EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2019181

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 21ekoa, Farmaziako zuzendariarena, Leioako udalerrian (Bizkaia) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-08-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201904323
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/08an argitaratutako 2018/05/22ko AGINDUA [201802992]
  • Ikus 2019/02/25ean argitaratutako 2019/02/13ko AKORDIOA [201900998]

Eva Ramos Saiz andreak eskabidea aurkeztu zuen, Leioako (Bizkaia) udalerrian farmazia-bulego bat jartzeko baimena lortzeko. Eskabide hori aztertu da eta honako oinarri hauek hartu dira aintzakotzat:
EGITATEAK
Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez, iragarri zen farmazia-bulego bat –Laioako farmazia-barrutian– irekitzeko prozedurari ekin zitzaiola.
Bigarrena.– Farmazia-bulego horren titulartasuna eskuratzeko merezimenduak balioesteko batzordeko kideak izendatu eta egin beharreko legezko izapideak egin ondoren, 2019ko otsailaren 13an batzorde horrek hartutako erabakiaren bidez, lehiakideen behin betiko zerrenda eta puntuazioaren hurrenkeraren araberako sailkapena (2019ko otsailaren 25eko EHAA, 39. zk.).
Hirugarrena.– Erabaki hori 2019ko martxoaren 25ean irmo bihurtu zen.
Laugarrena.– Farmaziako zuzendariak, 2019ko martxoaren 26an, agiri ofiziala igorri zion Eva Ramos Saiz andreari; horren bidez jakinarazi zion aurkeztutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena berak lortu zuela, eta ondorioz, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari ekin behar ziola (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa). Halaber, ohartarazi zion deialdian parte hartzeari uko egin ziola esan nahiko zuela, baldin eta xedapen horretan ezarritako epean eskatutako agiri guztiak aurkezten ez bazituen.
Bosgarrena.– 2019ko uztailaren 17an, Eva Ramos Saiz andreak Leioako udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko baimena eskatu zuen 338/1995 Dekretuaren babesean, eta, horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa ere bai.
Aurkeztutako agirietan ikusten denez, farmazia-bulego berria helbide honetan dagoen lokalean jarri nahi da: Sabino Arana kalea 20, Leioako farmazia-eremuko 2.4.07 osasun-aldean.
Seigarrena.– 2019ko uztailaren 26an, Farmaziako zuzendariaren ofizio baten bidez espediente honetako interesdunei esan zitzaien espedientean pertsonatzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Zazpigarrena.– Azkenik, Farmazia Antolamenduaren arduradunak, 2019ko abuztuaren 20an, aldeko txostena egin zuen Eva Ramos Saiz andreak aurkeztutako dokumentazioari buruz.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Farmaziako zuzendariak dauka espediente honi buruz ebazpena emateko eskumena; hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 15. artikuluan.
Bigarrena.– Batetik, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, Eva Ramos Saiz andreak izan du puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedurari dagokionez, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horren 5. artikuluaren arabera, lehiakideak agiri guztiak eta eskatutako epean aurkeztu dituela egiaztatu da. Horrenbestez, bidezkoa da interesdunari farmazia-bulegoa jartzeko baimena ematea.
Dena dela, 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, baimen horrek baldintza bat izango du: funtzionamendu-baimena ere lortzea.
Horregatik guztiagatik, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eva Ramos Saiz andreari farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea, Leioako (Bizkaia) udalerrian, Sabino Arana kaleko 20an, farmazia-bulegoa jar dezan; betiere, berak aurkeztutako agiriak aintzat hartuta.
Bigarrena.– Baimen honek indarra izan dezan, Eva Ramos Saiz andreak funtzionamendu-baimena aurretiaz lortu beharko du. Baimen hori eskatzeko lau hileko epea izango du, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta betiere, 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri emango zaie interesdunei; era berean, ohartaraziko zaie honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diotela zuzendaritza honi edo Administrazio eta Finantzazio Sanitarioko sailburuordeari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 21a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.