ordezkoak osatuko dute. Erakunde bakoitzak erabakiko du zein prozedura erabiliko den ordezkariok izendatzeko eta zenbat denborarako izendatuko diren ordezkariok.
Gobernu Kontseiluaren 2014ko martxoaren 18ko Erabakiaren bidez, hauxek izendatu ziren Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko ordezkari X. Legegintzaldirako: Mikel Anton Zarragoitia jauna, Europako Gaietarako zuzendaria, ordezkari titularra; eta Rafael Hueso Vicent jauna, Kanpo Harremanetarako teknikaria, ordezko ordezkaria.
Legegintzaldi honetarako, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatu du, alde batetik, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan Euskal Autonomia Erkidegoak duen ordezkari titularraren izendapena berriztatzea, eta, bestetik, Iñaki Serrano Lasa jauna, Kanpo Harremanetarako teknikaria, ordezko ordezkari izendatzea.
Horregatik, Lehendakariak proposaturik, eta eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
«Lehenengoa.– Mikel Anton Zarragoitia jauna, Europako Gaietarako zuzendaria, berriro izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari titularra Pirinioetako Lan Komunitateko Partzuergorako.
Bigarrena.– Iñaki Serrano Lasa jauna, Kanpo Harremanetarako teknikaria, izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezko ordezkaria Pirinioetako Lan Komunitateko Partzuergorako, Rafael Hueso Vicent jaunaren ordez.
Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzak agindua emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko».