EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2019195

AGINDUA, 2019ko urriaren 8koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira arauak Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako 2019ko laguntza-programarako, eta laguntza horien deialdia egiten.

Xedapenaren data: 2019-10-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201904704
Maila: Agindua
Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 50. artikuluan aipatzen denez, Eusko Jaurlaritzak, merkataritzaren arloko sailaren bitartez, merkataritza-egiturak eraberritzea bilatzen duen jarduketa oro aurrera eramango du, eta batez ere honetara bideratuak: merkaturatzeko egitura eta prozesuak hobeto ezagutzera bideraturiko azterlan eta ikerketak egitera eta merkataritza-azpiegituraren akatsak zuzentzera. Jarduketa horiek gauzatzeko orduan, Eusko Jaurlaritzak lankidetza sustatuko du tokiko merkataritzaren modernizaziora bideratutako merkataritza-orientazioko udal-planak dituzten udalekin.
Bestalde, XI. legegintzaldi honetako Euskadi 2020 gobernu-programan, I.1 ardatzaren barruan (Hazkunde sendoa, enplegu gehiago eta hobea dakarrena), 31. konpromisoan («Euskal merkataritza-sektorearen lehiakortasuna sustatu»), hau jasotzen da: tokiko merkataritza bultzatu eta bere lehiakortasuna sustatu, funtsezko elementua baita enplegua finkatzeko eta herriak eta hiriak dinamizatzeko, eta, horrekin batera, hiri-espazioak modu eraginkorrean kudeatu.
Era berean, gobernu honen apustua da ekintzailetza eta talentua bultzatzea eta euskal merkataritza-sarea osatzen duten enpresak berritzea, eta horretarako ezinbestekoa da udalekin lankidetza-bideak ezartzeko jarduketak martxan jartzea.
2017-2020 aldirako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Plan Estrategikoan, jarduketa-lerro batzuk barne hartzen dituzten zenbait lan-ardatz zehazten dira. I. eremu edo ardatzeko («Euskal merkataritza-sektorearen lehiakortasuna sustatzea») 1.2 lerroan («Ekintzailetza») helburutzat hartzen dugu merkataritzaren irudia eta pertzepzio soziala eraldatzea, prestigio profesionala ematea, eta modernizazio materiala zein enpresatan gazteen sarrera sustatzea eta laguntzea, pixkanaka modu lehiakorrean eguneratzen joateko bidetzat hartuta.
Merkataritza-eskaintzaren beherakadak, nagusiki, hurbileko ingurune kalteberei eragiten die. Merkataritza-bermeak bilatzea; gizarte-kohesioarentzako eta auzoen habitateko bizi-kalitaterako eskaintza nahikoari eustea; gizarte-funtzio hori optimizatzen duten merkataritza-lurzoruen kokapena eta mota; horiek erabiltzea bultzatzeko formulak bilatzea. Horiek dira hirigintzaren erronkak, nagusiki, auzoetan.
Euskadiko merkataritzan eskariaren zein eskaintzaren aldetik egon den aldaketa sakonaren eta sortu den eszenatoki berriaren ondorioz, sektoreak eskatzen du sail honek merkataritza-ekintzailetza babestuko duen laguntza-lerro bat sor dezan, etengabeko eraldatzea dakarren kanpoko hainbat faktorek –teknologia berriak, ekonomiaren globalizazioa, merkantzien eta pertsonen mugikortasun berria, kontsumo-habitaten aldaketak eta ingurumen-jasangarritasuna– baldintzatutako ingurune gero eta lehiakorrago batean.
Ekintzailetzak izan behar du merkataritza-parkea berritzeko oinarria, bide pizgarri orokorrak integratuz, saltoki berritzaileak sustatzeari laguntza espezifikoa emanez. Programa honek ekintzailetzako merkataritza-proiektu berezien inkubagailua izan behar du, saltegi berrientzat zein hedatzen ari diren saltegientzat.
Udaletako Ekonomia Garapeneko sailekin, eskualde-garapenerako agentziekin eta izaera pribatuko ekimenekin batera, negozio profesional berriak sustatu behar dira, haientzako finantza- eta aholkularitza-euskarriak eskainiz. Programa honek ekintza bakoitzerako diseinu berezia egitea ahalbidetzen du, sektore edo eskualdeko agenteak zein erakundeetakoak batuz eta koordinatuz.
Laguntzak ematean, lehentasuna eman behar zaie laguntzon behar gehien dutenei. Horregatik, gizarte- eta merkataritza-bazterkeriako arriskuan dauden guneetan garatutako jarduketei eman behar zaie lehentasuna, Euskal Autonomia Erkidegoan batez besteko langabezia-tasa gainditzen duten guneetan garatzen direnei, alegia.
Agindu honek EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2018ko maiatzaren 22ko VII. Planaren helburuak partekatzen ditu, enpleguaren eta autoenpleguaren emakume sustatzaileen nahiz emakumeek sustatutako enpresa-proiektuen kopuruak handitzeari dagokionez.
