EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2019190

EBAZPENA, 2019ko irailaren 13koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko martxoaren 13ko Aginduaren bidez araututako dirulaguntzak. Agindu horren bidez, dirulaguntzak iragarri ziren Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-09-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201904560
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/05/06an argitaratutako 2019/04/16ko AGINDUA [201902101]

2019ko maiatzaren 6an argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 16ko Agindua, zeinaren bidez iragarri baitziren dirulaguntzak Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.
Agindu horren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarritako prozedura bete ostean jarduketa guztietan, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, organo izapidegile gisa, eta espedientea eta aipatutako 11. artikuluaren arabera izendatutako balorazio-batzordearen –kide anitzeko organoa– txostena ikusirik, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, dirulaguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena, 2019ko irailaren 2ko aktan jasota dagoen modura.
Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, eta aipatutako aginduaren 12. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, honako hauek zehaztu behar dira: dirulaguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda, dirulaguntzaren zenbatekoarekin batera, eta ezetsi diren eskabideak, ezesteko arrazoiak adierazita.
Adierazitakoagatik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko dirulaguntzak ematea I. eranskinean jasota daude erakundeei (bertan adierazten dira bakoitzarentzako zenbatekoak ere), Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 16ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta balorazio-batzordeak hala proposatuta, 2018-2019 ikasturtean, Lanbide Heziketako V. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.
2. artikulua.– Irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean jasota dauden erakundeei, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 16ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta balorazio-batzordeak hala proposatuta, 2019-2020 ikasturtean, Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.
3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 16ko Aginduan xedatutakoa.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 13a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.