EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019199

EBAZPENA, 2019ko urriaren 10ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko dirulaguntzak ematen dituena.

Xedapenaren data: 2019-10-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201904829
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/06/19an argitaratutako 2019/06/04ko EBAZPENA [201902979]

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzearren, merezimendu-lehiaketaren bidez, dirulaguntzak emateko 2019ko ekainaren 4ko Ebazpena onartu zuen. Horrekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko dirulaguntzak honako proiektu hauei ematea:
1.– «Salud en todas las políticas: una estrategia gubernamental para mejorar las políticas de Euskadi». Maite Morteruel Arizcuren, Amaia Bacigalupe De La Hera, Noemí Bergantiños Franco, Anna Giné March, Unai Martín Roncero eta Elena Aldasoro Unamuno.
2.– «La inteligencia artificial en el sector público: especial incidencia en los ámbitos tributario y jurisdiccional». Miren Josune Pérez Estrada ets Irune Suberbiola Garbizu.
Bigarren artikulua.– Lehenengo artikuluan aipatutako proiektuek baino ez dutenez gutxieneko puntuazioa gainditu, aditzera ematea Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzeko dirulaguntzen ordezkorik ez dagoela.
Hirugarren artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 10a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.