EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2019182

EBAZPENA, 2019ko irailaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLIV. (44) Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoak diren diruz lagundutako praktikaldia» ikasleentzat esleitzen duena.

Xedapenaren data: 2019-09-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201904354
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/06/20an argitaratutako 2019/06/10reko EBAZPENA [201903010]
  • Ikus 2019/06/27an argitaratutako 2019/06/18ko EBAZPENA [201903165]

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2019ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez, erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira, eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) ikastaroa egin duten ikasleei (EHAA, 2019ko ekainaren 27koa).
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez, XLIV (44) Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako hirigintzako ikastaro barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (EHAA, 2019ko ekainaren 20koa).
Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskariak aztertu ditu, eta esleipenaren proposamena egin du.
Hori dela eta, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, 2019ko irailaren 9an bildu eta gero, HAEEeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLIV. (44) Hirigintza Ikastaroan aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda eta esleitutako erakundeak.
30689694N (nota: 8,87): Bilboko Udala. Arkitektura.
78951106H (nota: 8,20): Santurtziko Udala. Juridikoa.
78959710C (nota: 8,08): Laudioko Udala. Arkitektura.
72738058Y (nota: 7,98): Arrasateko Udala. Arkitektura.
45662692X (nota: 7,90): Arrankudiagako Udala. Arkitektura.
72514483Z (nota: 7,86): Donostiako Udala. Arkitektura.
Bigarrena.– Deialditik kanpo uztea 15390377L eskatzailea eskatutako erakundeetarako betebeharrak ez betetzeagatik.
Hirugarrena.– Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua txikiagoa baita praktiketen ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino.
Laugarrena.– 2.222,22 eurotan ezartzea onuradun bakoitzarentzako laguntza, deialdiaren bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.
Bosgarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 12a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.