EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019186

EDIKTUA, 213/2002 porroteko prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-09-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201904463
Maila: Ediktua
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 213/2002 porrota.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-09-13an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Quijano e Hijos S.L. demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2019ko irailaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.