Agindu hau Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren 2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan txertatzen da. Plan Estrategikoa Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez onartu zen, eta abenduaren 22ko 5/2017 Legean ezarritako aurrekontu-kreditu nahikoa dauka. 5/2017 Legearen bidez onartu ziren 2018ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak, zeinak luzatu egin baitziren 2019rako.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Eranskinetan jasotzen den baldintzetan onestea Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ekintzailetza sustatzeko 2019ko ekitaldiko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta laguntza horien deialdia.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Oinarrietan aurreikusita ez dagoen guztirako, hauek aplikatuko dira: 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzko Orokorra; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duena; eta, prozedura-arloan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira epeak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 8a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
SONIA PÉREZ EZQUERRA.
I. ERANSKINA
OINARRIAK ETA DEIALDIA
I. KAPITULUA
XEDAPEN KOMUNAK
1. oinarria.– Xedea.
Oinarri hauen xedea da, 2019ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiri-inguruetan merkataritza-ekintzailetza sustatzeko emango diren laguntzak arautzea, honako laguntza-lerro hauen bitartez:
– Udalen lerroa: merkataritza-ekintzailetza sustatzeko jarduketak gauzatzea.
– Ekintzaileen lerroa: merkataritza-establezimendu berriak irekitzea.
2. oinarria.– Aurrekontua.
1.– Emango diren laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kredituen zenbateko osoa 2.700.000 eurokoa da, eta honela banatzen da:
a) Udalen lerroa: 900.000 euro (ordainketa-kreditua: 630.000 euro eta konpromiso-kreditua: 270.000 euro).
b) Ekintzaileen lerroa: 1.800.000 euroko ordainketa-kreditua.
2.– Lerro bat finantzatzeko ordainketa-kreditua agortzen ez bada, horietako bakoitzari dagozkion emakida-eskaerak ebatzi ondoren, beste baten kreditua handitzeko erabil daiteke soberakina.
3.– Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du diru kopuru horien zenbatekoa edo hori eguneratzetik ateratzen dena gainditzerik izango, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraikiz. Hori gertatzen bada, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.
3. oinarria.– Dirulaguntzak emateko prozedura.
Dirulaguntzak norgehiagoka bidez emango dira, aurrekontua agortu arte finantza daitezkeen eskaeren lehentasun-hurrenkera finkatzeko 22. eta 23. oinarrietan zehazten diren baremazio-irizpideak erabiliz.
4. oinarria.– Organo kudeatzailea.
Merkataritza Zuzendaritza izango da laguntzen organo kudeatzailea.
5. oinarria.– Bitarteko elektronikoak erabiltzea.
Organo kudeatzailearen eta interesdunen arteko prozedurako harreman guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz gauzatuko dira, honako helbide hauen bitartez:
– https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1074302/ – dirulaguntza-eskaera aurkezteko.
– https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ – ebazpena jakinarazteko.
– https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/ – jakinarazpenak jasotzeko eta dokumentuak aurkezteko.
6. oinarria.– Eskabideak aurkeztea eta zuzentzea.
1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa (1) izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
2.– Eskaerak Egoitza Elektronikoaren bitartez (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1074302/) aurkeztu behar dira, webgune honetan zehaztutako zehaztapenei jarraikiz.
3.– Eskabideak ez badaude behar bezala beteta edo ez badira eskatutako agiri guztiak aurkeztu, eskatzaileari eskatuko zaio hamar (10) eguneko epean akats hori zuzentzeko edo eskatutako agiriak aurkezteko; horrela egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko da.
4.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedurak irauten duen bitartean, enpresa eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoa betez.
5.– Espedientearen tramitazioaren edozein unetan begiratu ahal izango da eskaeran jasotako datuen egiazkotasuna.
6.– Eskaerak aurkezteak esan nahi du espresuki eta formalki onartzen direla deialdi honetako oinarriak.
7. oinarria.– Ebaluazioa eta ebazpen-proposamena.
1.– Organo kudeatzaileak egiaztatu egingo du eskatutako dirulaguntzaren xede-jarduketek dirulaguntza jaso ahal izateko baldintza guztiak betetzen dituztela, eta honako alderdi hauek barne hartzen dituen txosten bat igorriko du:
a) Diruz lagundu daitezkeen jarduketak. Honako datu hauek xedatu beharko dira jarduketa bakoitzean:
– Xedea.
– Eskatzailearen identitatea.
– Zein kategoriatan dagoen.
– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa.
– Eman daitekeen zenbatekoa (20. eta 31. oinarrien arabera).
b) Diruz lagun ezin daitezkeen jarduketak. Honako datu hauek xedatu beharko dira jarduketa bakoitzean:
– Xedea.
– Eskatzailearen identitatea.
– Diruz laguntzeko betetzen ez dituen baldintzak.
2.– Laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontua guztira eman daitezkeen zenbatekoen batura baino handiagoa bada, Antolamendu, Sustapen eta Lehiakortasuneko arduradunak diruz lagun daitezkeen jarduketetarako eskatu diren laguntza guztiak emateko proposatuko dio Merkataritzako zuzendariari, baita diruz lagun ezin daitezkeen jarduketetarako eskatu diren laguntzak ukatzeko ere.
