EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2019181

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko uztailaren 24ko bilkuran hartua, Busturialdeko Industrialdea SAren 2017ko fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2019-07-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201904317
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko uztailaren 24an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Busturialdeko Industrialdea SAren fiskalizazio-txostena 2017koa, behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 24a.
HKEEren lehendakariordea,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA SA-REN FISKALIZAZIO-TXOSTENA, 2017
I.– Sarrera.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (aurrerantzean Epaitegia) otsailaren 5eko 1/1988 Legean eta Epaitegiaren Osoko bilkurak onartutako Lanerako Planean jasotakoari jarraikiz, Busturialdeko Industrialdea SAren 2017ko Urteko Kontuak fiskalizatu ditu.
Alderdi hauek aztertu ditu fiskalizazioak:
– Legezkoak: ondasun eta zerbitzuen erosketan, langilerian eta ekonomia-finantzaren kudeaketan indarreko legeria bete dela egiaztatzea.
– Kontularitzakoak: aurkeztutako dokumentazio finantzarioa ezargarri diren kontularitzako printzipioei meneratzen zaiela egiaztatzea.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren efikazia eta efizientziari buruzko azterketarik besarkatzen eta fiskalizazio lanean ez da akatsik azaleratu barne kontrolerako sistemetan eta kudeaketako prozeduretan.
Fiskalizazio-lana sektore publikoari aplikagarri zaizkion kontu-ikuskapeneko printzipioekin eta arauekin bat etorriz garatu da. Horretarako, egoera bakoitzean beharrezkoak izan diren kontu-ikuskapeneko ohiko hautaketa-probak, prozeduren berrikusteak eta bestelako teknikak egin eta erabili dira, txostenean jasotako irizpenei oinarria emateko; barne hartuz kanpoko kontu-ikuskariek eginiko urteko kontuen kontu-ikuskaritza jasotzen duten lan-paperak berrikustea.
Busturialdeko Industrialdea SA 1989ko abenduaren 21ean eratu zen eta 2003ko urtean sozietatearen izena aldatu zuen gaur egun duenera. Industrialdeak programaren barruan dago jasoa eta helburua da jarduera-eremuan industria-eraikinen eskaintza izatea industria-sarea garatu ahal izateko, industriaren azpiegiturako kontzeptu aurreratuenak ezartzen buru eginez. Helburu orokor honek industria-enpresa txiki eta ertainak ezartzeko industria-eraikinak eskaintzea dakar, batik bat izaera berritzailekoak, sortze berrikoak edo izan duten garapenagatik instalazio desegokikoak direnak; baita, finantzaketa-formula egoki bidez horiei zentzuzko kostuan higiezinen jabetzarako sarbidea bideratzea ere.
Sozietatea SPRI Taldean sartua dago eta horren buru egiten duen sozietatea Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA da. Akziodunen osaera 2017ko abenduaren 31n honakoa zen:
Busturialdeko eskualdean (Bizkaia) jarduera ekonomikoetan ekimena eta inbertsioa piztu eta sustatzea du helburu; horretarako, enpresak hartzeko lurzoru egokiaren hirigintzako sustapena, hirigintza planen sustapen eta idazketa eta konpentsazio planen hirigintzako proiektuak edo hirigintzako legediak aurreikusten duen bestelako zeinahi molde baliatuko du; baita, zeinahi tituluren bidez jarduera ekonomikoetarako lurzorua urbanizatu eta sustatzeko egokia den lurzoruko jabetza erostea ere. Sozietatearen helburua garatzeko pabiloien industria-guneak eta eraikin osagarriak eraikitzen ditu eta jabetza osorik eskualdatu arte kudeatzen ditu.
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Epaitegi honen ustetan, Busturialdeko Industrialdea SAk zuzentasunez bete du 2017ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.– Kontuei Buruzko Iritzia.
Epaitegi honen iritzira, Busturialdeko Industrialdea SAren 2017ko ekitaldiko urteko kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2017ko abenduaren 31n ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, hor jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
III.– Urteko Kontuak.
A) Egoeraren Balantzeak 2017 eta 2016ko abenduaren 31n.
B) 2017 eta 2016ko ekitaldietako Galera eta Irabazien Kontuak.
C) 2017 eta 2016ko ekitaldietako Ondare Garbian aldaketen egoera.
D) 2017 eta 2016ko ekitaldietako eskudiruzko fluxuen egoerak.