EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2019187

EBAZPENA, 2019ko irailaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, digitalizatzeko eta zabaltzeko jardueretarako 2019. urtean emandako laguntzen zerrenda.

Xedapenaren data: 2019-09-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201904475
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/07/15ean argitaratutako 2019/07/03ko AGINDUA [201903425]

2019ko uztailaren 15ean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez ezartzen da publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak emateko araubidea.
Agindu horren 13.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak ematen duen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradunei banakako jakinarazpenik egingo ez zaienik. Hortaz, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko, irailaren 19a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.