EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2019190

153/2019 DEKRETUA, urriaren 1ekoa, Osakidetza -Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201900153
Xedapenaren data: 2019-10-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201904561
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/01/27an argitaratutako 2017/01/24ko 201700026 DEKRETUA

Osakidetza -Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia, bi kide Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.
Horri jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.
Berriro ere, bi sailetako zuzendaritza-karguetan izandako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da Administrazio Kontseiluaren kide berri batzuk izendatzea.
Hori dela eta, Osasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2019ko urriaren 1ean izandako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Daniel Salazar Irusta jauna Osakidetza -Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide kargutik kentzea.
2. artikulua.– Osakidetza -Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide izendatzea, hirugarren bokal gisa: Ibon Etxeberria Olañeta jauna, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, titularra, Osasuneko sailburuak proposatuta.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 1ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.