3.– Laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontua guztira eman daitezkeen zenbatekoen batura baino txikiagoa bada, ebaluazio-batzorde bat osatuko da eta, lehentasun-hurrenkerarekin bat etorriz, honako hau proposatuko dio Merkataritzako zuzendariari:
– Diruz lagun daitezkeen jarduketetarako eskatu diren laguntzak emateko, horiek finantzatzera bideratutako kreditua agortu arte.
– Diruz lagun daitezkeen jarduketetarako eskatu diren laguntzak ukatzea horiek finantzatu ezin daitezkeenean, kreditua agortu egin delako edo diruz lagundu ezin diren jarduketak direnean.
4.– Honako hauek izango dira ebaluazio-batzordeko kide:
– Antolamendu, Sustapen eta Lehiakortasuneko arduraduna izango da presidentea.
– Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara atxikitako Sustapen eta Lehiakortasuneko hiru teknikari.
– Merkataritza Zuzendaritzara atxikitako Merkataritza Antolamenduko teknikari bat izango da idazkaria.
8. oinarria.– Ebazpena eta errekurtsoak.
1.– Emakida-prozedura Merkataritzako zuzendariaren ebazpen bidez amaituko da, hark erabakiko baitu laguntzak eman edo ukatu. Bertan, honako datu hauek adierazi beharko dira:
– Emandako laguntzei dagokienez: onuradunaren identitatea, diruz lagundutako jarduketa eta zenbatekoa.
– Ukatutako laguntzei dagokienez: eskatzailearen identitatea eta ukatu izanaren arrazoiak.
2.– Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta jakinarazitzat emango da argitaratu eta biharamunetik aurrera. Honako hau da iragarki-taulan sartzeko helbidea: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/
Era berean, informatzeko helburuarekin argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
3.– Hiru (3) hileko epea amaitu ondoren –eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera– ebazpenik eman ez bada, interesdunek ezetsitzat hartu ahal izango dute beren eskaera.
4.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko (1) epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
9. oinarria.– Bestelako laguntzekiko bateragarritasuna.
1.– Laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako beste dirulaguntza batzuekin, baina eskatzaileak modu egokian aitortu beharko ditu, oinarri hauetan zehaztutako baldintzetan.
2.– Helburu bererako emandako laguntzen baturak jarduketaren kostua gainditzen badu, oinarri hauei jarraikiz emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, gehiegizko kopuru hori kenduta.
10. oinarria.– Betebeharrak.
1.– Onuradunen betebeharra izango da:
a) Oinarri hauetan zehaztutako betebeharrak betetzea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.
c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.
d) Emandako dirulaguntza onartzea.
Zentzu horretan, dirulaguntza ematearen ebazpenaren jakinarazpena jasotako egunetik hasi eta hamabost (15) eguneko epean, erakunde onuradunek dirulaguntzari esanbidez eta idazki bidez uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartutzat hartuko da.
e) Eskatzen zaien informazio osagarri guztia eman beharko diote Merkataritza Zuzendaritzari, hark egoki irizten dituen egiaztapen guztiak egin ditzan diruz lagundutako jardueren garapenaren eta gauzatze-lanen inguruan.
f) Jasotako funtsen aplikazioa egiaztatzen duten dokumentuak eta fakturak gordetzea, baita dokumentazio elektronikoa ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak horiek egiaztatzeko eta kontrolatzeko aukera izan dezan, gutxienez, lau (4) urteko denbora-tartean, diruz lagundutako jardueraren azken justifikazioa egin eta biharamunetik aurrera.
g) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa betetzea, eta aipatutako 4/2005 Legeak administrazioarekin kontratuak egiten dituzten enpresei ezartzen dizkien betebeharrak beren gain hartzea.
11. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira eta beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuetatik beste dirulaguntza batzuk edo bestelako laguntzak jasotzen badira, edota, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da, betiere aldaketarekin ez-betetzeak estaltzen ez badira, arau honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira eta hirugarrenei kalterik eragiten ez bazaie. Horretarako, Merkataritzako zuzendariak aldaketa egiteko bidezko ebazpena emango du, zeinean doituko baitira emandako dirulaguntzen zenbatekoak.
12. oinarria.– Uko egitea.
Merkataritzako zuzendariak, ebazpen bidez, berariaz onartuko du uko-egite hori, eta, ordainketaren bat eginda baldin badago, bueltatzeko obligazioa adieraziko du, sortutako interes eta guzti; halaber, amaitutzat emango du prozedura, delako pertsona horri dagokionez.
13. oinarria.– Ikuskapena.
Merkataritza Zuzendaritzak egokitzat jotako ikuskaritza eta egiaztapen guztiak egingo ditu, diruz lagundutako proiektuen garapenari eta egikaritzeari dagokienez; horrela, entitate onuradunek eskatzen zaien informazio guztia aurkeztu beharko dute, eta, hori guztia, alde batera utzi gabe Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, kontrolak egitea jasotako laguntzei dagokienez.
14. oinarria.– Jakinarazpenak.
1.– Jakinarazpenak baliabide elektronikoen bidez egingo dira.
