EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2019180

EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 94/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-09-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201904305
Maila: Ediktua
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 94/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan epaia eman da 2019ko maiatzaren 26an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Ana Rut Reyes Flores demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Getxo, 2019ko irailaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.