EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2019185

AGINDUA, 2019ko irailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2019-2020 ikasturteari dagokion ikastetxeei buruzko informazioa eredu bateratuaren bidez biltzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-09-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201904428
Maila: Agindua
Hezkuntza-plangintza eta kudeaketa arloetako beharrei erantzun ahal izateko eta estatistika ondorioetarako, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan 2019-2020 ikasturteari buruzko informazioa bateratua bilduko da. Horretarako, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren eta Hezkuntza Sailburuordetzaren proposamenez, hauxe
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Beren egoitzak Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Sailaren aplikazioak erabiliz, Eskola Jarduera, Ordutegiak, Espediente Akademikoa, Notak eta Faltak (akta finalak) eta HPB-Hezkuntza Premia Berezia izenpean antolatu diren dokumentuak edo formularioak zehaztasun osoz erantzun edo bete beharko dituzte.
Bigarrena.– Ikasturtean zehar, Hezkuntza Sailak zer galdeketa bete behar diren komunikatuko dio ikastetxe bakoitzari, eta epeak eta prozedura egokiak adieraziko.
Hirugarrena.– Ikastetxeko zuzendariak gainbegiratu beharko du ereduak nola bete diren, izan ere, honek bermatzen baitu ematen den informazioaren egiazkotasuna. Dokumentuak bete ondoren, hala egin behar bada, ezarritako prozedurak eta epeak errespetatuz, aurkeztu behar dira, eta ondoren, behar denean, berrikusteari ekingo zaio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Hezkuntza sailburuordeari eta Hezkuntzako Lurralde ordezkariei baimena ematen zaie, agindu honetan ezartzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 17a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.