2.– Jakinarazpen-sistemak aukera emango du egiaztatzeko zein egun eta ordutan eskaini zaion jakinarazpena jakinarazten den ekintzaren interesdunari, eta zeinetan sartu den hura haren edukira; une horretatik aurrera jakinarazpena gauzatutzat emango da. Jakinarazpena interesdunaren eskura jarri izanaren ziurtasuna egonik egutegiko hamar (10) egun igarotzen badira interesduna haren edukira sartu gabe, jakinarazpenari uko egin diola ulertuko da eta izapidea prozedurari jarraituz egintzat emango, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela jakinarazpenera sartzea.
15. oinarria.– Ez-betetzeak.
Erakunde onuradunak betetzen ez baditu laguntza emateko ebazpenean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako baldintzak, Merkataritzako zuzendariak, behar den ebazpena emanez eta ez-betetze horri buruzko espedientea egin ondoren, onartutako diru kopuruak eskuratzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, eta aginduko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzul diezazkiola jasotako zenbatekoak, bai eta legezko interesak ere, hala baitiote Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, edo zati baten diru-itzulketa, 38/2003 Legeak, 37. artikuluan zehazten duenaren arabera. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorioei dagokienez.
Ez-betetzearen espediente hori egoitza elektroniko honen bidez bakarrik izapidetuko da: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta
16. oinarria.– Datu pertsonalak.
Eskatzaileen datu pertsonalak «Merkataritza-arloko laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.
Datu pertsonalak honako arau hauen arabera tratatuko dira: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
II. KAPITULUA
UDALEN LERROA
17. oinarria.– Onuradunak.
Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte agindu honen II. eranskinean txertatuta dauden EAEko udalek, betiere Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluan zehaztutako egoeretan ez badaude.
18. oinarria.– Diruz lagun daitezkeen jarduketak: kategoriak, epea, laguntzen mugak eta azpikontratazioa.
1.– Dirulaguntza jaso ahal izango dute honako kategoria hauetakoren batean dauden jarduketek:
a) Lokalen egokitzapen-lanek, lan horien helburua merkataritza-jarduera bat garatzea denean.
b) Merkataritza-ekintzailetza sustatzeko jarduketa-proiektuen ezarpena.
c) Bideragarritasun komertzialeko azterketak egitea.
2.– Jarduketak 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30era gauzatu beharko dira.
Aurreikusi gabeko egoerak direla-eta, jarduketak epe horren barruan gauzatzea ezinezkoa bada, Merkataritzako zuzendariak bi (2) hilez luzatu ahal izango du epea, betiere onuradunak hala eskatzen badu eta egoera horiek justifikatzen baditu, 2020ko apirilaren 30a baino lehen.
3.– Udal bakoitzak laguntza bat jaso ahal izango du, gehienez ere, jarduketa-kategoria bakoitzeko.
4.– Jarduketa guztiak azpikontratatu ahal izango dira.
19. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
Jarduketak gauzatzeko beharrezkoak diren gastu guztiak lagundu ahal izango dira diruz, BEZa salbu, betiere 18.2 oinarrian adierazitako epean fakturatu badira eta 24.1 oinarrian zehaztutako data baino lehen ordaindu badira.
20. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 70ekoa izango da, gehienez ere 120.000 euro.
21. oinarria.– Eskabidea.
1.– Eskaera egiteko, inprimaki normalizatua –III. eranskina, behar bezala beteta eta elektronikoki sinatua– eta honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) Orokorrak:
1) Hirugarrenen datuetan alta emateko inprimakia, Ogasun eta Ekonomia Sailak zehaztutako ereduaren eta prozeduraren arabera (https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-s2oga/eu/) eta behar bezala beteta, Hirugarrenen Erregistroak datu horiek ez baditu edo eskatzaileak aldatu egin nahi baditu.
«Hirugarrenen Alta» Hirugarrenen Erregistro Telematikoaren bidez egiten ez bada, inprimakiarekin batera nortasun fiskaleko txartela edo NAN ere aurkeztu beharko da.
2) Ordezkaritza emanez gero, pertsona edo erakunde eskatzailearen lege-ordezkaritzaren ahalordea.
3) Baldin eta ez badute ordezkaritzarik eman eta ez badute Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi, ordezkaritza emateko inprimaki arautua erantsi beharko da (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), eta, horrekin batera, ordezkatuaren egiaztagiriak (NANa, pertsona fisikoei dagokienez, eta ahalorde-eskriturak, pertsona fisikoen kasuan).
Ordezkariak (fisikoak zein juridikoak) identifikazio-bitarteko elektroniko onartu bat eduki beharko du.
4) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen direla ziurtatzen duten agiriak, eskatzaileak aurka egiten badio organo kudeatzaileak horiek eskuratu ahal izateari.
5) 2018an beste erakunde publiko edo pribatu batzuen aldetik bere udalerrian ekintzailetza-proiektuetarako jaso diren laguntzen ziurtagiria.
