EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2019200

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko uztailaren 24ko bilkuran hartua «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa, 2017» txostena behin betiko onesteko.

Xedapenaren data: 2019-07-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201904853
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko uztailaren 24an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa, 2017» txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 24a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.