EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019189

AGINDUA, 2019ko irailaren 16koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, ORPRICCE - Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kideak izendatzen dituena.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-09-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201904529
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/01/17an argitaratutako 2013/12/30reko 201300471 DEKRETUA

2014ko urtarrilaren 17an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ORPRICCE - Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa sortzen eta erregulatzen duen 471/2013 Dekretua argitaratu zen, abenduaren 30ekoa.
Organoa sortzen duen arauaren 2. artikuluan xedatzen denaren arabera, organoa kide anitzekoa da, eta hiruko eraketa dauka. Bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza gehien duten sindikatuek eta enpresa-elkarteek hartzen dute parte bertan. Bestetik, Lan Harremanen Kontseiluan dauka egoitza, eta erabateko independentzia eta autonomia funtzionalez jarduten du.
3. artikuluan zehazten da ORPRICCEren jarduketa-eremua, honako hau ezartzen baitu: «Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan kontuan hartutako hitzarmen kolektibo batean aurreikusitako lan-baldintzak ez aplikatzeko prozeduretan akordiorik ez izateagatik sortutako desadostasunak ebazte aldera esku hartzeko eskaerez arduratuko da, betiere artikulu horretan adierazitako baldintzak betetzen badira eta hitzartutako lan-baldintzen aplikaziorik ezak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiak eraginpean hartzen baditu».
Abenduaren 30eko 471/2013 Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen da organoaren eraketa, honela:
4. artikulua.– Osaera.
1.– Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa osatuko duten kideak honako hauek dira:
a) Presidente bat; Lan Harremanen Kontseiluko presidentea edo hark izendatzen duen pertsona izango da.
b) Euskadiko Administrazio Orokorra ordezkatuko duten bost kide; lan-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Saileko sailburuak izendatuko ditu.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatuak ordezkatuko dituzten bost kide, duten ordezkaritzaren proportzioan; lan-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Saileko sailburuak izendatuko ditu, sindikatuen proposamen lotesle bidez.
d) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten enpresa-erakundeak ordezkatuko dituzten bost kide, duten ordezkaritzaren proportzioan; lan-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Saileko sailburuak izendatuko ditu, enpresa-erakundeen proposamen lotesle bidez.
Ordezko kideen kopuru bera izendatuko da, titularrak ez daudenean, gaixorik daudenean edo agertzen ez direnean ordezkatzeko.
2.– Organoa osatzen duten kideak izendatzerakoan, emakumezkoen eta gizonezkoen kopurua orekatua izan dadila sustatuko da.
5.– Kideak lau urteko aldirako izendatuko dira, eta aldi beretarako berritzeko aukera izango da. Kideren batek kargua behar baino lehen uzten badu, ordezkatuko duen kide berri baten izendapena proposatu ahal izango du dagokion erakundeak, hasieran izendatutako kideari zegokion aldia amaitzeko geratzen den denborarako.
Zegozkien errekerimenduak egin zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza gehien duten sindikatu eta enpresa-elkarteei, haien ordezkariak berritu zitzaten. Bada, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek eta Confebask enpresa-elkarteak egindako izendapen-proposamenak jaso dira sail honetan.
Bestalde, LAB sindikatuak 2019ko abuztuaren 28an jakinarazi zuen ez zuela ORPRICCEren osaeran parte hartuko eta ez zuela sindikatuaren ordezkaririk izendatuko, 2014ko otsailaren 3ko idazkian jada azaldu zituzten arrazoiengatik (LABeko idazkari nagusiak sinatu zuen idazkia, eta administrazio honi bidali).
Adierazitakoaren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– ORPRICCE - Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kideak izendatzea:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Ordezkatzen, kide hauek:
Titularrak:
Jon Azkue Manterola jauna, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.
Maria Elena Pérez Barredo andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
Alberto Alonso Martín jauna, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.
Jokin Díaz Arsuaga jauna, Gizarte Ekonomiako zuzendaria.
Iciar González Carrasco andrea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lan Ikuskaritzako zuzendariordea.
Ordezkoak:
Josu Mirena Zubero Olaechea jauna, Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria.
Carmen De Celis Cuevas andrea, Arabako Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria.
Jose Antonio Carnero Fernandez jauna, Bizkaiko Lan Ikuskaritzako burua.
Victor Ricardo Monreal De La Iglesia jauna, Gipuzkoako Lan Ikuskaritzako burua.
Ramon Lertxundi Aranguena Jauna, Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoan Ordezkaritza gehien duten Sindikatuak Ordezkatzen, kide hauek:
– Euskal Langileen Alkartasuna-Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA) sindikatua ordezkatzen:
Titularrak:
Pello Igeregi Santamaria jauna.
Mirari Irure Espin andrea.
Ordezkoak:
Haimar Kortabarria Arenaza jauna.
Leire Gallego Lopez Goikoetxea andrea.
– Comisiones Obreras-Euskadiko langile komisioak (CCOO) sindikatua ordezkatzen:
Titularra:
Alfonso Peraita Merino jauna.
Ordezkoa:
Garbiñe Espejo Jairo andrea.
– Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT Euskadi) sindikatua ordezkatzen:
Titularra:
Maribel Ballesteros Martínez andrea.
Ordezkoa:
Arantza Ruiz Huidobro andrea.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza gehien duten Enpresa-Elkarteak Ordezkatzen, kide hauek:
– Confederación Empresarial Vasca-Euskal Entrepresarien Konfederakuntza (Confebask) ordezkatzen:
Titularrak:
Virginia Múgica Conde andrea.
Amaia López Iriondo andrea.
Mikel Andérez Vélez jauna.
Nerea Zamakola Gárate andrea.
Fernando Raposo Bande jauna.
Ordezkoak:
Eduardo Aréchaga Cilleruelo jauna.
Pablo Martín Goitia jauna.
Leire Hernando Suárez andrea.
María José Irastorza Estensoro andrea.
Juan Ugarte Aguirrezabal jauna.
Bigarrena.– Kideak lau urteko aldirako izendatuko dira, Agindu hau ematen denetik zenbatzen hasita, eta aldi beretarako berritzeko aukera izango da.
Hirugarrena.– Agindu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari eta interesdunei noiz jakinarazten zaien gorabehera.
Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, oro har ezagut dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.