EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2019183

EBAZPENA, 2019ko irailaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, erakunde horren lanpostu-zerrendan egindako aldaketak argitara emateko dena.

Xedapenaren data: 2019-09-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201904378
Maila: Ebazpena
Ebazpen hau azaroaren 23ko 310/2010 Dekretuaren 3. artikuluaren babesean hartu da. Dekretu horren bidez, arautu egiten dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide pertsonalak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak. Izan ere, 2019ko uztailaren 9an egindako bilkuran, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak erabaki zuen lanpostu-zerrendan aldaketa bat egitea, lankidetzako teknikarien (5. eta 6. zuzkidurak) eta goi-kargudunen idazkaria eta Administrari orokorra (2. zuzkidura) lanpostuetan derrigortasun-data aldatzeko. Aldaketa hori egiteko, dagokion administrazio-espedientea izapidetu da. Horrez gain, txostena egiteko eskatu zaie Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Administrazio Publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzari; zuzendaritza horiek txostena eman dute. Langileei entzuteko izapidea ere bete da.
Hartutako erabakiari jarraituz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak behar diren neurriak hartu beharko ditu erabakia gauzatzeko eta egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendaren bertsio kontsolidatu baten bidez.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako Erabakiaren berri ematea. Erabaki horren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendako derrigortasun-datak aldatzen dira. Ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.
Bigarrena.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendan egindako aldaketen berri ematea. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da zerrendaren bertsio kontsolidatua.
Hirugarrena.– Lanpostu-zerrendan egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko dira indarrean.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako eta ebazpen honen bidez jakinarazten den erabakiaren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.