EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019194

AGINDUA, 2019ko urriaren 1ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira honako eginkizun hauek izango dituen Balorazio Batzordearen batzordekideak: 2019. urtean egiten diren edo hasten diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan, dirulaguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztea. Halaber, Balorazio Batzorde horren osaeraren berri ematen da honen bidez.

Xedapenaren data: 2019-10-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201904677
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/07/04an argitaratutako 2019/06/05eko AGINDUA [201903291]

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita 2019. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko eta nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan eta emakumezkoen kategoria absolutuko liga nazionaletan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia.
Kontuan izanda agindu horren 10. artikuluak xedatzen duela, alde batetik, Balorazio Batzorde bat osatuko dela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko; eta bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).
Batzordekideak:
● Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna)
● Iker Ugarte Tutor (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.