EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019189

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2019ko abuztuaren 28ko ebazpena, kontsumo arloko SAN-01A001-6-2019 zehapen-espedientea ebazten duena.

Xedapenaren data: 2019-08-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201904539
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/04/03an argitaratutako 2019/03/13ko IRAGARPENA [201901691]
  • Ikus 2019/06/27an argitaratutako 2019/06/18ko IRAGARPENA [201903189]

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren arabera, jakinarazten da 2019ko abuztuaren 28an eman zela The New Mobile House, S.L.ri irekitako SAN-01A001-6-2019 zehapen-prozeduraren ebazpena.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.5.b artikulua.
Arau-haustearen deskribapena: ikuskapenari erresistentzia, uko egitea edo eragoztea.
Ezarritako zehapena: 300 euro.
Legezko oharrak: ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
– Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da ordaintzeko epea, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzean, adierazi beharko da zein diren zigortuaren izena (The New Mobile House, S.L.) eta espediente-zenbakia (SAN 01A001-6-2019), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 18a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.
ERANSKINA