6) Udalerriko jarduketa-eremuaren sektore komertzialaren bilakaera jakinarazten duen txostena, udalerriko merkataritza-desertizaziorako arriskua azaltzen duena.
b) Espezifikoak:
1) Obrak egitea:
– Proiektuari lotu gabe daudenak (Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz): egin behar diren lanen eta hark inguruko merkataritza-jarduketaren ekintzailetzan izango duen inpaktuaren memoria argitzailea, kronograma eta kontrataren aurrekontu orokorra (BEZa barne) eta xehatua, teknikari eskudunak sinatuak.
– Proiektuari lotuta daudenak (Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz): oinarrizko proiektua, teknikari eskudunak sinatua eta elkargo profesionalak ikuskatua, eta kronograma. Jarduketarekin lortu nahi den inguruko merkataritza-ekintzailetzako inpaktuaren memoria argitzailea.
2) Jarduketa-proiektuen ezarpena: helburuak, jarduketa-lerroak, ekintzak, egindakoaren eraginkortasuna neurtzen duten adierazleak, kronograma eta aurrekontu xehatua barne hartzen dituen proiektuaren kopia.
3) Azterketak: helburuak, metodologia, kronograma eta aurrekontua xehatzen dituen memoria.
2.– Zenbait jarduketarako laguntzak lortu nahi dituzten udalek eskaera bat aurkeztu beharko dute jarduketa bakoitzeko. Laguntza-eskaera bakarra onartuko da jarduketa-kategoria bakoitzeko.
3.– Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntza emango duen organoari zuzenean egiazta ditzan Dirulaguntzen Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan (887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa) aurreikusita dauden inguruabar edo zirkunstantziak, ziurtagiri telematikoen bidez.
Hala ere, eskatzaileak espresuki uka dezake horretarako adostasuna, eta, hori egiten baldin badu, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak bete diren automatikoki egiaztatuko da, laguntza eman aurretik eta ordainketa-proposamena egin aurretik; azken kasu horretan, laguntza eman zenetik hiru (3) hile baino gehiago igaro direnean, eta ordainketa osteko ekitaldi batean egiten bada.
22. oinarria.– Eskaeren lehentasun-ordena zehazteko baremazio-irizpideak.
1.– Finantzazio-baldintzak betetzen dituzten laguntza-eskaerak honako irizpide eta haztapen hauen arabera barematuko dira:
a) Udalerri mota, II. eranskinaren arabera:
1) V. mota: 25 puntu.
2) III. eta IV. motak: 20 puntu.
3) I. eta II. motak: 15 puntu.
Udalerria puntuazio desberdinak dituzten mota bateko baino gehiagotako udalerria bada, puntuaziorik onuragarriena esleituko zaio.
b) Jarduketaren kategoria:
1) Obrak egitea: 25 puntu.
2) Proiektuen ezarpena: 15 puntu.
3) Bideragarritasun-azterketen lanketa: 5 puntu.
c) 2018an merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratu diren laguntzak jaso izana:
1) Ez dira laguntzen onuradun izan: 25 puntu.
2) Merkataritza Zuzendaritza ez den beste edozein entitatek emandako laguntzen onuradun izan dira: 15 puntu.
3) Merkataritza Zuzendaritzak emandako laguntzen onuradun izan dira: 10 puntu.
Eskatzaileak 2. eta 3. egoerak betetzen baditu, puntuaziorik baxuena esleituko zaio.
2.– Lortutako puntuazioak erabiliko dira eskaeren lehentasun-ordena zehazteko (handienetik txikienera) eta laguntzak emateko, 7.3 oinarrian aurreikusitako egoera gertatzen denean.
Puntuazio bera lortzen duten eskaeren lehentasun-ordena zehazteko orduan, diruz lagun daitekeen gasturik handienari emango zaio lehentasuna.
23. oinarria.– Ordainketa.
Laguntzak honela ordainduko dira:
a) Laguntzaren % 70: laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.
b) Gainerakoa: justifikazioa egiaztatu ondoren.
24. oinarria.– Justifikazioa.
1.– Onuradunek 2020ko abuztuaren 31 baino lehen justifikatu beharko dute jarduketak gauzatu direla eta oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen direla; gauzatze-epea handitu egin bada, epe hori amaitu eta hurrengo bi (2) hileetan justifikatu beharko dute.
2.– Justifikazioan zehaztutako epea amaitzean horrelakorik aurkeztu ez bada, hori ez-betetzetzat joko da eta, beraz, ordaindutako dirulaguntza eta berandutze-interesa itzuli beharko dira.
3.– Justifikazioa honako dokumentu hauek aurkeztuta egingo da:
a) Orokorrak:
1) Jarduketaren gastuen eta diru-sarreren laburpena. Laguntzen bitartez bereganatutako diru-sarreren kasuan, emailearen identitatea eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dira.
2) Ordaindu izanaren fakturak –egikaritze-epean eman direnak– eta frogagiriak.
b) Espezifikoak, jarduketa-kategoriaren arabera:
1) Obrak egitea:
– Proiektuari lotu gabe daudenean (Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz): obrak amaitu direla jasotzen duen udal-ziurtagiria, dagokion zenbatekoa barne hartuz; partiden likidazio-ziurtagiriak; obren hasierako eta amaierako dokumentazio grafikoa; eta dirulaguntza-emakidan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen memoria, egindako jarduera eta lortutako emaitzak adieraziz.
