EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-10-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019186

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko irailaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egiten duena 2019-2020 ikasturterako.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-09-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201904461
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2019/09/27an argitaratutako 2019/09/24ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201904413]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 24ko Aginduan, zeinaren bidez unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egiten da 2019-2020 ikasturterako (2019ko irailaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 184. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Aginduaren 8 eta 18.1 artikuluetan, jasotzen diren tauletan, 2019/4413 (28/5) eta 2019/4413 (28/9) orrialdeetan, akatsak daude hirugarren zutabean, hori dela eta berriro argitaratzen dira aipatutako artikuluak taula zuzenekin.
«8. artikulua.– Errenta-mugak.
Honako errenta-muga hauek aplikatuko dira kapitulu honetako hezkuntza-mailak ikasteko beka eta laguntzen osagaiak emateko:
– Haur Hezkuntzako mailan (1. zikloan), familiaren errentak ezin izango du 1. muga gainditu.
– Haur Hezkuntzako mailan (2. zikloan), familiaren errentak ezin izango du 2. muga gainditu.
– Gainerako mailetan:
* Eskola-materialen osagairako, familiaren errentak ezin izango du 3. muga gainditu.
* Gainerako osagaietarako, familiaren errentak ezin izango du 2. muga gainditu.
– 8tik gorako kide konputagarri bakoitzeko, errenta-mugetan (+1) gisa ezarri diren kopuruak gehituko dira.»
«18. artikulua.– Errenta-mugak.
1.– Honako errenta-muga hauek aplikatuko dira kapitulu honetako hezkuntza-mailak ikasteko beka eta laguntzen osagaiak emateko:
– 8tik gorako kide konputagarri bakoitzeko, errenta-mugetan (+1) gisa ezarri diren kopuruak gehituko dira.
(...)»