EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019196

EBAZPENA, 2019ko irailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 20ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2019-2021 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta 2019-2020 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzen deialdia; 2018ko abenduaren 5eko EHAA, 234. zk.).

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-09-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201904738
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/12/05ean argitaratutako 2018/11/20ko AGINDUA [201805986]

Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautapen Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru kopuruak zein izan diren argitara ematea, publikotasun-ondorioetarako.
2019ko irailaren 11n ebatzi zen deialdia, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru kopuruak, publizitate-ondorioetarako. Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Argitara ematea, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 20ko Aginduaren babesean, oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru kopuruak (agindu horren bidez, 2019-2021 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta 2019-2020 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzen deialdia egin zen; 2018ko abenduaren 5eko EHAA, 234. zk.). Ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira erakunde onuradunen zerrenda eta emandako diru kopuruak.
2. artikulua.– Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 20ko Aginduaren babesean, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea helburu duten ikerketa-proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru kopuruak argitaratzea (agindu horren bidez, 2019-2021 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta 2019-2020 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzen deialdia egin zen; 2018ko abenduaren 5eko EHAA, 234. zk.). Ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira erakunde onuradunen zerrenda eta emandako diru kopuruak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 27a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.