– Proiektuari lotuta daudenean (Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz): obren zuzendaritzari dagokion azken ziurtagiria; obraren azken proiektua; eta dirulaguntza-emakidan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen memoria, egindako jarduera eta lortutako emaitzak adieraziz.
2) Proiektuen ezarpena: jarduketa-amaieraren udal-ziurtagiria, amaierako eguna eta azken zenbatekoa adierazita; eta dirulaguntza-emakidan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen memoria argitzailea, egindako jarduera, lortutako emaitzen irismena eta egikaritze-data adieraziz.
3) Bideragarritasun-azterketak: jarduketa-amaieraren udal-ziurtagiria, eta jarduketak zein egunetan amaitu diren, azken zenbatekoa eta azterketaren kopia adieraziz.
25. oinarria.– Justifikazioa egiaztatzea.
1.– Aurkeztutako dokumentazioan akats zuzengarriak hautematen badira, eskatzaileari eskatuko zaio, hamar (10) eguneko epean, akatsa zuzen dezala edo eskatutako dokumentuak aurkez ditzala.
2.– Organo kudeatzaileak dokumentazioa aztertu eta honako txosten hauek igorri beharko ditu:
a) Azken likidazioaren txostena: egiaztatzen bada jarduketa oinarri hauetan ezarritako baldintzei jarraikiz egin dela, emandako laguntzaren zenbateko osoa justifikatu dela eta jarduketa finantzatzeko eman diren laguntzen baturak jarduketaren kostua gainditzen ez duela.
b) Likidazio partzialaren txostena: egiaztatzen bada jarduketa oinarri hauetan zehaztutako baldintzei jarraikiz egin dela, baina honako egoera hauetakoren bat ematen bada:
1) Emandako laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ez bada.
2) Justifikazioan aurkeztutako gastu guztiak onartu ez badira.
Kasu horretan, likidazio partzialaren txostena igorri aurretik, hamabost (15) eguneko entzunaldi-izapide bat egingo zaio udal interesdunari, aurkeztutako dokumentazioa zuzendu dezan.
3) Jarduketa finantzatzeko eman diren laguntzen baturak jarduketaren kostua gainditzen badu.
c) Ez-betetzearen txostena: jarduketa oinarri hauetan zehaztutako baldintzei jarraikiz gauzatu ez bada.
3.– Txostena Merkataritzako zuzendariari igorriko zaio, eta hark:
a) Laguntzaren % 30eko ordainketa egin dadila aginduko du, likidazio totalaren txostena igorri bada.
b) Laguntzaren zenbatekoa gutxitzeko ebazpena emango du, likidazio partzialaren txostena igorri bada, eta ordaintzeko dagoen zenbatekoa ordain dadila edo, hala badagokio, aurreratutako zenbatekoa itzultzeko prozedurari hasiera eman diezaiotela aginduko du.
c) Dirua itzultzeko prozedurari hasiera eman diezaiotela erabakiko du, ez bete izanaren txostena igortzen badu.
26. oinarria.– Hedapena.
Onuradunek Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa jasota utzi beharko dute, Eusko Jaurlaritzaren Identitate Korporatiboaren Eskuliburuan zehaztutako moduan.
III. KAPITULUA
EKINTZAILEEN LERROA
27. oinarria.– Definizioak.
Hona hemen baliatutako terminoen definizioak:
a) Enpresa: jarduera ekonomiko bat garatzen duen erakundea, edozein dela ere haren forma juridikoa.
b) Mikroenpresa, enpresa txikia eta ertaina (ETE): 250 pertsona baino gutxiagori lana ematen dieten enpresak, eta, gehienez ere, 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena dutenak, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra dutenak.
c) Merkataritza-jarduera: xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean eta esklusiboki, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak badira.
d) Merkataritza-establezimendu berria: publikoari irekitako lokala, laguntzaren enpresa eskatzaileak bertan abiaraziko baitu merkataritza-jarduera.
28. oinarria.– Onuradunak.
1.– Mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek lortu ahal izango dituzte laguntzak, betiere betebehar hauek betetzen badituzte:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluko 2. eta 3. apartatuetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan aurreikusitako egoeretan ez egotea.
b) Eskaera egiteko orduan laguntzaren xede den jarduera garatzen egotea.
2.– Enpresa txiki eta ertainek berariaz errespetatu beharko dituzte enpresa ertain eta txikien definizioari buruz Batzordeak emandako 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritako betekizunak edo gomendio hori ordezten edo aldatzen duten xedapenak.
29. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.
1.– Merkataritza-establezimendu berrien irekiera diruz lagundu ahal izango da hura 2019ko urtarrilaren 1etik agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu bitartean egin bada.
2.– Kanpo geratuko dira:
a) Txikizkako eta handizkako merkataritza-jarduera hauetara bideratutako establezimenduak:
1) Sendagaiak, produktu farmazeutikoak eta homeopatikoak.
