EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2019188

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko ekainaren 27ko bilkuran hartua, Abanto-Zierbenako Industrialdea SAren 2017ko fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2019-06-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201904489
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko ekainaren 27an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Abanto-Zierbenako Industrialdea SAren 2017ko fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 27a.
HKEEren lehendakariordea,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
ABANTO-ZIERBENA INDUSTRIALDEA SA-REN FISKALIZAZIO-TXOSTENA, 2017
I.– Sarrera.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (aurrerantzean, Epaitegia) otsailaren 5eko 1/1988 Legean eta Epaitegiaren Osoko bilkurak onartutako Lanerako Planean jasotakoari jarraikiz, Abanto-Zierbenako Industrialdea SAren 2017ko Urteko Kontuak fiskalizatu ditu.
Alderdi hauek aztertu ditu fiskalizazioak:
– Legezkoak: ondasun eta zerbitzuen erosketan, langilerian eta ekonomia-finantzaren kudeaketan indarreko legeria bete dela egiaztatzea.
– Kontularitzakoak: aurkeztutako dokumentazio finantzarioa ezargarri diren kontularitzako printzipioei meneratzen zaiela egiaztatzea.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren efikazia eta efizientziari buruzko azterketarik besarkatzen eta fiskalizazio lanean ez da akatsik azaleratu barne kontrolerako sistemetan eta kudeaketako prozeduretan.
Fiskalizazio-lana sektore publikoari aplikagarri zaizkion kontu-ikuskapeneko printzipioekin eta arauekin bat etorriz garatu da. Horretarako, egoera bakoitzean beharrezkoak izan diren kontu-ikuskapeneko ohiko hautaketa-probak, prozeduren berrikusteak eta bestelako teknikak egin eta erabili dira, txostenean jasotako irizpenei oinarria emateko; barne hartuz kanpoko kontu-ikuskariek eginiko urteko kontuen kontu-ikuskaritza jasotzen duten lan-paperak berrikustea.
Abanto-Zierbenako Industrialdea SA 1985eko abenduaren 11n eratu zen Abanto-Zierbenan (Bizkaia). Sozietatea Industrialdeak programaren barruan dago jasoa eta helburua da jarduera-eremuan industria-eraikinen eskaintza bermatzea industria-sarea garatu ahal izateko, industriaren azpiegiturako kontzeptu aurreratuenak ezartzen buru eginez. Helburu orokor honek industria-enpresa txiki eta ertainak ezartzeko industria-eraikinak eskaintzea dakar, batik bat izaera berritzailekoak, sortze berrikoak edo izan duten garapenagatik instalazio desegokikoak direnak; baita, finantzaketa-formula egoki bidez horiei zentzuzko kostuan higiezinen jabetzarako sarbidea bideratzea ere.
Sozietatea SPRI Taldean sartua dago eta horren buru egiten duen sozietatea Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA da. Akziodunen osaera 2017ko abenduaren 31n honakoa zen:
Sozietatearen helburua da Nerbioi Ibaiaren bazterrean lurra eta industriako eraikinak sustatu eta prestatzea.
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Epaitegi honen ustetan, Abanto-Zierbenako Industrialdea SAk zuzentasunez bete du 2017ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.– Kontuei buruzko iritzia.
Epaitegi honen iritziz, Abanto-Zierbenako Industrialdea SAren 2017ko ekitaldiko urteko kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2017ko abenduaren 31n ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, hor jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
III.– Urteko kontuak.
A) Egoeraren Balantzeak 2017 eta 2016ko abenduaren 31n.
B) 2017 eta 2016ko ekitaldietako Galera eta Irabazien Kontuak.
C) 2017 eta 2016ko ekitaldietako Ondare Garbian aldaketen egoera.
D) 2017 eta 2016ko ekitaldietako eskudiruzko fluxuen egoerak.