2) Lurreko, aireko, ibaiko edo itsasoko ibilgailuak (ibilgailu, bizikleta, bizikleta elektriko eta osagarrien ordezko piezen merkataritza, berriz, diruz lagundu ahal izango da).
3) Erregaiak eta labaingarriak.
4) Tabako-gaiak.
5) Armak ekoitzi, merkaturatu eta finantzatzea.
b) Online merkataritza-jarduera garatzen duten establezimenduak irekitzea.
c) Merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutako lokalik ez duten enpresak.
d) Lan-jarduera edo lantokia kalean bertan kokatuta ez duten enpresak.
e) Jarduera-zentroa edo lantokia ohiko etxebizitzan duten enpresak.
f) Izendapen edo forma juridikoa aldatzea edo kapitala hedatzea.
g) Lekualdaketak, belaunaldien arteko erreleboak edo enpresen arteko transmisioak izan dituzten establezimenduak irekitzea (hornidura-azoken kasuan salbu, horiek diruz lagundu ahal izango baitira).
h) Euskaditik kanpo edo bizitegiz bestelako gune gisa kalifikatutako guneetan establezimenduak irekitzea.
i) Diruz lagun daitekeen gastua 6.000 eurotik beherakoa duten jarduketak.
3.– Jarduketa guztiak azpikontratatu ahal izango dira.
30. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1.– Diruz lagun daitekeen gastutzat joko da 2019ko urtarrilaren 1etik agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte egin eta ordaindu diren inbertsioen eta gastuen zenbatekoa.
2.– Diruz lagundu ahal izango dira honako kategoria hauetakoren batean dauden gastuak:
a) Enpresa eratzeko gastuak:
1) Erregistroa, notariotza eta hasierako aholkularitza-gastuak.
b) Jarduera martxan jartzeko gastuak:
1) Funtzionamendu-gastuak:
– Negozioari dagokion lokalaren alokairua.
– Bideragarritasun-azterlanak.
– Izen komertzialaren babesa: patenteak eta markak.
– Irudi korporatiboaren diseinua.
– Negozioa egokitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak (barne-diseinukoak barne), profesionalek egindakoak.
– Instalazioen egokitzapen-lanak: pintura, elektrizitatea, argiztapena, klimatizazioa, eta ur-, gas- edo elektrizitate-instalazioak.
2) Enpresa eratzeko eta hazteko beharrezkoak diren inbertsioak aktibo finkoetan. Horiek berriak izan beharko dute, enpresaren aktiboan sartu beharko dute eta laguntzaren xede den establezimenduan egon beharko dute abian, gutxienez hiru (3) urtez, EJZn alta ematen den egunetik aurrera:
– Merkataritza-jarduerarekin lotutako altzariak eta makinak erostea.
– Ekipamendu informatikoa eta inprimatze- eta/edo digitalizatze-sistemak erostea, sistema eragilearen software-lizentzia edo hura abian jartzeko oinarrizko softwarea barne, eta beharrezkoak diren kudeaketa-aplikazioak eta -programak, enpresaren jardueraren eta ekoizpen- eta administrazio-kudeaketaren modernizaziorako eta optimizaziorako.
– Online salmentaren funtzionalitatea barne hartzen duten merkataritza elektronikorako web-orriak eta software-tresnak sortzea.
– Garraio-elementuak: diruz lagundu ahal izango dira diruz lagundutako enpresaren jarduera horietan garatzen bada edo jarduera garatzeko ezinbestekoak badira.
c) Honako hauek ez dira diruz lagunduko:
1) Lursailak, eraikinak edo lokalak erostea.
2) Pertsonal-gastuak.
3) Negozioa mantentzeko gastu orokorrak (argia, ura, gasa, elektrizitatea, telefonoa, ohiko aholkularitza-gastuak...).
4) Mantentze- eta berriztatze-lanen gastuak, web-posizionamendurako zerbitzuak, kontu-ikuskaritzak, webguneari buruzko azterketak, konponketak, web-orriaren hedapenak...
5) Negozioa irekitzeko lizentziak.
6) Merkataritza-establezimenduarengandik bereizitako eremuei dagozkien alokairuak.
7) Mota guztietako zergak, tasak eta kontribuzioak.
8) Ibilgetua erosteko kuotak, erosteko aukera ematen duen leasing/renting bidez.
9) Erakunde eskatzaileak fabrikatu eta eskainitako ondasunak eta zerbitzuak.
10) 100 eurotik beherako fakturak (BEZik gabe).
11) BEZa.
12) Konponketak.
31. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 70ekoa izango da, gehienez ere 20.000 euro.
32. oinarria.– Eskabidea.
1.– Eskaera egiteko, inprimaki normalizatua –III. eranskina, behar bezala beteta eta elektronikoki sinatua– eta honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) Hirugarrenen datuetan alta emateko inprimakia, Ogasun eta Ekonomia Sailak zehaztutako ereduaren eta prozeduraren arabera (https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-s2oga/eu/) eta behar bezala beteta, Hirugarrenen Erregistroak datu horiek ez baditu edo eskatzaileak aldatu egin nahi baditu.
«Hirugarrenen Alta» Hirugarrenen Erregistro Telematikoaren bidez egiten ez bada, inprimakiarekin batera nortasun fiskaleko txartela edo NAN ere aurkeztu beharko da.
b) Ordezkaritza emanez gero, pertsona edo erakunde eskatzailearen lege-ordezkaritzaren ahalordea.
c) Baldin eta ez badute ordezkaritzarik eman eta ez badute Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi, ordezkaritza emateko inprimaki arautua erantsi beharra egongo da (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), eta, horrekin batera, ordezkatuaren egiaztagiriak (NANa, pertsona fisikoei dagokienez, eta ahalorde-eskriturak, pertsona fisikoen kasuan).
Ordezkariak (fisikoak zein juridikoak) identifikazio-bitarteko elektroniko onartu bat eduki beharko du.
d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen direla ziurtatzen duten agiriak, eskatzaileak uko egiten badio organo kudeatzaileak horiek eskuratu ahal izateari.
e) Erakunde eskatzailearen egiaztagiriak (NAN edo Identifikazio Fiskaleko Txartela).
f) Enpresaren eratze-eskriturak eta horretan egindako aldaketak.
g) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiri historikoa (eskaera egin denean eguneratua).
h) Saltokiaren jarduerari dagokion azalpen-memoria.
i) Laguntzaren xede diren inbertsioen azalpen-memoria.
j) Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen fakturak eta ordainketa-agiriak.
Diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta dituzten fakturak bakarrik onartuko dira –ez dira onartuko kontzeptu kodetuak–.
k) Alokairuen kasuan, ordainagiriak, alokairu-kontratua eta fidantza-gordailuaren frogagiria. Bertan, alderdi errentatzailearen eta maizterraren identifikazio-datuak agertuko dira gutxienez, martxoaren 15eko 42/2016 Dekretuaren (fidantzak jartzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroari buruzkoa) 10.2 artikuluan jasotzen den moduan.
2.– Ondasun-erkidegoei eta sozietate zibilei dagokienez, eskabidean berariaz jaso behar dituzte kide bakoitzak hartutako gauzatze-konpromisoak, eta ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, enpresari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko aski ahal duena. Hura ezingo da desegin, harik eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan finkatzen den preskripzio-epea igaro arte.
3.– Eskaera bat bakarrik onartuko da merkataritza-establezimendu bakoitzeko, eta modu xehatuan adieraziko dira kategoria bakoitzean egindako gastuak. Establezimendu bererako eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, aurkeztutako lehen eskaera bakarrik onartuko da eta ezetsi egingo dira gainerako guztiak.
4.– Hainbat establezimenduren enpresa titularrek establezimendu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu ahal izango dute, hiru gehienez ere. Hainbat establezimenduren enpresa titularrak hiru baino gehiagorentzako eskaerak aurkezten baditu, aurkeztutako lehen hiru eskaerak bakarrik onartuko dira eta ezetsi egingo dira gainerako guztiak.
33. oinarria.– Baremazio-irizpideak.
1.– Finantzazio-baldintzak betetzen dituzten laguntza-eskaerak honako irizpide eta haztapen hauen arabera barematuko dira:
a) Udalerri mota, II. eranskinaren arabera:
1) V. mota: 25 puntu.
2) III. eta IV. motak: 20 puntu.
3) I. eta II. motak: 20 puntu.
4) Ez dira barne sartzen: 5 puntu.
Udalerria puntuazio desberdinak dituzten mota bateko baino gehiagotako udalerria bada, puntuaziorik onuragarriena esleituko zaio.
b) Jarduketaren kategoria:
1) Inbertsioak aktibo finkoetan (garraio-elementuak salbu) ≥ 10.000: 25 puntu.
2) Inbertsioak aktibo finkoetan (garraio-elementuak salbu) < 10.000: 20 puntu.
3) Enpresa eratzeko gastuak: 5 puntu.
4) Funtzionamendu-gastuak: 5 puntu.
5) Garraio-elementuak: 2 puntu.
Puntuazio desberdinak dituzten hainbat kategoriatako gastuak aurkezten badira (diruz lagundu daitezkeenak), puntuaziorik onuragarriena esleituko zaio.
c) Emakumeek enpresan duten partaidetzaren portzentajea:
1) % 100: 10 puntu.
2) ≥% 50 eta
3)
2.– Lortutako puntuazioak erabiliko dira eskaeren lehentasun-ordena zehazteko (handienetik txikienera) eta laguntzak emateko, 7.3 oinarrian aurreikusitako egoera gertatzen denean.
Puntuazio bera lortzen duten eskaeren lehentasun-ordena zehazteko orduan, diruz lagun daitekeen gasturik handienari emango zaio lehentasuna.
34. oinarria.– Ordainketa.
Laguntzaren % 100 emakida ebatzi ondoren ordainduko da, agindu honen 10.1.d oinarrian aurreikusitako epea amaitu ondoren, betiere inork uko egin ez badu.
35. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.
Onuradunek hiru (3) urtez mantendu beharko dute (dirulaguntza eman den egunetik aurrera) laguntzaren emakidak oinarritzat izan duen ekonomia- edo enpresa-jarduera.